Edukira joan

Yersinia pestis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yersinia pestis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaYersiniaceae
GeneroaYersinia
Espeziea Yersinia pestis
Azpiespezieak
  • Yersinia pestis antiqua
  • Yersinia pestis medievalis
  • Yersinia pestis orientalis
Datu orokorrak
AurkitzaileaAlexandre Yersin
Gaixotasunaizurri bubonikoa eta Justinianoren Izurria
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Yersinia pestisa Yersinia generoko bakterioa da. Gram negatibo, anaerobio fakultatiboa eta lehen mailako patogenoa da.

Gizakiarengan, haren infekzioa hiru modutan agertzen da: izurri pneumonikoa da, izurri bubonikoa ala izurri septizemikoa. Hirurek historiako epidemia nagusi batzuen erantzuleak izan ziren, tartean 542ko Justinianoren Izurria edo 1347 eta 1353 artean Europako biztanleriaren heren bat hil zuen Izurri Beltza[1][2]. Horiek guztiak Txinako karraskariek hedadu zituzten[3]. Azken urte hauetan, estatubatuar CDC agentziak bioterrorismoaren Yersinia pestisaren erabilera ikertu du.

Yersinia generoaren izena Alexandre Yersin frantziar-suitzar bakteriologoaren omenez jarri zuten, hark 1894an bakterioa estreinakoz isolatu zuelako. Hori zela eta, mikroorganismo horrek hasieran Pasteurella pestis izena izan arren, 1967tik aurrera Yersinia pestis da.

Yersinia pestisa kokobazilo Gram negatiboa da, anaerobio fakultatiboa. Katalasa (+), oxidasa (-), indol (-) eta ureasa (-) da [4]. Ez da mugikorra eta ez du esporarik sortzen.

Sakontzeko, irakurri: «izurri buboniko»

Yersinia pestis bakterio oso birulentoa da, patogenoen artean birulentzia handienetarikoa. Ezaugarri hori areagotzen duten substantzia asko ekoizten ditu: fagozitosiaren aurkako lipoproteinak bere zelula horman, exotoxina eta endotoxina batzuk, fibrinolisina eta koagulasa, eta abar. Mikrobio beldurgarri horrek sortzen dituen gaitzak izurri bubonikoa eta izurri pneumonikoa dira. Biek ala biek Erdi Aroan agertutako Izurri Beltzaren eragileak izan ziren: pandemia horrek Europako bazterrak astindu zituen XIV. mendean, milioika hildako eraginez eta biztanleriaren herena akabatuz.

Yersinia pestisak karraskariak infektatzen ditu; izurri bubonikoaren atzean arratoiak daude jatorrian. Gaitza arkakusoek transmititzen dute, infektatutako arratoien odola xurgatutakoan eta gero gizakiari ziztada egitean. Izurri bubonikoa, beraz, zoonosi bat da.

Yersinia pestisaren zelulak gizakian daudenean, gongoil linfatikoetara joaten dira. Bertan gune handitu batzuk eragiten dituzte: buboiak. Hori dela eta, gaitzari izurri buboniko deritzo [5].

Bakterio patogenoak immunitate-sistemaren zelulen fagozitosia saihesten du, zelula horman dituen lipoproteina bereziei esker. Garaiz tratatu ezean, gaitzak okerrera jotzen du: bakterioak odolera pasatzen dira eta benetako bakteriemia sortzen da, gaixoaren bizitza kinka larrian jartzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Morelli, G.; Roumagnac, Y.; Mazzoni, C.J.; Eppinger, M.. (2010). «Phylogenetic diversity and historical patterns of pandemic spread of Yersinia pestis» Nature Genetics 42 (12): 1140–3.  doi:10.1038/ng.705. PMID 21037571..
  2. Martin, Xabier. (2011-09-22). «Herio Beltzaren eragilea» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  3. Wade, Nicholas. (2010-10-31). «Europe’s Plagues Came From China, Study Finds» New York Times.
  4. Stackebrandt, Erko; Dworkin, Martin; Falkow, Stanley; Rosenberg, Eugene; Karl-Heinz Schleifer (2005). The Prokaryotes: A Handbook on the Biology of Bacteria:Volume 6: Proteobacteria: Gamma Subclass. Berlin: Springer
  5. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:969-970 orr.


pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy