1960ko Frantziako Tourra
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 47. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 1960 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | ekainak 26 – 1960.eko uztailak 17 | ||
Luzera | 4.173 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika | ||
Irteera-lekua | Lille | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 128 | ||
Amaitu dutenak | 81 | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Gastone Nencini (Carpano) | ||
Txapeldunordea | Graziano Battistini (Legnano) | ||
Hirugarrena | Jan Adriaensens | ||
Puntukako sailkapena | Jean Graczyk (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.) | ||
Eskalatzailerik onena | Imerio Massignan (Legnano) | ||
Talderik onena | Frantzia | ||
◀1959 | 1961▶ | ||
Dokumentazioa |
1960ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatu zen. 4173 kilometroko ibilbidea egin zen 21 etapatan banatuta, lehena bi sektoretan banatua egon zelarik.
128 txirrindularik parte hartu zuten 14 txirrindulariko 4 taldetan eta 8 txirrindulariko beste 9 taldetan banatuta. 81 izan ziren proba amaitu zutenak. Arlo honetan Italiako talde nazionala nabarmendu zen, Parisera bere txirrindulari guztiekin iritsi zena.
Seigarren etapan lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu zen. Gastone Nencini, Roger Rivière, Jan Adriaensens eta Hans Junkermann izan ziren lau txirrindulari horiek, helmugan pelotoiari 14 minutu baino gehiago atera ziotelarik, eta Tourraren edizio honen garapena markatuko zuena, horietatik hiruk lehen lau postuetan amaitzea lortuko baitzuten. Ihesaldiko laugarren kidea zen Roger Rivièrek ez zuen proba amaitzea lortu, 14. etapan Col de Perjuret jaisten istripu ikusgarri bat jasan baitzuen, bere kirol karrera amaitutzat emango zuena, bizkarrezurra haustean.
Lehen aldiz, trenbide bidez joan zen etapa baten helmugatik hurrengoaren hasiera punturaino. Uztailak 5ean izan zen, Bordele, 9. etapa amaitu zen tokia, eta Mont-de-Marsanen artean, non hurrengo egunean 10. etapa hasi zen.
Tourraren garaileak, Gastone Nencini, proba 37,210 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Lehenbiziko euskalduna Carmelo Morales bizkaitarra izan zen, hogeigarren postuan amaitu zelarik.
Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken sailkapen nagusia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Puntukako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Graczyk 74 punturekin
- Graziano Battistini 40 punturekin
- Gastone Nencini 35 punturekin
Mendiko sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Imerio Massignan 56 punturekin
- Marcel Rohrbach 52 punturekin
- Graziano Battistini 44 punturekin
Taldekako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A : Etapan zehar abandonatu zuen.
Aurrekoa 1959ko Frantziako Tourra |
Frantziako Tourra 1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatua |
Ondorengoa 1961eko Frantziako Tourra |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.
Frantziako Tourraren edizioak | ||
---|---|---|
1903 • 1904 • 1905 • 1906 • 1907 • 1908 • 1909 • 1910 • 1911 • 1912 • 1913 • 1914 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1936 • 1937 • 1938 • 1939 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |