Salmenta-eskaera
Salmenta-eskaera, salmenta-erakunde baten eta eskatzaile baten arteko kontratu-hitzarmen bat duen dokumentu bat da. Hitzarmen horretan prezio, kopuru eta epe jakin batzuk zehaztuta dituen produktu-entregari edo zerbitzu bat emateari buruzko informazioa ematen da. [2]
Betetze moduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negozio-aukera handia denez, eskaerak hainbat modutan bete daitezke. Oro har, eskaera jasotzearen eta produkzioaren arteko erlazioan oinarritutako betetze-moduak honako hauek dira:
- Kopia digitala: produktuak digitalak dira eta inbentarioa oinarri digital bakarrarekin mantentzen da. Kopiak denbora errealean eskatzen dira, eta berehala ematen zaizkie bezeroei.
- Eraiki biltegiratzeko : produktuak eskaeraren aurretik eraikitzen eta biltegiratzen diren tokia. Kontsumitzailearentzako produktu gehienak kategoria honetan sartuko lirateke.
- Eskaeraren arabera eraiki: produktuak jasotako eskaeren arabera eraikitzen diren tokia. Hori ohikoagoa da diseinuak aldez aurretik ezagutzen diren pieza pertsonalizatuetan.
- Eskaeraren arabera konfiguratu: produktuak bezeroaren eskakizun bakarrak betetzeko konfiguratzen edo mihiztatzen direnean, adibidez, konputagailuak.
- Eskaera ingeniaritza: eskaera jaso ondoren produktuak diseinatzeko lanen bat egiten denean.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenik, bezeroak erosi nahi duena osorik dokumentatzen du. Erregistro baliotsua da salmenta saileko langileentzat, geroago berrikus daitekeelako bezeroari eta haren beharrei buruzko informazioa lortzeko. Batzuetan, salmenta-eskaera bati informazio gehigarria erantsiko zaio, hala nola entregatutako produktu-kantitatea, nahi den produktu-kantitatearekin alderatuta. Salmenta bati buruzko barne-informazio guztia salmenta-eskaeran gordetzen da, eta, beraz, oso erabilgarria da berrikusketan. Hau da salmenta-eskaera batek fakturaren aurrean duen abantaila.[3]
Salmenta-eskaera bat ere baliagarria da eragiketak saileko langileentzat. Dokumentu honek bezeroaren eskaera osorik azaltzen duenez, entrega prestatzen ari direnentzako informazio baliagarria du. Langile horiek salmenta-eskaera bat behar dute; produktuen izapideak egiteko, bideratzen ari den eskaera erabat ulertu behar baita. Hala, salmenta-eskaera baten aurrean bezeroak egiten duen eskaera orria oso desberdina da; bezeroaren eskaera orriak barne informazioa du, eta informazio hori ez da garrantzitsua bezeroarentzat, beraz, ez da sartzen salmenta-eskaeran.[4]
Beharrezko informazioa[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salmenta-eskaera bat igortzeko, oinarrizko datu batzuk sartu behar dira:
- Eroslearen eta saltzailearen izena edo sozietatearen izena.
- Eskaera-zenbakia (zenbaki-seriearen arabera ordenatua).
- Eskaera egin den eguna.
- Kontzeptuaren deskribapena.
- Unitateko prezioa eta ondasun edo zerbitzu bakoitzaren zerga aurreko prezioa.
- Deskontuak edo aurrerakinak.
- Zergak (BEZ ) eta PFEZ edo aipatu BEZetik salbuetsita dagoen edo subjektu pasiboaren inbertsiorik dagoen.
- Zenbateko osoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) The Uniform Laws on International Sales Order. ISBN ISBN: 9780110209739..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Qué es un pedido de venta?» Holded (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- ↑ (Ingelesez) Strong, Kyle. (2019-12-05). «Purchase Order vs Invoice vs Sales Order | Comparing an Invoice, Purchase Order & Sales Order» Tradogram (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- ↑ (Ingelesez) «Sales Order Definition | Sales Order Example • The Strategic CFO» The Strategic CFO 2013-07-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
- ↑ (Ingelesez) Fuchs, Jay. «Sales Orders: What They Are Compared to POs & Invoices» blog.hubspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).