Edukira joan

Turkiako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Turkiako historia turkiar errepublikaren sorrerarekin hasi zen 1922an. Erregimen berri hau Otomandar Inperioaren ondorengoa izan zen, Mehmet VI. Vahdettin sultana boteretik kendu ostean. Izan ere, otomandar estatua praktikan deseginda zegoen Lehen Mundu Gerraren ondoren.

Independentzia Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sèvresko Itunean hitzartutako Turkia (horian).
Sakontzeko, irakurri: «Turkiako Independentzia Gerra»

Turkiar nazionalistek Turkia estatua eratu zuten Independentziako Gerraren ondorioz. Borroka horretan, Grezia garaitu zuten turkiarrek Anatoliako mendebaldean, Armenia eta Georgia ekialdean, eta Frantzia hegoaldean.

Ankarako gobernuaren aldetik İsmet Pasha (İnönü) politikariak negoziatutako Lausanako Itunaren bidez (1923ko uztailaren 24an sinatuta), egungo mugak ezarri zituen (Hatay probintzia kenduta, zein 1939an sartu zen Turkian). Horretaz gain, nazioarteko mailan Turkiako Errepublikaren onespena ekarri zuen Otomandar Inperioaren ondorengo gisa.

Alderdi bakarreko garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923-1938: Atatürk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkiako Errepublika 1923ko urriaren 29an sortu zen, Mustafa Kemal lehen presidentea zuela. Ankaran oinarritutako talde iraultzaileak osatu zuen gobernua.

Hamar urte inguruan, Atatürken erreformen bidez, herrialdeak mendebaldeko gisako sekularizazio prozesua jaso zuen: hezkuntza batu zen, islamdar epaitegiak itxi ziren, islamdar legedia sekular batengatik ordezkatu zen, sexuen arteko berdintasuna onartu zen eta emakumeei eskubide politiko guztiak eman zitzaizkien 1934ko abenduaren 5ean, turkiera eraberritu zen, alfabeto latindarra hartu zen, abizenak eta janzkera arautu ziren (feza, kapela musulman tradizionala, debekatu zen), eta abar eta abar.

Sortu zen lehendabiziko alderdi politikoa Emakumeen Alderdia (Kadınlar Halk Fırkası) izan zen. Garai horretan emakumeek politikagintzan jardutea guztiz zilegia ez zenez, alderdia bertan behera geratu zen. Alderdi anitzeko sistema eratzeko lehen ahalegina Alderdi Liberal Errepublikarraren bidez egin zen. Baina alderdi hori 1930ean desegin ostean, ez zen saio berririk gertatu 1945era arte.

1938-1950: İnönü

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atatürk 1938ko azaroaren 10ean hil zen. Bere ondorengoa İsmet İnönü izan zen. Agintaldia Independentziako Gerrako buru errespetatu bezala hasi zuen, baina barneko borrokak eta kanpoko gertakizunak -batez ere Bigarren Mundu Gerrak eragindako horniduren eskasia- zirela eta, ospea eta babesa galdu zuen.

Bigarren Mundu Gerran, Turkiak Alemaniarekin bake-hitzarmena sinatu zuen, eta neutral aritu zen. Alabaina, 1945eko otsailean, Alemaniari eta Japoniari gerra deklaratu zion, nahiz eta ekintza hau ikurra baino ez zen. 1945ean NBEan sartu zen

Alderdi anitzeko garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi anitzeko garaia benetan hasi zen Alderdi Demokratikoa hautaturik atera zenean. Gobernu horrek ospea lortu zuen laster, islamen gaineko mugak erlaxatu baitzituen eta garaiko ekonomia gora baitzihoazen. Nolanahi ere, ekonomiak behera egin zuen eta gobernua zentsura jarri zuen indarrean, disidentzia mugatzeko asmotan.

Gobernua inflazio altuaz eta zor masiboaz mukuru, 1960ko maiatzaren 27an, Cemal Gürsel jeneralak estatu-kolpe bat eman zuen. Sistema politikoa zibilen mendera 1961eko urrian itzuli zen. Ondorengo sistema hautsita atera zen, zeren boterera iritsi ziren gobernu-koalizioak ezegonkorrak izan ziren. Beste estatu-kolpe bat 1971 eman zen.

1970eko hamarkadan, Turkiak Zipreko konkista burutu zuen. Hautsitako panorama politikoak eta ekonomia kaskarrak nazionalisten eta komunisten arteko liskarrak ekarri zituzten Turkiako hirietan. Beste estatu-kolpe bat 1980an eman zen, nahiz eta bi urtetan zibilek berriro gobernua zeukaten.

Hurrengo urteetan Turgut Özal bilakatu zen buru politiko nagusia. Ekonomia munduari begira jarri zuen, balio sozial atzerakoiak babesten zituen bitartean. Edonola ere, 1990eko hamarkadan, ezegonkortasuna itzuli zen. 1997an, Turkiako izaera sekular kolokan zegoelakoan, militarrek Necmettin Erbakanen dimisioa eskatu zuten. Horrela gertatuta, gobernu berri bat osatu zen. Orduan, ekonomia zaharberritu zen, giza eskubideetan oinarritutako arautegia ezarri zen eta Turkia Europar Batasunera hurbildu zuten.

Sakontzeko, irakurri: «2014 Turkian»
Sakontzeko, irakurri: «2015 Turkian»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy