Louisa Emily Dobrée
Louisa Emily Dobrée | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tours, 1852ko otsailaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Long Ashton, 1915eko otsailaren 7a (62 urte) |
Leinua | Dobrée family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, ipuingilea eta saiakeragilea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Louisa Emily Dobrée (Tours, Frantzia, 1852ko otsailaren 9a – Long Ashton, Somerset, Ingalaterra, 1915eko otsailaren 7a) frantziar-irlandar idazlea izan zen[1], ingelesez idatzi zuena. Eleberriak, ipuinak, artikuluak, haurrentzako liburuak eta fikzioz kanpoko idazlanak sortu zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Louisa Emily Dobrée Toursen jaio zen 1852an. Bere gurasoak, James Dobrée eta Bridget Armstrong, Genovan ezkondu ziren 1849an[2][3]. Amaren aldetik irlandar jatorrikoa zen, eta aitaren aldetik frantziar jatorrikoa[1].
Hemeretzi urte zituela, lehen idazlana kaleratu zuen. Geroago literatura griseko artikuluak idatzi zituen, baita haurrentzako liburuak ere, hala nola Loved into Shape, Dreams and Deeds, Terry, One Talent Only, A Knotless Thread, Underneath the Surface, A Lowly Life with a Lofty Aim, Turned to Gold[1], Hugh Templar's Motto, Underneath the Surface. A Sark Story, Leon and the Lessons He Learned. A Jersey Story eta Only Johnny Brown[4].
1887an, Dobrée oso katoliko elizkoi bihurtu zen, eta honako liburu hauek idatzi zituen harrezkero: A Manual of Home Nursing, Stories on the Sacraments, A Seven-Fold Treasure, Per Parcel Post, A Tug-of War, Stories on the Beatitudes, Beautiful Sewing eta Plain Work. Hogei aldizkaritan kolaboratu zuen, etxeko erizaintzari, higieneari, etiketari, brodatzeari, lan sinpleari eta historia naturalari buruz idatziz[1].
Anglo-normandiar uharteetan, Frantzian eta Irlandan bizi izan zen, Italian, Suitzan, Austrian, Belgikan eta Alemanian egonaldi luzeak eta laburrak eginez. Geroago Chiswicken bizi izan zen, Londresetik gertu. Bere istorio guztien ekintza Europan gertatzen da[1].
Louisa Emily Dobrée 1915ean hil zen Long Ashtonen, Somerseten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Loved into Shape; or, The Story of Bob Sanders (1877)
- Dreams and Deeds (1877)
- One Talent Only (1878)
- Hugh Templar's Motto (1879)
- Not Useless (1879)
- A Knotless Thread (1879)
- Underneath the Surface. A Sark Story (1881)
- Turned to Gold (1881)
- A Lowly Life with a Lofty Aim (1881)
- A Life Lesson (1884)
- Only Johnny Brown (1886)
- Leon and the Lessons He Learned. A Jersey Story (1886)
- Kit and His Violin (1888)
- A Manual of Home Nursing (1889)
- Little King I.A Story for the Young... With Illustrations, Etc (1890)
- Loved Into Shape ; Or, the Story of Bob Sanders (1891)
- A Christmas Lesson (1891)
- A Lowly Life With a Lofty Aim (1891)
- A Tug-of War (1891)
- A Sevenfold Treasure: Stories on the Gifts of the Holy Spirit (1892)
- Winifred's Work (1892)
- Per Parcel Post (1892)
- Stories on the Beatitudes (1894)
- A Workhouse Concert (1894)
- Coals of Fire (1894)
- Uncle Luke's Legacy (1894)
- Dick's Desire (1894)
- Stories on the Rosary. Part I (1897)
- Stories on the Rosary. Part 2 (1898)
- Sylvia's Lesson: Extreme Unction (19??)
- The Two Wishes: A Story of Holy Orders (19??)
- Brian Daly: A Story of Holy Communion (19??)
- You Did it Unto Me: Stories on the Corporal Works of Mercy (1903)
- Stories on the Rosary. Part 3, The Glorious Mysteries (1904)
- Among the Saucepans (1915)
- Ever a Fighter (1915)
- Driving a Bargain (1915)
- Father Carlton's Offerings (1915)
- Don Filippo's Dream (1915)
- Stories from Italy (1915)
- The Kingdoms of the World (hil ostekoa, 1917)
- Terry
- Stories on the Sacraments
- Beautiful Sewing
- Plain Work
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) Dobrée, Louisa Emily; Francis, M. E.; Kerr, Amabel; Hügel, Pauline von. (1897). A Round Table of the Representative Irish and English Catholic Novelists: At which is Served a Feast of Excellent Stories; with Portraits, Biographical Sketches, and Bibliography. New York: Benziger Brothers, 7 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Frantsesez) «Acte de naissance no 130» Archives départementales d'Indre-et-Loire (Tours) 1852-02-09.
- ↑ (Ingelesez) The Catholic Who's who. Burns, Oates & Washbourne (argitaratze data: 1908), 119 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) Allibone, Samuel Austin. (1891). A Critical Dictionary of English Literature, and British and American Authors, Living and Deceased, from the Earliest Accounts to the Middle of the Nineteenth Century: Containing Thirty Thousand Biographies and Literary Notices, with Forty Indexes of Subjects. Trübner & Company, 495 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1852ko jaiotzak
- 1915eko heriotzak
- Tourstarrak
- Frantziako eleberrigileak
- Irlandako eleberrigileak
- Emakume eleberrigileak
- Frantziako ipuingileak
- Irlandako ipuingileak
- Emakume ipuingileak
- Frantziako saiakeragileak
- Irlandako saiakeragileak
- Emakume saiakeragileak
- Frantziako haur literaturako idazleak
- Irlandako haur literaturako idazleak
- Fikzioz kanpoko idazleak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XIX. mendeko Frantziako idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko Frantziako idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Irlandako erlijio idazleak
- Frantziako erlijio idazleak
- Idazle katolikoak
- Frantziako katolikoak
- Irlandako katolikoak