Edukira joan

Roberto Goizueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto Goizueta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoberto Críspulo Goizueta Cantera
JaiotzaHabana1931ko azaroaren 18a
Herrialdea Kuba
HeriotzaAtlanta1997ko urriaren 18a (65 urte)
Hobiratze lekuaArlington Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Belen Jesuit Preparatory School (en) Itzuli
Cheshire Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Find a Grave: 9670 Edit the value on Wikidata

Roberto Críspulo Goizueta Cantera (Habana, Kuba, 1931ko azaroaren 18a - Atlanta, Georgia, AEB, 1997ko urriaren 18a) kubatar-estatubatuar enpresaburua izan zen, hain zuzen ere, Coca-Cola edari ospetsua ekoizten duen The Coca-Cola Company konpainiako Zuzendaritza Batzarreko Presidentea eta Zuzendari Orokorra. Bai aitaren, bai amaren aldetik, jatorri euskalduna zuen.

Familiak azukre kanaberarekin loturiko negozioak zituen, baina pixkanaka negozioak zabaldu eta ekipo ondasunen eta eraikuntzaren alorrean lanean hasi ziren. Roberto Goizuetak Yaleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta graduatu bezain laster Coca-Cola enpresarentzat hasi zen lanean, 1954an.

1960ko hamarraldiaren erdialdera, Kubatik alde egin zuen, Coca-Cola enpresaren akzio gutxi batzuk beste ondasunik gabe, eta 1969an estatubatuar herritartasuna hartu zuen.

1981ean, Robert Woodruffek Coca-Colaren zuzendaritza eskaini zion, eta horrela iritsi zen Estatu Batuetako hispano ahaltsuena izatera. Goizuetak garrantzi handiko apustua egin zuen freskagarri horri zaporea aldatzeko, eta Pepsi arerio handiaren antzeko freskagarri bat asmatu nahi izan zuen, baina huts egin zuen. Handik gutxira zuzendu zuen akatsa, dena dela, Coca-Cola Classic eta Coca-Cola Light freskagarriak merkatura ateraz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy