Content-Length: 152254 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Teodosio_(Zesar)

Teodosio (Zesar) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Teodosio (Zesar)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teodosio (Zesar)

bizantziar enperadore

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla583ko abuztuaren 4a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Heriotza602ko azaroaren 27a (egutegi gregorianoa) (19 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaMaurizio
AmaKonstantina
Haurrideak
LeinuaJustinian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta subiranoa

Teodosio (grezieraz: Θεοδόσιος; Konstantinopla, 583ko abuztuaren 4aKalzedonia, 602ko azaroaren 27tik gutxira) Bizantziar Inperioko enperadorekidea izan zen 590etik 602ra.

Maurizio enperadorearen eta Konstantinaren seme zaharrena izan zen. Gregorio aita santuaren mandataria (gerora Gregorio I.a aita santua izango zena) haren aitabitxia izan zen. 587an zesar eta oinordeko mailara igo zuten eta 590eko martxoaren 26an enperadorekide izendatu zuten. 602an Germano patrizioaren alaba batekin ezkondu zen.

602an armada Maurizioren aurka matxinatu zen eta Fokas enperadore izendatu zuen. Teodosio aitak bidali zuen persiarrei laguntza eskatzera, baina handik gutxira Mauruziok itzultzeko eskatu zion. Itzulerako bidean, Fokasen aldekoek Teodosio harrapatu eta hil zuten, aita eta anaiak hil eta egun gutxira.

Teodosio bizirik atera zelako zurrumurruak izan ziren, eta Bizantziar jeneralen batek eta persiarrek Fokasen kontra erabili zituzten zurrumurru horiek.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Teodosio_(Zesar)

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy