Edukira joan

Sistema monofasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sistema monofosasiko baten tentsioa denborarekiko. Ardatz bertikalean tentsioa irudikatzen da, non 1 balioari aldiuneko tentsio maximoa dagokion, eta ardatz horizontalean periodoa irudikatzen da.

Ingeniaritza elektrikoan, sistema monofasikoa edo fase bakarreko sistema korronte alternoko energia elektrikoaren banaketa eta kontsumo sistema bat da, zeinetan fase bakarra erabiltzen den, hau da, tentsio guztien aldiuneko balio maximoa aldi berean gertatzen da. Fase bakarreko banaketa kargak nagusiki argiztapenerako eta beroketarako direnean erabiltzen da, eta motor elektriko txikientzat. Fase bakarreko sistema batek ez du eremu magnetiko birakorrik sortzen korronte alternoko motor elektriko bati konektatzerakoan; motor elektriko monofasikoek zirkuitu gehigarriak behar dituzte abiarazteko, eta honen ondorioz ez dira ohikoak 10 kW baino potentzia haundiagoekin.

Sistema monofasikoetako tentsio eta maiztasunak herrialdearen araberakoak dira, hedatuenak 115 eta 230 Volteko tentsioak eta 50 edo 60 Hertzeko maiztasunak izanik.

Orokorrean hirugarren eroale bat erabiltzen da, lurra deiturikoa —ground— deskarga elektrikoetatik babesteko. Hainbat lurreratze sistema desberdin daude.

Potentzia haundiko sistemak, ehundaka kVA edo gehiagokoak, ia beti sistema trifasikoak dira. Sistema hauetan potentzia haundiko motor elektriko trifasikoak zirkuitu gehigarri gabe abiarazi ahal dira.

Sistema monofasikoan erabiltzen diren eroaleak kolore kode batekin bereizten dira. Kolore kodea herrialdearen araberakoa da, eta herrialde berean ere kode berriak eta kode desberdin zaharkituak aurkitu daitezke. Europar Batasunean IEC 60446 nazioarteko estandarra erabiltzen da.

Eroaleen kolore estandarrak Europar Batasunean
Estandarra Fasea Neutroa Lurra
IEC 60446 Marroia / Beltza / Grisa
Urdina
Berdea, marra horiekin

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy