Edukira joan

Pierre-Joseph Redouté

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre-Joseph Redouté

Bizitza
JaiotzaSaint-Hubert1759ko uztailaren 10a
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
 Frantzia
HeriotzaParis1840ko ekainaren 19a (80 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Redouté (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Marthe Gobert (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, margolaria, botanika ilustratzailea, grabatzailea, editorea, ilustratzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Frantzia
Enplegatzailea(k)Maria Antonieta
Josefina de Beauharnais
Genero artistikoalore-pintura

Musicbrainz: 290386b5-b4c1-4343-95ae-e5f941d4cb6c Find a Grave: 44171639 Edit the value on Wikidata

Pierre-Joseph Redouté (Saint-Hubert, 1759ko uztailaren 10aParis, 1840ko ekainaren 19a) belgikar botanikari eta margolaria izan zen. Ezaguna da Malmaison gazteluko arrosa, lili eta beste lore batzuen akuarelengatik. "Loreen Rafaela" ezizena jarri zioten.

Hamahiru urterekin, erretratu eta gai erlijiosoen margolari ibiltari gisa bizimodua ateratzera joan zen etxetik. 1762an Parisera iritsi zen eta bere anaia zaharrenarekin batera antzokietarako agertokiak margotu zituen.

Parisen Charles Louis L'Héritier de Brutelle eta René Desfontaines ezagutu zituen, zeinek ilustrazio botanikoa irakatsi zioten. Laster bihurtu zen Maria Antonieta erreginaren gorteko margolari. Bere beste maisuetako bat Gerard van Spaendonck izan zen, Jardin des Plantesen lan egiten zuena.

Redouték lanean jarraitu zuen Frantziako Iraultzan eta Izu Garaian. 1786an Historia Naturalaren Museo Nazionalean hasi zen lanean, flora eta fauna bildumen katalogoak eginez eta espedizio botanikoetan parte hartuz. 1786an Royal Botanic Gardensera joan zen lanera Londrestik gertu eta 1792an Frantziako Zientzien Akademiak kontratatu zuen. Josefina enperatrizaren eta Maria Amalia Napolikoa eta Siziliakoaren babesa ere jaso zuen.

Garaiko botanikari garrantzitsuenekin kolaboratu zuen, eta 50 argitalpenetan parte hartu zuen, Frantziako landareen eta Japonia, Amerika, Hegoafrika eta Australiako landareen deskribapenekin.

  • Geraniologia, 1787–1788.
  • Plantes grasses, 2 volumes, 1790.
  • Traité des arbres et arbustes que l'on cultive en France, par Duhamel. Nouvelle édition, avec des figures, d'après les dessins de P. J. Redouté, 7 volumes, 1800–1819.
  • Les Liliacées, 8 volumes, 1802–1816.
  • Les Roses, 3 volumes, 1817–1824.
  • Choix des plus belles fleurs et de quelques branches des plus beaux fruits. Dédié à LL. AA. RR. les princesses Louise et Marie d'Orléans, 1827.
  • Catalogue de 486 liliacées et de 168 roses peintes par P.-J. Redouté, 1829.
  • Alphabet Flore, 1835.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy