Pilar Primo de Rivera
María del Pilar Primo de Rivera Sáenz de Heredia (Madril, Espainia, 1907ko azaroaren 4a - 1991ko martxoaren 17a) politikari falangista izan zen. Sección Femenina sortu eta zuzendu zuelako da ezaguna. 1960an Castillo de la Motako I. kondesa izendatu zuten.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pilar Primo de Rivera Madrilen jaio zen 1907ko azaroaren 4an eta Miguel Primo de Rivera diktadorea eta Casilda Sáenz de Heredia izan zituen guraso.[2][3] [4] Ahizpa biki bat izan zuen, Ángela, bost urterekin hil zena.[5] Ama Fernando izeneko anai txikia erditzean hil zen. Guztira, sei neba-arreba ziren, haien artean, José Antonio eta Miguel nabarmentzen dira.
Giro militar eta erabat kontserbadorean hazi zen eta aitarekiko mirespena garatu zuen.[4] José Antoniok Falangea sortu zuen eta Pilar partiduaren sorrerako mitinera joan zen, Carmen izeneko ahizparekin batera eta partiduan sartzeko eskaria egin zuten. Hasieran, José Antoniok ez zituen onartu.[6]
Ondoren, Jose Antoniok Pilarren eskaria onartu zuen, Espainiako Sindikatu Unibertsitarioaren (SEU) bitartez. 1934ko uztailaren 12an, Sección Femenina sortu zuen, Falangearen barruan. Hasiera batean zazpi kide izan bazituen ere, 1936ko uztailerako 2.500 militante inguru zituen antolakuntzak, Estatu osoan zabaltzen zirenak.[7]
Espainiako Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko uztailean Gerra Zibila piztu ondoren, Pilar Primo de Riverak Madriletik Salamancara alde egin zuen eta handik ekin zion Sección Femeninaren antolakuntzari.[8] Hilabete gutxiren buruan, afiliatuak nabarmen hazi ziren eta 60.000 emakume izatera iritsi zen.[9] Emakumezkoen erakunde nagusietako bat bihurtu zen eta horrek botere handia eman zion. Hala ere, 1936ko abenduan Mercedes Sanz-Bachillerek Auxilio Social sortu zuenean, lidergotza hori ezbaian jarri zen aldi batez.[10] Azkenean, Pilar Primo de Riverak Auxilio Social bere egin zuen eta Sección Femeninaren adar bihurtu zuen.[10]
Francisco Francok alderdien bateratzea proposatu zuenean, Pilar Primo de Rivera horren kontra agertu zen. Zenbait aurkari atxilotu bazituen ere, hori ez zen Pilar Primo de Riveraren kasua izan. Falangisten eta karlisten arteko batasunetik alderdi berri bat atera zen: Falange Española Tradicionalista y de las JONS.
1937ko apirilaren 30ean, Bateratze Dekretua aldarrikatu eta gutxira, Francok Primo de Rivera izendatu zuen Sección Femeninako Nazio Ordezkari.[11][12] Hilabete batzuk geroago, Lopez Bassa kapitainak sinatutako FET eta JONSeko barne zirkular batek matxinatuen kontrolpeko eremuan emakumeen mugimenduaren monopolioa eman zion.[8] Falange berriaren barruan, Primo de Rivera “alkandora zaharren” taldeko kidea zen, beste figura garrantzitsu batzuekin batera, hala nola Raimundo Fernández-Cuesta, Manuel Valdés Larrañaga eta José Antonio Girón de Velasco.[13] FETeko eta JONSetako Kontseilu Nazionaleko kide ere izan zen, eta organo hori osatzen zuten emakume bakarrenetakoa izan zen —Mercedes Sanz-Bachiller eta Maria Rosa Urraca Pastorrekin batera—. 1938an Gezi Gorrien Ordena Inperialaren Gurutze Handia eman zioten. [14][15]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inoiz ez zen ezkontzera iritsi, bere bizitza Falangeari eta bere anaia Jose Antonioren oroimenari eskaini zizkion.[4] Ernesto Gimenez Caballero idazle falangistak Pilar eta Adolf Hitlerren arteko ezkontzaren ideia garatu zuen.
Hainbat bidaia egin zituen Alemania nazira, asko miresten zuen eta Hitlerrekin ere batzartu egin zen.[16][16][17][17][17]
1943ko urrian, erregimen frankistak Dibisio Urdina frontetik kentzea erabaki zuenean, Primo de Rivera neurri horren aurka agertu zen, eta hori «Alemaniari eta Falangeari egindako traizioa» zela esatera iritsi zen.[18] Aste batzuk lehenago, FETeko eta JONSetako ministro-idazkari nagusiak —Jose Luis Arresek— Espainia «nazio totalitarioa ez zela» adierazi zuenean, atsekabetuta agertu zen hitz haien aurrean ere.[19]
Diktaduraren azken urteetan bazterreko pertsonaia izan zen. Franco hil ondoren, 1976ko azaroaren 18an, Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioak indargabetzen zituen Erreforma Politikorako Legeari buruzko bozkaketan abstenitu zen, eta aldiz, «alkandora zaharrek» eta frankista beteranoek kontra bozkatu zuten.[20]
1977ko udaberrian, Suarezen gobernuaren lege-dekretu baten bitartez Sección Femeninako Ordezkari Nazional izateari utzi zion.[21] «Eskerrik asko, Pilar» xume bat zekarren jakinarazpen batekin jakinarazi zion gobernuak kargua utziko zuela.[22] Hilabete batzuk geroago, 1977ko azaroan, Sección Femeninako emakume beteranoek militante ohien elkarte bat osatu zuten: «Nueva Andadura».[23] Primo de Rivera ohorezko presidente aukeratu zuten, eta hil arte mantendu zuen kargua. [23]
Bizitza publikotik erretiratuta, 1983an argitaratu zituen bere memoriak.[24] 1991ko martxoaren 17an hil zen, Madrilen. [25]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- —— (1983). Recuerdos de una vida. Madrid: Dyrsa.[26]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fernández Jiménez 2008, 293 orr. .
- ↑ «María del Pilar Primo de Rivera Sáenz de Heredia» alianzaeditorial.es.
- ↑ Bacchetta & Power 2002, 87-88 orr. .
- ↑ a b c Bacchetta & Power 2002, 88 orr. .
- ↑ Preston 1999, 155-156 orr. .
- ↑ Sánchez López 2007, 38 orr. .
- ↑ Bacchetta & Power 2002, 86 orr. .
- ↑ a b Aguado & Ortega 2011, 232 orr. .
- ↑ Morant i Ariñó 2015, 47 orr. .
- ↑ a b Aguado & Ortega 2011, 233 orr. .
- ↑ Núñez Puente 2004, 70 orr. .
- ↑ Payne 1999, 276 orr. .
- ↑ Gil Pecharromán 2013, 36 orr. .
- ↑ Maza Zorrilla 2014, 173-174; 181-182 orr. .
- ↑ «Decreto concediendo la Gran Cruz de la Gran Orden Imperial de las Flechas Rojas a doña Pilar Primo de Rivera y Sáenz de Heredia» Boletín Oficial del Estado Txantiloi:Sin cursiva: 262. 18 de julio de 1938.
- ↑ a b Sánchez López 2007, 156 orr. .
- ↑ a b c Bowen 2006, 193 orr. .
- ↑ Bowen 2006, 194 orr. .
- ↑ Bowen 2006, 195 orr. .
- ↑ Suárez Fernández & Espadas Burgos 1991, 481 orr. .
- ↑ «Decreto 1081/1977, de 17 de mayo, por el que se dispone el cese de doña Pilar Primo de Rivera y Sáenz de Heredia como Delegada nacional de la Sección Femenina» Boletín Oficial del Estado Txantiloi:Sin cursiva: 10920. 18 de mayo de 1977.
