Toribio Garate
Kantabria II | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Toribio Garate Zenarruzabeitia | |||
Jaiotza data: | 1895eko apirilaren 27a | |||
Jaioterria: | Ermua ( Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | atzelari | |||
Debutatze data: | 1912 | |||
Debutatze pilotalekua: | Euskalduna Bilbo | |||
Erretiratze data: | 1927 | |||
Erretiratze pilotalekua: | Modernoa Donostia |
Toribio Garate Zenarruzabeitia (Ermua, Bizkaia, 1895ko apirilaren 27a[1] –?) esku-huskako eta palazko euskal pilotaria izan zen, atzelari gisa jokatutakoa eta Kantabria II. bezala ezagutua.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ermuko Artekalen jaio zen Jose Niceto eta Victoria Antonio senar-emazte ermuarren seme hau. Bera baino 11 urte zaharragoa zen anaia Bernardoren pausoak jarraituta, esku-huskako pilotan aritu zuen lehendabizi, palara pasatuz gerora.
Bilboko Euskalduna pilotalekuan[3][4] egin zuen debuta: 1912ko maiatzaren 11an, Otxoa lagun, Orobio eta Oñateri irabazi zien. Ermuko pilota eskolatik irtendako pilotari atzelari hau, Bilbon urte batzuk egin ostean, Madrilgo Zentral frontoira abiatu zen, 1917 urtean berriro itzultzeko Bilbora.[5]
Bartzelonako Principal Palace pilotalekuan jokatu zuen eta1922an Habanara joan zen, Palacio de las Luces frontoian arituz urte horretako otsailetik urrira. Handik bueltan Madrilera joan zen beste behin, bertako Jai-Alai pilotalekuan arituz aurrerantzean. Neguan frontoi madrildarreko pilotari koadroan jokatzen zuen eta udan Donostiako Modernoan. Honetan jokatu zuen hain juxtu bere azken partida, 1927ko apirilaren 23an Solozabalekin bikote, 46-50 galduz Gallarta III eta Pedro Agirreren kontra.[5]
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1927an erretiratu eta handik egun batzuetara Donostiako Moderno frontoiko kide pilotarien omenaldia jaso zuen
- bere sendiak tailerra izandako Ermuko plaza ondoko kale txikiari, bertako Udalak Kantabria Zeharbidea izena jarri zion, bere eta Bernardo anaiaren omenez
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
- ↑ «GARATE, Toribio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
- ↑ Estornes, Blog De Cesar. (2018-12-01). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: LOS VIEJOS FRONTONES DE BILBAO Y SUS PROTAGONISTAS» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EL FRONTÓN EUSKALDUNA» Conoce Bilbao con Esme 2016-12-28 (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Azurmendi Garramiola, Jesus Mª. (2008). La pala. La dificultad hecha juego.. Bilbo: Flash Composition, 406 or..