Tokelau
Tokelau | |||
---|---|---|---|
Tokelau | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
Goiburua: Tokelau Mo Te Atua (Tokelau Ahalguztidunarentzat) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Ez du1 9°22′48″S 171°13′8″W | ||
Azalera | 10 (228) | ||
Kontinentea | Uharteetako Ozeania | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Monarkia konstituzionala | ||
Erregea | Karlos III.a | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.499 | ||
Dentsitatea | 149,9 bizt/km² (86) | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | gizonezko: 21 emakumezko: 19 gizonezko, parental consent (en) : 18 emakumezko, parental consent (en) : 16 | ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +690 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | TK | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | TKL | ||
Ordu eremua | |||
Internet domeinua | .tk |
Tokelau, Ozeanian kokatzen den uhartedi edo arkipelagoa da. Ozeano Bareak bustitzen ditu Tokelau osatzen duten hiru irlak: Atafu, Nunukonu eta Fafaoko. Guztira, 10 kilometro karratuko azalera osatzen dute.
Tokelauera eta ingelesa dira hizkuntza ofizialak. 2005. urtean, 4.105 biztanle zituen Tokelauk.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez, Tokelauko uharteetako lehen biztanleak samoarrak ziren, hizkuntzak zerikusia handia baitu Samoakoarekin. Lehen europarrak XVIII. mendean iritsi ziren. 1841ean, Estatu Batuetako ikertzaileek uharteetako biztanleen ohiturak eta hizkuntza aztertu zituzten. XIX. mendearen erdialdetik aurrera samoar misiolariak heldu ziren, frantsesen eta britainiarren babespean. 1863an, Peruko esklabo salerosleek tokelauar asko bahitu zituzten; gertaera horren eta ondoren izan zen izurritearen ondorioz, uharteetako biztanleria asko urritu zen. 1877an, Fidji uharteetako komisario nagusiari Tokelau uharteen gaineko ardura ere eman zitzaion, eta 1889an, Britainia Handiaren babespean geratu zen. 1916an, uharteei Union Group izena eman zitzaielarik, Gilbert eta Ellice uharteetako koloniaren administraziopean geratu zen. 1925ean, Zeelanda Berriaren administraziopean geratu zen, eta 1948an, Tokelau Uharteak izenarekin, Zeelanda Berriak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea. 1977an, Tokelau izena jarri zioten uharteari. Gaur egun, uharteen administrazioa Zeelanda Berriko Kanpo Arazoetako ministerioari dagokio. Uharteek autonomia zabala dute. Udalerri bakoitza Taupulega edo zaharren batzordearen mendean dago. Tapulega-ren barruan Faipule (Zeelanda Berriko administrazioarekiko harremanen ardura duena) eta Pulenuku (herriko buruzagia) bat daude, hiru urtez behin bozketa bidez hautatzen direnak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.