Content-Length: 205529 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Gaztela_eta_Leon

Gaztela eta Leon - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gaztela eta Leon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztela terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Gaztela (argipena)»
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma de Castilla y León

Gaztela eta Leongo bandera

Gaztela eta Leongo armarria
Geografia
HiriburuaEz aitortuta
41°45′16″N 4°46′55″W
Hiririk handienaValladolid
Azalera94.223
Punturik altuenaTorre Cerredo
MugakideakMadrilgo Erkidegoa, Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Iparraldeko eskualdea
Administrazioa
PresidenteaAlfonso Fernández Mañueco (PP)
LegebiltzarraGaztela eta Leongo Gorteak
Demografia
Biztanleria2.383.139
Dentsitatea25,29 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
BPG nominala53.988.901.000 € (2014)
BPG per capita21.727 € (2014)
Historia
Sorrera data: 1983
Bestelako informazioa
Ordu eremua
jcyl.es

Gaztela eta Leon[1] (gaztelaniaz: Castilla y León) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da. Izan ere, hedaduraz erresuma horretako autonomia erkidegorik handiena da, 94.223 kilometro koadro baititu; biztanle dentsitate txikia du, ordea, 2.424.395 biztanle baitzituen 2017an.

Erkidegoa sortu zen Leongo Erresuma eta Gaztelakoa osatzen zituzten lurraldeen bat egite modernotik. Bederatzi probintziak osatzen dute: Leongo hirurek (León, Zamora eta Salamanca) eta Gaztelako seik (Palentzia, Valladolid, Ávila, Segovia, Burgos eta Soria): Gaztela Zaharra, 1983 arte, Kantabriak eta Errioxak ere osatzen zuten.

Datu orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztela eta Leongo ibairik garrantzitsuenak Duero eta Ebro dira, lehenengoa erkidegoa ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duena Portugalerantz: Soria, Burgos, Valladolid, Zamora eta Salamancako probintziak zeharkatzen ditu. Ebro ibaia Burgosetik baino ez da igarotzen.

Lurraldeko zati handienean, erdialdean, Meseta zabaltzen da 800 metro batez besteko altueran. Periferian, bestela, mendiguneak kokatzen dira: Iparraldean Kantauriar mendikatea, hegoaldean Erdialdeko Sistema (mendebaldean Gatako mendilerroa, Sierra de Francia, Béjarreko mendilerroa eta Gredoskoa, eta ekialdean Ávilako mendilerroa, Guadarrama, Somosierra eta Ayllón), ekialdean Iberiar sistema eta ipar-mendebaldean Galizia-Leongo mendigunea.

Gaztela eta Leonek mugakide hauek ditu:

Probintziak eta hiriburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko idazle klasikoak eman izan ditu lurralde honek historian zehar, besteak beste Iñigo López de Mendoza "Marqués de Santillana", Jorge Manrique, Teresa Ávilakoa eta Joan Gurutzekoa, eta inspiratu ditu beste batzuk, Fernando de Rojas ("La Celestina") edo "El Cantar del Mío Cid" eta "El Lazarillo de Tormes"-en egile ezezagunak.

XIX. mendetik aurrera, José Zorrilla, Miguel Delibes, Carmen Martín Gaite eta Jorge Guillén. Bertako paisaiek inspiratu zituzten Gustavo Adolfo Bécquer, Juan Ramón Jiménez edo Antonio Machado bezalakoak.

Celtas Cortos, Café Quijano, Los Flechazos, La Musgaña, Nuevo Mester de Juglaría, Greta y los Garbo, Arizona Baby bertako musika talde ezagunen artean daude.

Gaztela eta Leongo hizkuntza nagusia gaztelania da. Izan ere, lurralde horren ipar-ekialdean sortu zen, aditu gehienen ustez, eta izena ematen dio hizkuntzari.

Badira bertako beste mintzaira gutxitu batzuk ere, ofizialak izan gabe: Leongo mendebaldeko Bierzo eskualdean, galizieraren dialektoak hitz egiten dira. Leon, Zamora eta Salamancako probintzietako inguru batzuetan, bestalde, leonera ere mintzatzen da (asturierari lotutako mintzaira). Salamancako probintziaren hegoaldean, badira extremadureraren hiztunak. Azkenik, Trebiñuko Konderrian euskal hiztunak bizi dira, eta ikastola bat dago Argantzongo herrian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gaztela_eta_Leon

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy