Santa Engrazia baseliza (Aizarna)
Santa Engrazia baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°13′N 2°13′W / 43.22°N 2.21°W |
Arkitektura | |
Santa Engrazia baseliza Gipuzkoako Zestoa udalerriko Aizarna auzoaren lursailetan dagoen baseliza bat da[1]. Aizarnako herrigunetik urrun dago, Santa Engrazia muino edo mendiaren tontorrean. Bertatik, Ernio nahiz Izarraitz, Pagoetako Kurutzea eta Erlo mendien ikuspegi paregabea dago. 507 metrotako altueran dago kokatuta.
Euskal Herrian auzolanean eraikitako baseliza askoren antzera itxura eta egitura xumea ditu. Gaur egungo baseliza 1600ean eraiki zen, aurrekoa tximista batek jo eta bertan kiskaldu baitzuen.
Natura aldetik Santa Engrazia basaeliza Pagoetako natura parkean kokatzen da eta Parke Naturalaren gaineko ikuspegi onak daude bertatik.
Konfirmatu gabeko zenbait kontakizunen arabera, basaeliza gaztelu txiki bat izan zen ertaroan[2].
Erlojua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914koa da baselizan dagoen erlojua, Yeregitarrek egindakoa. 2017an, auzolanean, berriztatu zuten. Gaur egun puntutan eta erdietan jotzen du kanpaiak, birritan.[3]
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barnealdea.
-
Barnealdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Mendiari buruzko informazioa.