Edukira joan

Sofia Alaoui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Alaoui
Bizitza
JaiotzaCasablanca, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Maroko
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm8015874 Allocine: 915904
Twitter: Sofiajalaoui Instagram: sofia.alaouii Vimeo: 17869811 Edit the value on Wikidata

Sofia Alaoui (arabieraz: صوفيا علوي‎; Casablanca, Maroko, 1990) zuzendari eta gidoilari franko-marokoarra da, eta ezaguna da Qu'importe si les bêtes meurent (euskaraz: «Ze axola du piztiak hiltzen badira») film laburrarengatik (2021eko fikziozko film labur onenaren César saria) eta Animalia film luzea (2023ko Sundance zinemaldiko epaimahaiaren sari berezia).

Casablancan jaioa, aita marokoarra eta ama frantsesa, Sofia Alaoui Marokoren eta Txinaren artean hazia da.[1][2] Kamera txiki bat oparitu zion aitak, eta Asiarako familia-bidaietan istorioak kontatzeko erabili zuen.

Casablancan bigarren hezkuntzako ikasketak egin ondoren, Parisa joan zen zinema ikastera (ESEC), EICAR, Gobelins, La Fémis.[3]

2017an, Marokora joan zen bizitzera, Jiango Films izeneko bere produkzio-enpresa garatzeko bertan.[2]

Kenza des choux (2018) fikziozko lehen film laburra jaialdi askotan izan da hautatua.

Hurrengo film laburra amazigh hizkuntzan egin zuen, Atlas mendietako aktore ez-profesionalekin. Qu'importe si les bêtes meurent (2020) filmak epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen 2020ko Sundance zinemaldian, eta fikziozko film laburrik onenaren César saria, 2021ean. Filmak, 2021eko Film Laburraren Festarako hautatuak, estralurtarren inbasio baten historia kontatzen du Imilchilen, Atlas mendietan dagoen herri bereber batean.[4][5][6][7]

Hainbat lanetako gidoilari-kide bada ere, Sofia Alaoui film luzeak eta serieak garatzeko proiektu pertsonaletan ere lan egiten du.[8][2]

2023an, zientzia-fikziozko bere lehen film luzea egin zuen, Animalia, eduki politikoekin eta ikuspegi errealistarekin. 2023ko Sundance zinemaldian izan zen estreinaldia, 2023ko urtarrilaren 20an, eta epaimahaiaren sari berezia eman zioten.[9][10]

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2013: Le Rêve de Cendrillon, fiction, autoekoizpena
  • 2015 Les Enfants de Naplouse, dokumentala, France 3 eta TV5 Monde telebistetan erakutsia. Ekoizpena: The Wild Room association eta Film Factory
  • 2018: Kenza des choux, fikzioa. Ekoizpena: Yukunkun Productions
  • 2019: Qu'importe si les bêtes meurent, fikzioa. Ekoizpena: Envie de tempête eta Jiango Films
  • 2019: Les Vagues ou rien, fikzioa. Ekoizpena: AliNProduction, 2Mrekin batera
  • 2020: The Hidden Lake, fikzioa. Ekoizpena: 20 Fox Century, Jiango Filmsekin lankidetzan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy