Content-Length: 109871 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Lilly_Reich

Lilly Reich - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lilly Reich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lilly Reich

Bizitza
JaiotzaBerlin1885eko ekainaren 16a
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBerlin1947ko abenduaren 14a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, arkitektoa eta barrualdeen dekoratzailea
Enplegatzailea(k)Wiener Werkstätte (en) Itzuli  (1908 -  1911)
Bauhaus  (1932ko urtarrila -  1932ko abendua)
Berlin University of the Arts (en) Itzuli  (1945 -  1947)
Lan nabarmenak
KidetzaDeutscher Werkbund (en) Itzuli
Bauhaus
MugimenduaNeues Bauen (en) Itzuli

Lilly Reich (Berlin, Alemania, 1885eko ekainaren 16a1947ko abenduaren 14a) diseinatzaile moderno bat izan zen. Hamar urtez Ludwig Mies Van der Roherekin elkarlanean aritu zen.

Berlinen jaio zen, emakumezko soinekoen diseinugile bezala bere ikasketak hasi zituen. Esperientzia honek, ehundurak eta materialen kontrasteetan duen garrantzia dekorazioan garatu zituen. 1908. urtean Vienako Wiener Werkstätte tailerretan lanean hasi zen Josef Hoffmann diseinatzailea modernistarekin, Kubus, Cabinet, Koller edo Broncia bezalako hainbat aulki egin zuten elkarrekin. Bertan, Werkbundeko sortzaileetako batekin, Else Oppler-Legbandekin ikasi zuen.

Lilly Reich eta Ludwig Mies van der Rohe, MR 10 aulkia, 1927.

1911. urtean Alemaniara itzuli zen, eta bere lehenengo enkargua jaso zuen: Charlottenburgeko Gazteentzako Zentrorako barruko diseinua eta altzairuak. Urte berean Berlineko Wertheim Denda Sektoreko arropa instalazioa egin zuen.

1912. urtean, Deutscher Werkbundekin bat egin zuen, diseinu eta produkzio industrialaren sustapenean oinarrituta, parte hartu zuen Alemaniako jatorriko diseinu eta produktuen sustapenean. Urte horretan, Emakumea etxean erakusketan parte hartu zuen eta Berlingo Zoo Gardensen egin zuten langileentzako apartamentuen diseinuetan.

1914an bere estudioa ireki zuen, 29 urte besterik ez zituenean, ospe profesional ona lortu zuen azkar. Izan ere, sei urte geroago, Deustcher Werkbund delakoaren lehen emakumezko zuzendaria izan zen. Elle Oppler-Legbandek eta Anna Muthesiusek antolatutako Werkbundeko erakusketan parte hartu zuen 1914an, etxebizitza modernoari eskainitako erakusketaren buru izanik.

Lehenengo Mundu Gerraren ondorioz, moda eta altzarien diseinuetan zentratu zen eta bere tailerra denda gisa ezarri zuen. Bere ekoizpena Fachblalt für Holzarbeiter aldizkarian argitaratu zen, 1915ean. Werkbundeko zuzendari moduan bi erakusketa prestatu zituen 1920an. Lehenengoa Artisautzaren Moda izan zen, Berlinen. Bigarrena diseinu alemaniarra izan zen Estatu Batuetako Newark Museum of Art museoan.

1922tik 1926ra Reichek Frankfurteko Nazioarteko Azokaren oinarrian eraikitako Werkbund Etxea kudeatu zuen. Erakusketa eta Moda Diseinatzeko tailerraren arduraduna ere izan zen Werkbund azokan, urtero udaberrian eta udazkenean ospatzen zena. Reichek Ferdinand Kramerrekin Ingalaterrara eta Herbehereetara bidaiatu zuen 1924an, etxebizitza masiboen politika proposamen berriak ezagutzera. Die Form erakusketa ibiltaria diseinatu zuen.

