Content-Length: 129289 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Eztebe_Lekapeno

Eztebe Lekapeno - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Eztebe Lekapeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztebe Lekapeno

bizantziar enperadore

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, X. mendea
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaMithymna (en) Itzuli963ko apirilaren 18a ( urte)
Familia
AitaErroman I.a
AmaTheodora, wife of Romanos I
Haurrideak
LeinuaLakapenos
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Eztebe Lekapeno (grezieraz: Στέφανος ΛεκαπηνόςStéphanos Lekapenós; Konstantinopla, 910963ko apirilaren 18a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 924ko abenduaren 25etik 945eko urtarrilaren 27ra.

Erroman I.a Lakapetarra eta Teodoraren semea izan zen.

Erromanek enperadorekide izendatu zituen bere seme Eztebe eta Konstantino 924ko abenduaren 25ean. Baziren beste bi enperadore elkartuak, Kristobal eta Konstantino VII.a Porfirogeneta. Konstantino anaia zaharrena 931n hil zen eta Konstantino VII.a inperioko bigarren postuan kokatu zen Erromanen ondoren. Eztebe eta Kristobal anaiak bere etorkizunaren beldur izan ziren eta 944ko abenduaren 20an Erroman tronutik kendu eta Konstantino VII.a baztertu zuten. Hala ere, herriak nahiago izan zituen kargutik kendutako enperadoreak, eta 945eko urtarrilaren 27an Eztebe eta Kristobal tronutik kendu eta erbestera bidali zituzten.

Ana Gabalasekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen. Lesbos uhartean hil zen 963ko Pazko egunean.









ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Eztebe_Lekapeno

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy