Edukira joan

Pikornabirus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pikornabirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaPisuviricota
KlaseaPisoniviricetes
OrdenaPicornavirales
Familia Picornaviridae
[[|]]

Pikornabirusak Picornaviridae familian sailkatzen diren birusak dira, gizakia zein animaliak infektatzen dituztenak. Familia honetan 6 genero daude gaur egun (2009an): enterobirusak, errinobirusak, hepatobirusak, parekobirusak, kardiobirusak eta aftobirusak.

Haien izenak ("piko") txikiak direla adierazten du, birus hauek 25-30 bitarteko diametroa (nm-tan) baitute.

Material genetikoari dagokionez pikornabirusek harizpi bakarreko RNA dute (polaritate positibokoa), kapside ikosaedriko batez babestua. Kapside honek protomero izeneko azpiunitatez osatuta dago (60 protomerok osatzen dute), eta kanpotik ez du bilgarririk (birusak "biluziak" baitira).

Pikornabirusek animalia-birusen talde garrantzitsuenetariko bat osatzen dute. Bertan giza-patogeno asko daude: errinobirusak, esaterako, hotzeri edo katarro arruntaren eragileak dira; enterobirusak, aldiz, digestio-aparatuko gaitzak sorrarazten dituzte (tartean, poliomelitisa); hepatobirusen generoan A hepatitisaren eragilea dago; parekobirusek, azkenik, arnas traktuaren eta digestio-aparatuaren infekzioak sortzen dituzte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy