Edukira joan

Rodinia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rodinia (errusieraz: родина, rodina, "aberri") duela 1100 milioi urte, Neoproterozoikoan existitu zen superkontinente bat da. Planetako lur finko guztiaren zati handi bat hartzen zuen. Duela 800 milioi urte hasi zen zatitzen lurrazaleko mugimendu magmatiko eta sumendien aktibitate handi baten ondorioz. Rodiniaren existentzia zatien paleolatitudea lortzea ahalbidetzen duten paleomagnetismoko datuetan oinarritzen da, baina ez euren longitudea, geologoek, gaur egun oso sakabanatuta dauden antzeko estratuen alderaketa bidez zehaztu dutena.

Rodinia Neoproterozoikoan sortu eta zatitu zen. Ziur asko, kontinente bakar bezala duela 1000 milioi urtetik duela 800 milioi urte zatitzen hasi zen arte existitu zen. Neoproterozoiko klima hotzaren arduraduna izan zela uste da. Rodinia duela 1300 milioi urte hasi zen sortzen aldez aurretik existitzen ziren hiru edo lau kontinenteetatik abiatuta, Grenville orogenia bezala ezagutzen den gertaera bat. Oskol edo hezurdura zuten fosilik eta datu paleomagnetiko fidagarririk ez egoteak ziurtaezin bihurtzen du kontinenteen mugimendua Aurrekanbriarrean. Aurreko superkontinentearen berregituratze bat Columbia izango litzateke.

Rodiniaren existentzia datu paleomagnetikoetan oinarritzen da, Seychelleak, India eta Grenville mendietako datuak erabiliz, Grenville orogenian sortu zirenak, eta gaur egun zenbait kontinentetan banatzen direnak. Paleogegrafoen aldetik xehetasunak eztabaidan dauden arren, Rodiniaren zati ziren kratoi kontinentalak, itxuraz, Rodiniaren nukleoa den gaur egungo Iparramerika izango litzatekeen Laurentiaren inguruan elkartu ziren.

Dirudienez, Laurentiako hego-ekialdeko kostaldea Hego Amerikako ipar-mendebaldeko kostaldearen ondoan zegoen, Australia eta Antartika (garai honetan elkartuak zeudenak), dirudienez Laurentiaren iparmendebaldeko kostaldean zeuden. Hirugarren kratoi bat, erdi-iparraldeko Afrika bihurtuko zena, elkarren artean talka egiten zuten bi masa hauen artean harrapatuta geratuko zen. Beste kratoi batzuk, Kalahari (Hegoaldeko Afrika) eta Kongoko kratoia (erdi- mendebaldeko Afrika), Rodiniako gainontzeko lurraldetik bananduta egon zirela dirudi.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy