Content-Length: 113714 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Miguel_Javier_Urmeneta

Miguel Javier Urmeneta - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Miguel Javier Urmeneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Javier Urmeneta

Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko apirilaren 23a - Juan Miguel Arrieta Valentín (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko otsailaren 13a - 1958ko apirilaren 14a
Javier Pueyo Bonet (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Iruñeko alkate

1958 - 1964

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Javier Urmeneta Ajarnaute
JaiotzaIruñea1915eko azaroaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1988ko ekainaren 12a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta requeté soldier (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
FET y de las JONS
Q11681968 Itzuli

Miguel Javier Urmeneta Ajarnaute (Iruñea, 1915eko azaroaren 26a - Iruñea, 1988ko ekainaren 12a) nafar militar, politikari eta euskaltzalea izan zen. 1957-1964 bitartean Iruñeko alkatea eta 1964-1971 bitartean Nafarroako Foru Diputatua izan zen.

Ramon Urmeneta arkitekto eta artistaren anaia, eta Asisko Urmeneta eta Mikel Urmeneta komikigile eta ilustratzaileen aita izan zen.

Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. EAJko militante abertzalea izanagatik, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Tercio del rey izeneko errekete erregimentuan sartu eta Somosierrako frontean borrokatu zen. Gerra amaitu zelarik infanteria kapitaina zen[1]. Ondoren Dibisio Urdinean sartu eta Errusian gudukatu zen[2]. Guadalajara eta Zaragozako akademietan karrera militarra egin, eta Estatu Batuetan ikasketak sakondu zituen[1].

1953-1982 bitartean Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren zuzendaria izan zen. 1957tik 1964ra Iruñeko alkatea izan zen. Urte horietan hiriak Nafarroako Unibertsitatea eraikitzeko lur sailak eman zituen eta Espainiako Armadaren eskuetan zegoen zitadela berreskuratu zuen[1]. 1964an Foru Diputatu hautatu zuten, karlisten hautagaitzan[2]. 1977ko hauteskundetara Frente Navarro Independienterekin aurkeztu zen, arrakastarik gabe[3].

Kultur eragilea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humanista, kulturaren maitalea, bokaziozko margolaria, Urmenetak gaztetatik bere sentitu zituen Euskara (gaztetan ikasi zuen hizkuntza) baita euskal folklorea ere. Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren zuzendaria zelarik, Rio Arga, Navarra eta Xalbador, gaztelaniazko eta euskarazko literatura sariak sortu zituen. Aurrezki-erakundearen zuzendaritzapean, García Castañón kaleko Arte Aretoak, Rodezno kondearen plaza eta Baiona etorbidea ere inauguratu ziren. Zenbait lan pertsonalekin parte hartu zuen erakusketa ugaritan, bereziki García Castañóngo Aretoan.

1950eko hamarkadan, Estanislao Arantzadi eta Luis Arellanorekin batera, euskararen aldeko politika duina eskatu zion Nafarroa Foru Aldundiko presidenteari. Horren ondorioz, Euskeraren Aldeko saila sortu zen Vianako Printzea Erakundearen barnean[4]. Ondoren izan zituen karguetan, Urmeneta euskara eta euskal kultura sustatzen saiatu zen beti. 1976an Rio Arga aldizkaria sustatu zuen (Iruñeko kutxarekin batera) baita Arga (gaztelaniazko poesia), Navarra (gaztelaniazko prosa) eta Xalbador (euskarazko prosa eta poesia) sariak sortu zituen 1984an Iruñeko Euskalerria irratiaren sortzaileetako bat izan zen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

1977an, Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroak Iruñean egitea lortu zen, lehenengo aldiz Hego Euskal Herrian, neurri handi batean orduan Urmenetari esker.[5]

  • Los Sanfermines, Iruñea, 1982.
  • Crónica de los sanfermines, Iruñea, 1983. Pedro Salaberrirekin batera.
  • Los gigantes de Pamplona, Iruñea, 1984.
  • Las memorias de mis tres años, Iruñea, 1989.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Ainhoa AROZAMENA AYALA: Miguel Javier Urmeneta Ajarnaute Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
  2. a b Urmeneta, Migel Jabier Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Euskadi.net
  3. Ainhoa AROZAMENA AYALA: Frente Navarro Independiente Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
  4. Enrike DIEZ DE ULTZURRUN: Jose Mari Satrustegi Zubeldia y su apoyo al euskera Fontes Linguae Vasconum, 96, 2004, p. 369-372
  5. Elixabete, Garmendia; Aranburu, Antton; Etxebarria, Joxe Ramon. «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Miguel_Javier_Urmeneta

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy