Edukira joan

Punjab

Koordenatuak: 31°N 74°E / 31°N 74°E / 31; 74
Wikipedia, Entziklopedia askea
Punjab
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko
Azalera355.591 km²
Eponimoabost
ibai
Geografia
Map
Koordenatuak31°N 74°E / 31°N 74°E / 31; 74
Ur-gorputzaBeas
Chenab
Jhelum River (en) Itzuli
Ravi River (en) Itzuli
Sutlej
Mendizaletasuna

Punjab[1] (punjaberaz: پنجاب (shahmují); ਪੰਜਾਬ (Gurmují)) Hegoaldeko Asiako eskualde geopolitiko, kultural eta historiko bat da, Indiako azpikontinentearen iparraldean, gaur egungo Pakistanen ekialdean eta Indiako iparraldean. Eremuaren mugak ez daude ondo definituak, eta kontakizun historikoetan oinarritu ohi dira.

Indiaren partizioa 1947an gertatu arte, Punjabeko probintzia britainiarrak gaur egungo Indiako Punjab (India) estatuaz gain Haryana, Himachal Pradesh, Chandigarh eta Delhi hartzen zituen barnean, gaur egungo Punjab (Pakistan) eta Islamabadeko lurraldeekin batera. Balutxistanekin eta Paxtunistan egiten zuen muga mendebaldean, Kaxmirrekin iparraldean, Gerriko Hndiarekin ekialdean eta Rajastan eta Sindhekin hegoaldean. Historikoki, Punjab izan zen europar kolonizatzaileen sarbide nagusia Indiar azpikontinentera.

Gaur egun Punjabeko biztanleei punjabiar izena ematen zaie eta euren hizkuntza nagusia punjabera da. Erlijio nagusiak Islama, sikhismoa eta hinduismoa dira. Kristau, jainita, zoroastrista, budista eta ravidassiar gutxiengoak ere badaude. Indus haraneko kulturaren garaitik bizi izan da gizakia bertan, eta ondoren okupatu zuten indo-ariarrek eta indo-eszitiarrek. Persiar, greziar, kuxaniar, gaznavidar, timuridar, mogoliar, pastun, britaniar eta beste herri batzuk ere bertatik igaro dira. Inbasio gehienen helburua erdialdean dagoen Majha eskualde oparoa zen. Indian zein Pakistanen oraindik bertako nekazal-produkzioa garrantzitsua da[2][3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Punjab - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  2. (Ingelesez) Columbia Water Center Released New Whitepaper: “Restoring Groundwater in Punjab, India’s Breadbasket” - Columbia Water Center. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  3. (Ingelesez) «Pakistan flood: Sindh braces as water envelops southern Punjab» the Guardian 2010-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).

Ikus, halaber:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy