Edukira joan

Phobos (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phobos (satelitea) 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)11,8
Gorputz-gurasoaMarte
AurkitzaileaAsaph Hall
Aurkikuntza-data1877ko abuztuaren 18a
Aurkikuntza-lekuaUnited States Naval Observatory (en) Itzuli
Honen izena daramaFobos
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia9.377,1 km
Eszentrikotasuna0,0151
Orbita-periodoa0,3189 egun
Makurdura orbitala26,04 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa22,5 km
Masa10,66 Eg
Dentsitatea1,876 g/cm³
Albedoa0,071

Phobos Marte planetaren bi sateliteen artean handiena eta gertuen dagoena da. Beste satelitea Deimos da.

Fobos itxura irregularrezko masa harritsua da, kondrita karbonazeo motakoa[1], 27x22x18 km-ko diametroa besterik ez duelarik. Bere tamainarekin konparatua, krater oso handi bat du gainazalean, Stickney deiturikoa[1][2]. Krater txikiago ugari ere baditu, batzuk Martera eroritako meteoritoek espaziora jaurtitako partikulek eragindakoak direla pentsatzen da.

Fobosek beti aurpegi bera ematen dio Marteri, planetak satelitearengan sortzen dituen indar grabitatorioak direla eta. Indar honek Fobos Martera gerturatzea dakar eta 50-100 milioi urte barru Marteren aurka erori edo apurtu eta eraztun bat sortuko du planetaren inguruan[3][4]. Fobos da bere planetatik gertuen dagoen satelitea[1], Marteko azaletik 6.000 km.tara baitago[2], planetaren erdigunetik 9.000 km-ra[4].

Fobosen dentsitatea oso txikia da eta horrek arroka porotsua dela iradokitzen du[5]. Izotza izango duela ere pentsatzen da, baina Eguzki-sistemako elementurik ilunenetakoa izanik[4] barnean izan beharko du. Azaleko erregolitoak behintzat ez du izotzik[6]. Erregolito honek 100 metrotako lodiera du[2]. Tenperatura oso hotza da, -4 °C-ko maximoak eta -112 °C-ko minimoak neurtu dira[1][2].

Historia eta etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asaph Hall astronomo estatubatuarrak aurkitu zituen satelite biak, aurrena Deimos, 1877ko abuztuaren 12an eta hurrena Fobos, sei egun beranduago, abuztuaren 17an[1][7]. Hall berak izendatu zituen gainera. Marte gerraren jainkoa izanik Fobos (grekoz Φόβος, "beldurra") eta Deimos (Δείμος, "izua") izenak eman zizkien[8].

Fobosen eskualdetako batzuk Gulliverren bidaiak liburutik harturiko izenak dituzte[9], Laputa Regio eta Lagado Planitia adibidez, izan ere eleberrian Marteko bi sateliteak aipatzen baitira, Laputa hiriko astronomoen kapituluan hain zuzen ere. Satelietan dagoen mendikate bakarra Kepler dorsum da, Johannes Keplerren omenez ezarria[9].

Tamaina txikiak eta planetarekiko gertutasunak satelitearen obserbazioa asko zailtzen du. Hamasei urtean behin satelite biak ikusteko aukera izaten da[10].

Mars Global Surveyor zunda 1997 urtean iritsi zen Martera eta 2006 artean planetaz gain satelite biak aztertu zituen, erresoluzio handiko irudiak lortuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Solar System Exploration: Planets: Mars: Moons: Phobos: Overview. 2014-06-24 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  2. a b c d Forgotten Moons: Phobos and Deimos Eat Mars. 2001-06-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) Digital, La Parada. «Luna de Marte se desintegra por fuerza de gravedad» laparadadigital.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  4. a b c «BBC - Solar System - Phobos (pictures, video, facts & news)» archive.is 2012-06-28 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  5. [20.05 Porosity of Small Bodies and a Reassesment of Ida's Density. ] 2007-09-26 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  6. (Ingelesez) Rivkin, A. (2002-03). «Near-Infrared Spectrophotometry of Phobos and Deimos» Icarus 156 (1): 64–75.  doi:10.1006/icar.2001.6767. ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  7. Solar System Exploration: Planets: Mars: Moons: Phobos: Facts & Figures. 2013-10-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  8. «1878AN.....92...47K Page 47/48» adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  9. a b (Ingelesez) «Planetary Names: Categories for Naming Features on Planets and Satellites» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  10. (Ingelesez) A., Morley, T.. (1989-2). «A catalogue of ground-based astrometric observations of the Martian satellites, 1877-1982» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 77 ISSN 0365-0138. (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy