Content-Length: 160352 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Eivissako_uhartea

Eivissa (uhartea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Eivissa (uhartea)

Koordenatuak: 38°59′N 1°26′E / 38.98°N 1.43°E / 38.98; 1.43
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eivissako uhartea» orritik birbideratua)
Eivissa (uhartea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSa Talaiassa
Motauharte, lurraldeko administrazio-erakunde eta Counties of the Balearic Islands and the Pitiüses (en) Itzuli
Azalera577 km²
Geografia
Map
Koordenatuak38°59′N 1°26′E / 38.98°N 1.43°E / 38.98; 1.43
Honen parte daPitiusak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Balearrak
Espainiako probintzia historikoa Balear Uharteak
Ur-gorputzaMediterraneoa
Leku geografikoaPitiusak

Eivissa[1][2] edo Ibiza (katalanez eta ofizialki Eivissa; gaztelaniaz: Ibiza) Balear uharteak osatzen dituzten uharteetatik mendebaldekoena da. Uharte horien artean azaleraz hirugarrena da, 571 km² baititu; handiagoak dira Mallorca eta Menorca. 133.702 biztanle ditu.

Mediterraneoaren mendebaldean kokatua, 210 kilometroko kostaldea du, eta 40 haitz eta uharte txiki baino gehiago ditu ondoan. Ibizak morfologia oso irregularra du, hainbat mendiz eratua, eta haietatik garaiena Sa Talaiassa izenekoa da, Sant Josep de sa Talaiako udalerrian kokatua, 475 metroko garaierarekin.

Turismoa du jarduera nagusia, Ibizak fama handia baitu bere hondartzengatik, hondartzetan antolatzen diren festengatik, eta diskotekengatik. Portuko aldeak ere hainbat turista erakartzen ditu.

Iberiar penintsulatik 79 kilometrora dago, haren ekialdean, Déniaren parean, Mallorcatik 80 kilometrora eta Formenteratik 3 kilometrora.

Ibiza uharteak, batez besteko 18-27 urteko biztanleria du, jende oso gutxi bizi da hor urte osoan, jendea festa egitera joaten da eta gauez giro itzela egoten da. Ibizako hondartza garrantzitsuenak eta famatuenak, Ses figuerentes eta Talamanca dira.

Ibizan, katalanaren ekialdeko dialektoa den eivisseraz egiten dute bertakoek, gaztelaniarekin batera. Alemana eta ingelesa ere oso zabalduta daude, hizkuntza horiek dituzten herrialdeetatik joandako turistek eta immigranteek erabiliak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Balearrak
Artikulu hau Balearretako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Eivissako_uhartea

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy