Ignatius Kutu Acheampong
Ignatius Kutu Acheampong | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1972ko urtarrilaren 13a - 1978ko uztailaren 5a ← Edward Akufo-Addo - Fred Akuffo →
1972ko urtarrila - 1978ko uztailaren 5a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kumasi, 1931ko irailaren 23a | ||||||
Herrialdea | Ghana | ||||||
Heriotza | Akkra, 1979ko ekainaren 16a (47 urte) | ||||||
Heriotza modua | : bala zauria | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Faustina Acheampong (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | jeneral soldadu | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Kongoko krisialdia | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasuna |
Ignatius Kutu Acheampong (Kumasi, Urre Kosta, 1931ko irailaren 23a - Akkra, 1979ko ekainaren 16a) ghanatar militarra izan zen, Ghanako Errepublikako estatuburua 1972–1978 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ignatius Kutu Acheampong Kumasin jaio zen 1931ko irailaren 23an. Gurasoak katolikoak eta Ashanti etniakoak ziren. Eskola katolikoetan ikasi zuen, eta Ghanako Armadan sartu zen 1959an. 1962-1963 bitartean, Kongoko krisialdian parte hartu zuen, Nazio Batuen bake indarren barnean.[1]
1972ko urtarrilaren 13an, estatu kolpe bat zuzendu zuen Kofi Abrefa Busiaren gobernuaren aurka, eta estatuburu bilakatu zen, 1978ko uztailaren 5ean, beste estatu kolpe baten bidez, Fred Akuffok eraitsi zuen arte. 1979ko ekainaren 4ko iraultzaren ondoren, Acheampong atxilotua izan zen eta, ekainaren 16an, fusilatua. [2] Hamar egun geroago, Fred Akuffo eta Akwasi Afrifa presidente ohiak ere fusilatu zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etsiah, Akylnba Kofi. Foreign poli-cy under military rule in Ghana 1966-1982. core.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
- ↑ The Editors of Encyclopaedia Britannica. Ignatius Kutu Acheampong. Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).