Urte hartan, Ludwing Mies Van der Rohe ezagutu zuen eta elkarlanean hasi ziren. 1926.urtean Frankfurtetik Berlinera joan zen, arkitektoarekin lan egitera, 12 urtez bere lagun pertsonala eta profesionala bilakatu zen. 1927an, Berlineko Emakumeen Moda Erakusketan Belusezko eta zetazko kafetegia diseinatu zuten. Koloreak joko garrantzitsua hartzen du lan honetan: belusezko beltza, gorria eta laranja, zeta beltza eta limoi horia. Elkarrekin lan egin zuten baita Stuttgarteko Werkbundeko erakusketan, 1928. urtean.

1929an, Mies van der Rohe eta Reich, 1928ko erakusketan lortutako arrakastak direla eta, Bartzelonako Nazioarteko Erakusketaren Alemaniar ataleko zuzendari artistikoak izendatu zituzten. Bi arkitektoen arteko lankidetza oso hurbil zegoen. Lilly Reichen lana gehiago aitortu zen lan hauek egin ostean: 1925.urtean, Wolf etxea, 1928an Tugendhat etxea eta 1930eko Lange etxea. Aurreko proiektu horietan Bartzelonako eta Brno aulkiak diseinatu zituzten, bertan jartzeko.

Villa Tugendhat, Lilly Reich eta Ludwing Mies van der Rohe, 1929

Reichen proposamenen artean, nabarmentzekoa da 1931.urtean Berlinen Alemaniako arkitektura erakusketarako, gutxieneko lineal eta irekiko apartamentu minimoak. Espazioaren gutxieneko proposamena, konbentzio askeko, ingurune bakar bat da, etxearen jarduera guztiak burutzeko aukera ematen duen altzariak biltzen ditu, lantokiko erabilerarekin bateragarria den bitartean. Kasu honetan, sukaldea altzari bat da, armairu baten espazio gutxieneko beharrak konpontzen dituena, obturadorearen irristalariekin ixten dena, egongela edo lanerako espazioan ezkutatuta. Bere lan guztiek sinpletasun, eraginkortasun eta gutxieneko eguneroko arreta bilatzen dute.1932an Miesek Dessauko Bauhausen irakasteko gonbidatu zuen, barruko diseinua eta aldi berean, bertako tailerrak egin zituen Berlineko Bauhausen. Bertako emakume irakasle gutxienetakoa izan zen, Gunta Stölzlekin batera.

Azken elkarlana 1937ko Pariseko Erakusketa Nazionaleko Alemaniako pabiloia izan zen. Mies Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera 1937an, Lilly Reich bere estudioa eta negozioaz arduratu zen, baita bere Alemanian geratu zen familiaz ere, bere heriotza arte egin zituen lanak.


1939ko irailean, Lilly Reichek Estatu Batuetan Mies bisitatu zuen eta bertan ITT proiektuaren prozesuan parte hartu zuen Chicagon. Lillyk bertan geratu nahi zuen baina Mies ez zegoen ados horrekin, beraz, Alemaniara bueltatu behar izan zen Bigarren Mundu Gerraren une txarrenetan. Inoiz ez ziren gehiago elkar ikusi, baina gutun bidezko harremana mantendu zuten bere heriotzara arte. Gerra garaian, Reichek Miesen fitxategi pertsonalez arduratu zen, 2000 marrazki zituelarik bertan, Berlineko kanpoaldeko baserri batean gorde zituen, bonbardaketatik babesteko.

Gerra garaian, Lilly Reichek ingeniaritza militarren taldean lan egin zuen, Todten (OT). Bi urtez egon zen Berlineko Unibertsitatean irakasle moduan, barneko diseinu eta eraikuntza teoria irakasten. Era berean, bere arkitektura, diseinu eta moda estudioa berriz zabaldu zuen 1947an hil zen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://undiaunaarquitecta.wordpress.com/2015/04/02/lilly-reich-1885-1947/

https://web.archive.org/web/20170829122136/https://www.bauhaus100.de/en/past/people/masters/lilly-reich/

Espegel, Carmen (2007). Heroínas del espacio. Biblioteca Nueva. {{ISBN|9788493483296}}.

McQuaid, Matilda (1996). Lilly Reich: Designer. Harry N. Abrams. ISBN 978-0810961593









ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lilly_Reich

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy