Tlacaelel
Tlacaelel | |||||
---|---|---|---|---|---|
1420(e)ko hamarkada - 1487 - Tlilpotoncatzin (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tenochtitlan, 1397 | ||||
Bizilekua | Tenochtitlan | ||||
Heriotza | 1487 (89/90 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Huitzilihuitl | ||||
Ezkontidea(k) | Maquiztzin (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiza, arkitektoa eta militarra |
Tlacaelel (Tenochtitlán, 1398 – 1486) azteka inperioko erlijio- eta politika-aholkulari nagusia izan zen 1442-1486 bitartean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enperadore izan ez zen arren, berebiziko eragina izan zuten azteken inperioan berak hartutako neurriek. Huitzilihuitl erregearen semea zen eta inperioko ciuhacoatl edo aholkulari nagusi izendatu zuen Itzcoatl osaba enperadoreak (1427-1440).
Aztekek konkistan harturiko herrien historia eta kronika-liburu guztiak erretzeko agindua eman zuen, inork azteken bidea eragozteko biderik izan ez zezan, eta azteka herriaren beraren kronikak errearazi zituen ondoren; gero, Huitzilopochtli edo Eguzki jainkoak aukeraturiko herriaren, azteka inperioaren, patu sakratua aurkeztu zuen. Berak zehaztu zituen azteken inperio teokratikoaren oinarriak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.