Alfontso IX.a Leongoa
Alfontso IX.a Leongoa (Zamora, 1171ko abuztuaren 15a -Sarria, 1230ko irailaren 24a) Galizia eta Leongo erregea (1188 – 1230) izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando II.a Leongoa eta Urraka Portugalgoaren seme bakarra izan zen.
Navas de Tolosako guduan parte hartu ez bazuen ere errekonkista lan handia egin zuen, Extremadura konkistatuz. Salamancako Unibertsitatea sortu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berengaria Gaztelakoa ezkondu eta Fernando izan zuten semea. Ezkontza indargabetu bazuten ere, Henrike I.a Gaztelakoa 1217an hil ondoren semea Gaztelako errege bihurtu zuen. Hala ere semearekin tirabirak izan eta Teresa Portugalgoa lehenengo emaztearekin izandako Antsa eta Dulze alabei utzi zien Erresuma. Fernandok Teresarekin negoziatu eta Erresuma bereganatzea lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Fernando II.a Leongoa |
Leongo erregea 1188 – 1230 |
Ondorengoa Fernando III.a Gaztelakoa |
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |