Edukira joan

Wikipedia:Bot-ak

Wikipedia, Entziklopedia askea
For bot flag requests, see Wikipedia:Bot-ak/Baimenak.
Bot-ei eskaerak egiteko, ikus Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak.

Bot bat beste programa edo Interneteko zerbitzu batzuekin lan egiteko garatutako programa da. Honenbestez, pertsona batentzako astunak litezkeen lanak automatizatzea ahalbidetzen dute. Wikipedian, lan mordoxka egiteko balio dezakete, hala nola artikulu multzo bat kategoriaz aldatu, artikuluei formatu egokia eman, loturak zuzenak direla egiaztatu, interwikiak, argipen orriak sortu, eta abar. Algoritmo bitartez adieraz daitekeen edozein ataza burutu dezake bot batek.

Botak erabiltzerakoan kontu handiz aritu behar da, komandoak gaizki bidaltzeak artikuluetan aldaketa txarrak egitea suposa baitezake.

Bot-ak instalatzeko laguntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botekin lan egiteko zenbait liburutegi existitzen dira, baina gaur egun hedatuena pywikipedia da, MediaWiki softwarearekin lan egitea ahalbidetzen duena. Python programazio lengoaia erabiliz programatuta dago eta liburutegiak eskaintzen dituen funtzio ugariez gain, bot sinple batzuk ere baditu, interwikiak egiten dituena eta testu aldaketa egiten dituena tartean. Bot konplexuagoak garatzeko, ordea, liburutegia erabiliz programatu beharra dago. Pywikipediarekin lan egiteko behar den softwarea: Python interpretea eta pywikipedia bera.

Softwarea nola instalatu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Softwarea instalatzeko prozesua ezberdina izan daiteke erabiltzen den sistema eragilearen arabera:

Unix/Linux/BSD

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Banaketa gehienen instalazioek python instalatuta izaten dute. Bestela, RPM fitxategiak eskuragarri daude sarean.
  2. Pywikipedia karpeta erraz baten deskonprimatu, \etc\ esate baterako.
  1. Python interpretearen azken bertsioa jaitsi bere webgunetik.
  2. Pywikipediarekin beste horrenbeste egin.
  3. Pywikipedia karpeta erraz baten deskonprimatu. C:\ erro-direktorioan deskonprimatuz gero, esate baterako, C:\pywikipedia\ karpeta sortuko da, eta beronen barnean izango dira fitxategi guztiak.
  4. Honez gain, Python interpretea instalatu. Horretarako, jaitsitako fitxategia exekutatu eta bertako argibideak jarraitzearekin nahikoa da.
  5. Orain, pywikipedia direktorioko fitxategien ikurrak aldatu beharko lirateke, guztia ongi joan bada.
Pywikipediaren azken bertsioa eguneratuta edukitzeko Subversion edo SVN bezero bat ere instalatzea gomendagarri da.

Euskarazko Wikipediako bot-ak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipediak ere baditu zenbait bot, mantenua eta hedapena errazten dituztenak. Baimenduta dauden botak ikusi daitezke hurrengo zerrendan:

Bot bat sortu nahi izanez gero, aurretik baimena eskatu beharra dago.

Erabiltzaile motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bot-ei eskaerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak: Orrialde honetara jo dezakezu lan errepikakor bat egiteko beharra baduzu (testu aldaketak, interwikiak, txantiloi aldaketak, eta abar), eta bot batek egin dezan nahi baduzu. Bertan zure eskaera zerrendatu dezakezu.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy