John Atta Mills
John Evans Fiifi Atta Mills (Tarkwa, 1944ko uztailaren 21a - Akkra, 2012ko uztailaren 24a) ghanatar politikaria izan zen, Ghanako Errepublikako presidentea 2008-2012 bitartean.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fante etniako kidea zen. Londresen ikasi zuen eta irakaslea izan zen Ghanako zuzenbide fakultatean. Jerry Rawlingsek presidenteorde aukeratu zuen 1997-2001 bitartekorako. John Kufuorek garaitu zuen 2000ko[2] eta 2004ko presidentzarako hauteskundeetan. 2008an, aldiz, Nana Akufo-Addo garaitu zuen. Ezin izan zuen agintaldia amaitu, 2012ko uztailean hil baitzen.[1] John Dramani Mahama presidenteordea izan zen haren ondorengoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ghanako presidente John Atta Mills hil da. Berria, 2012ko uztailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
- ↑ Oposizioko hautagaiak irabazi ditu Ghanako hauteskundeak. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).