Nicolae Ciucă
Nicolai Ionel Ciucă (Plenița, 1967ko otsailaren 7a) errumaniar militar eta politikaria da. Errumaniako lehen ministroa izan zen 2021etik 2023ra.
Bere karrera militarrean Bosnua, Afganistan eta Irakeko operazioetan parte hartu zuen. 2010ean jeneral mailara igo zen eta 2015ean Estatu Nagusiko buru izendatu zuten. 2019an Ludovic Orban lehen ministroak Defentsa ministro izendatu zuen. 2020an Alderdi Nazional Liberalean afiliatu zen eta senatari hautatu zuten.
Klaus Iohannis presidenteak lehen ministro izendatu zuen 2021ean. Ciucăk dimisioa eman zuen 2023ko ekainean, Errumaniako Koalizio Nazionalaren akordioak betez, eta Senatuko presidente izendatu zuten.