Edukira joan

Rafael (goiangerua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bartolomé Esteban Murilloren San Rafael goiaingerua

Rafael kristautasun katolikoan eta ortodoxoan ezagutzen diren hiru goiaingeruetako bat da. Beste biak Mikel eta Gabriel goiaingeruak dira.

Izena hebreerazko רָפָאֵל (Rafa-El) izenetik dator. "Jainkoak sendatzen du" edo "Jainkoa, Hark sendatu du" esan nahi du. Gaur egun sendagile esanahia duen hebreerazko hitza rofe da, Rafael izenak duen erro berberari lotua.

Deskribapen biblikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tobiasen liburuaren arabera, Rafael Yahveh-ek bidali zuen Tobiasi lagun egiteko, gazteari emaztegai jainkozale bat aurkitzeko egin behar zen bidaia luze eta arriskutsu batean. Emaztegai hori Sara da, zazpi senargai hiltzen ikusitakoa, Asmodeo izeneko deabru batek, emaztegaiaz maiteminduta zegoenak, eztei-gauean hiltzen baitzuen senargaia. Hasiera batean, Rafael Ananias handiaren Azarias izeneko seme gisa aurkezten da, baina bidaia amaitzean Tobiti itsutasuna sendatzen dio eta Rafael aingeru gisa aurkezten da. Bidaian, Tobiasi arrain bat arrantzatzeko argibideak ematen dizkio; aurrerago arrain horren erraiak atera eta Asmodeo deabrua uxatzeko eta aitaren itsutasuna sendatzeko erabiliko zuen. Hori dela eta, Rafael ezkongaien babesletzat hartzen da.

Rafael eta Islama

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamak auzi-eguna, tronpa baten soinuaz, iragartzeko ardura duen aingerutzat jotzen du. Hainbatetan, erromes-jantziarekin eta eskuan arrain handi bat duela irudikatzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy