Visbyko katedrala
Visbyko katedrala Visby domkyrka | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Gotlandeko konderria |
Suediako udalerria | Gotland udalerria |
Koordenatuak | 57°38′30″N 18°17′52″E / 57.6417°N 18.2978°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1225eko uztailaren 27a (egutegi gregorianoa) |
Inaugurazioa | 1225 |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | Suediako Eliza |
Elizbarrutia | Diocese of Visby (en) |
Izena | Maria |
Erabilera | eliza |
Erabiltzailea | Visby parish (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Atalak | eraikin: 1 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Visbyko katedrala (suedieraz: Visby domkyrka), Visby hiri historikoko katedrala da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Visby hirian zeuden merkatari alemaniarrek beraientzako eraiki zuten eliza. Lehenengo eliza XII mendean eraiki zuten, 1190 urtean bukatuz. 1211ean ordea berreraiki egin zen gaur egungoa altxatuz eta 1225eko uztailaren 27an ireki zituen ateak. Linköpingeko apezpikuak sagaratu zuen eyt bi kongregazioren katedrala bihurtu zen, bakoitzak bere apeza zuelarik, bata kanpotarrena (alemaniarrena) eta bestea gotlandarrena. Ez zen ordea Visbyko eliza garrantzitsuena, baina Erlijio Erreformaren ondoren gainerako elizak bertan behera utziak izan ziren eta katedrala Visbyko parrokia nagusi bihurtu zen.
1572an Gotlandeko diozesia eratu zen eta orduan hartu zuen elizak katedral titulua. Erdi Arotik aurrera hainbat berrikuntza gehitu zitzaizkion, bereziki XVIII mendean, gehienetak suak eragindako kalteak konpontzeko.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran Westfaliako eliza erromanikoen itxura izan zuen baina XIV mendean kapera gotikoa gehitu zitzaion hegoaldeko aurpegian. XVIII mendearen erdialdera dorre biak gehitu zitzaizkion punta barrokodunak.