Edukira joan

Ivan Pavlov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan Petrovich Pavlov» orritik birbideratua)
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Ivan Pavlov

Bizitza
JaiotzaRiazan1849ko irailaren 26a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
HeriotzaLeningrad (en) Itzuli1936ko otsailaren 27a (86 urte)
Hobiratze lekuaLiteratorskie mostki (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Sara Pavlov (en) Itzuli  (1881 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
(1870 -
S. M. Kirov Military Medical Academy (en) Itzuli
(1875 -
Hezkuntza-mailaCandidate of Sciences (en) Itzuli
Tesi zuzendariaElias von Cyon (en) Itzuli
Sergey Botkin
Carl Ludwig (mul) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Konstantin Bykov (en) Itzuli
Pyotr Anokhin (en) Itzuli
Sergey Anichkov (en) Itzuli
Q4090730 Itzuli
Viktorin Deryabin (en) Itzuli
Q4192021 Itzuli
Alexander Samoilov (en) Itzuli
Natalia Traugott (en) Itzuli
L. V. Sobolev (en) Itzuli
Nikolay Rozhansky (en) Itzuli
Lev Pavlovich Rozanov (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Elias von Cyon (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, medikua, fisiologoa, neurologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
S. M. Kirov Military Medical Academy (en) Itzuli  (1890 -
Institute of Experimental Medicine (en) Itzuli  (1890 -
Jasotako sariak
InfluentziakCarl Vogt (mul) Itzuli
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 12449899 Edit the value on Wikidata

Ivan Petrovitx Pavlov[1] (errusieraz: Ива́н Петро́вич Па́влов; Riazan, 1849ko irailaren 26agreg./irailaren 14ajul.Leningrado, 1936ko otsailaren 27a) errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa izan zen. Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1904an.

Biografia

Ivan Pavlov Ryazanen, Errusian, jaio zen. Aita, Peter Dmitrievich Pavlov, herriko apaiza zen, eta ama, Varvara Ivanovna, etxeko andre. Txikitan, Pavlov mutiko gogotsua zen eta lorategian orduak eta orduak pasatzea eta bizikletaz ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Betidanik buru bitxia izan zuen, eta natura eta animaliekin kontaktuan egotea gustuko zuen. Ez omen zitzaion inporta etxeko lanak egitea edota bere 11 anai-arrebak zaintzea.

Handitzen zuen heinean, apaiz bihurtu eta teologia karrera ikastea planteatu zuen, baina nerabezaroan, Pavlovek Charles Darwinen eta Ivan Sechenoven obrekin interesatzen hasi zen. Horrek natur zientziak ikastera motibatu zion.

1870ean San Petersburgoko unibertsitatean matrikulatu zen, fisika, matematikak eta natur zientziak ikasteko. Unibertsitate urteetan zehar, bere fisiologia irakasleak eragin handia izan zuen berarengan, eta bere bizitzan hartu nahi zuen bidea hori izango zela erabaki zuen. Pavlovek beti ikasle bikain bat izan zen. 1875ean graduatu egin zen eta bere doktorego ikasketekin jarraitu zuen medikuntza kirurgikoko akademian fisiologia ikasten jarraitzeko. 1883an fisiologian doktoratu zen San Petersburgoko Unibertsitatean. 1891-1936 bitartean San Petersburgoko Medikuntza Institutuko Fisiologia departamentua zuzendu zuen. 1895etik 1925era Fisiologiako katedraren ardura izan zuen Osasun Akademia Militarrean[2].

Erreflexu ikasiaren edo erantzunaren gaia aztertu zuelako da ezaguna batez ere. Hain zuzen ere, zakur gosetu batekin egin zituen saioek eman zioten ospea. Animaliak janaria ikusi eta txirrina entzuten zuen, eta horren ondorioz, listua jariatzen zuen. Ariketa bera askotan errepikatu ondoren, zakurrak txirrina entzutean listua isurtzen zuen, baita janaririk ez zuenean ere. Hortik abiatuta giza jokaeraren eta nerbio sistemaren arteko harremanak aztertu zituen.

Fisiologiako lehenengo azterketak 1888tik 1890era arte egin zituen; odol-presioa eta bihotzaren fisiologia aztertu zituen batez ere. 1898tik 1930era arte digestio sistema (listu guruinaren jarioa) aztertu zuen, eta baldintzapeko erantzunaren eta bizkarrezurraren erantzunaren arteko harremanak finkatu zituen.

1904an Medikuntzako Nobel saria eman zioten, digestio guruinei buruz egin zituen azterketengatik.

Txakurren esperimentua

Ivan Pavlov txakurrekin egin zituen esperimentuengatik ezaguna da. Nahiz eta gaur egun psikologia eta hezkuntzaren pertsona ospetsuenetariko bat izan, bere lehenengo asmoa ez zen ikaskuntza aztertzea, txakurren listu jariaketa baizik.

Bere esperimentuak egiten zituen bitartean, arreta deitu zion esperimentua behin eta berriz errepikatu ondoren, txakurrei lerdea zeriela Pavlov ikusten zutenean. Hori gertatzen zen, animaliek Pavlov atetik sartzen zen bakoitzean, edozein momentutan janaria jaso behar zutela ikasi zutelako.

Aurkikuntza horren ondorioz, fisiologoak esperimentu-sail bat bururatu zitzaion: kanpaia bat jotzea txakurrei janaria eman baino lehen, eta horrela, listu jariatua neurtzea. Pavlovek ohartu zuen txakurrak kanpai-hotsa janariarekin lotzeko entrenatuak izaten zirenean, listua jariatu behar zutela nahiz eta janaririk ez egon. Hau da, kanpai-hotsak listua eragiten zuela, janaria aurrean izan balute bezala. Esperimentuak frogatu zuen txakurren erantzun fisiologikoa (alegia, listu-jariaketa), kanpai-hotsaren estimuluari lotuta zegoela.

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  2. Ivan Pavlov Nobelprize.org

Kanpo estekak

pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy