Programazio deklaratibo
Programazio deklaratiboa, programazio inperatiboaren kontrakoa, programazio paradigma bat da, programen garapenean oinarrituta dagoena, baldintzak, proposizioak, baieztapenak, mugak, ekuazioak edo aldaketak deklaratuta, problema deskribatzen eta konponbidea zehazten dutenak. Konponbidea barne kontrolerako mekanismoen bidez lortzen da, nola aurkitzen den zehaztu barik (konputagailuari esaten zaio zer bilatu nahi den).
Inperatiboen eta deklaratiboen arteko desberdintasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Programazio inperatiboan pausuz pausu deskribatzen da exekutatu behar diren agindu multzo bat, programaren egoera aldatzeko eta emaitza bat bilatzeko, hau da, algoritmo bat, problema bati irtenbidea bilatzeko burutu behar diren pausoak deskribatzen dituena.
Programazio deklaratiboan aldiz, erabiltzen diren sententziak burutu nahi den problema deskribatzen dute, erabiltzaile mailan nola burutu nahi den programatzen da, baina ez jarraitu beharreko aginduak arazoa konpontzeko.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru mota nagusi azpimarratu daitezke:
- Lengoaia logikoak, Prolog adibidez.
- Lengoaia algebraikoak, Maude edo SQL.
- Lengoaia funtzionalak, Haskell edo Erlang.
Abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lengoaia deklaratiboak matematikoki arrazoituak izan daitezkeen abantaila dute, programen errendimendua optimizatzeko baliabide matematikoak erabiltzea ahalbidetzen dutenak.
Fidagarriak, dotoreak eta adierazkorrak dira.