- ↑ Morant i Ariñó 2015, 43 orr. .
- ↑ a b Fernández Jiménez 2008, 343 orr. .
- ↑ Fernández Jiménez 2008, 350 orr. .
- ↑ Sánchez López 2007, 92 orr. .
- ↑ Richmond 2003, 170 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aguado, Ana; Ortega, Teresa M.ª (2011). Feminismos y antifeminismos. Universidad de Valencia/Universidad de Granada.
- Aróstegui, Julio (1997). La Guerra Civil. La ruptura democrática. Madrid: Historia 16. ISBN 84-7679-320-0.
- Bacchetta, Paola; Power, Margaret (2002). Right-Wing Women: From Conservatives to Extremists around the World. Nueva York & Londres: Routledge.
- Bowen, Wayne H. (2000). Spaniards and Nazi Germany: Collaboration in the New Order. University of Missouri Press.
- —— (2006). Spain During World War II. University of Missouri Press.
- Fernández Jiménez, María Antonia (2008). Pilar Primo de Rivera: el falangismo femenino. Editorial Síntesis.
- Gallego, Ferrán; Morente, Francisco (2005). Fascismo en España: ensayos sobre los orígenes sociales y culturales del franquismo. El Viejo Topo. ISBN 84-96356-32-9.
- Gil Pecharromán, Julio (2013). El Movimiento Nacional (1937-1977). Barcelona: Grupo Planeta. ISBN 978-84-08-12138-1.
- Maza Zorrilla, Elena. (2014). «El mito de Isabel de Castilla como elemento de legitimidad política en el franquismo» Historia y política: Ideas, procesos y movimientos sociales (Madrid: UCM; CEPC y UNED) (31): 167-192. ISSN 1575-0361..
- Morant i Ariñó, Toni. (2015). «Die Frauenabteilung der spanischen Falange und die europäischen Faschismen, 1933-1945» Historia Scholastica (Praga: Národní pedagogické muzeum a knihovna J. A. Komenského) 1: 42-56. ISSN 2336-680X..
- Nuñez Puentes, Soia (2004). Una historia propia. Historia de las mujeres en la España del siglo XX. Pliegos.
- O'Byrne, Patricia (2014). Post-war Spanish Women Novelists and the Recuperation of Historical Memory. Woodbridge: Tamesis. ISBN 978-1-85566-274-2.
- Payne, Stanley G. (1999). Fascism in Spain, 1923–1977. Madison: University of Wisconsin Press. ISBN 0-299-16564-7.
- Pabón, Jesús (1999) [1952]. Cambó: 1876-1947. Editorial Alpha. ISBN 84-7225-740-1.
- Preston, Paul (1999) [1998]. Las tres Españas del 36. Barcelona: Penguin Random House Grupo Editorial. ISBN 978-84-9793-061-1.
- Ranzato, Gabriele (2006). El eclipse de la democracia: la Guerra Civil española y sus orígenes, 1931-1939. Traducido por Fernando Borrajo. Madrid: Siglo XXI de España Editores. ISBN 84-323-1248-7.
- Richmond, Kathleen J.L. (2003). Women and Spanish Fascism. Nueva York & Londres: Routledge.
- Sánchez López, Rosario (2007). Entre la importancia y la irrelevancia: Sección Femenina de la República a la transición. Editora Regional de Murcia. ISBN 978-84-7564-365-6.
- Suárez Fernández, Luis; Espadas Burgos, Manuel (1991). Historia general de España y América - La Época de Franco. Tomo XIX. 2. Madrid: Ediciones Rial.
- Thomas, Hugh (1976). Historia de la Guerra Civil Española. Barcelona: Círculo de Lectores.
- Thomàs, Joan Maria (2001). La Falange de Franco: fascismo y fascistización en el régimen franquista, 1937-1945. Barcelona: Plaza & Janés.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pilar Primo de Rivera |