Apirilaren 21
Itxura
Apirilaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamaikagarren eguna da, 112garrena bisurteetan. 254 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1935 – Iruñean laugarren Aberri Eguna ospatu zen.
- 1978 – Komando Autonomoek lehergailu bat ipini zuten ADEGIren aurka.
- 2008 – Amnistiaren aldeko mugimenduko 27 kideren aurkako epaiketa hasi zen Madrilen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944 – Emakumeen boto eskubidea onartu zuten Frantziako Estatuan. Oraindik nazien okupaziopean zegoela, Charles de Gaulleren behin-behineko gobernuak hartu zuen erabakia Aljerren.
- 2019 – Sri Lankan lehergailu bidez egindako eraso koordinatu batzuk 253 hildako eta 500etik gora zauritu utzi zituzten.
- 2021 – KRI Nanggala (402) Indonesiaren Armadako eraso-itsaspekoa itsas azpian desagertu zen. Barruan 53 militar zihoazten eta guztiak hil ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1913 – Black, el payaso (euskaraz: Black, pailazoa), Pablo Sorozabalen musika eta Francisco Serrano Anguitaren libretoa duen opereta estreinatu zen Bartzelonako Coliseum antzokian.
- 1991ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Pedro Bizkarguenaga Bizkar izan zen irabazlea.
- 2007ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala Oihane Pereak irabazi zuen. Arabako txapelketen historian lehenengo emakumezko bertsolari txapelduna izan zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995 – While You Were Sleeping ("Lotan Zeunden Bitartean") filma estreinatu zen, Jon Turteltaubek zuzendu eta Sandra Bullock, Bill Pullman, Peter Gallagher, Peter Boyle, Glynis Johns eta Jack Warden aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Cadel Evans txirrindulari australiarrak Fleche Wallone itzulia irabazi zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1624 – Juan Bautista Zelaiaran, gipuzkoar aitoren seme eta politikaria (h. 1690).
- 1781 – José Alonso Ruiz de Conejares, nafar epaile eta politikaria (h. 1855).
- 1815 – Anselma de Salces, Bilboko ongilea (h. 1885).
- 1829 – Anselmo María Coyné, nafar argazkilaria (h. 1896).
- 1884 - Ramón Silva, bizkaitar futbolaria (h. 1954).
- 1893 – Simeon Diaz de Ilarraza, nafar misiolaria (h. 1980).
- 1921 – Cándido Gardoi, Makala, euskal herritar futbolari eta pilotaria, Bartzelonan (h. 1994).
- 1928 – Luis Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (h. 2019).
- 1937 – Patxi Iturriotz, donostiar politikari, irakasle eta ETAkidea (h. 2024).
- 1941 – Bruno Sermonne, lapurtar aktorea (h. 2013).
- 1942 – José Luis Mentxaka, bizkaitar futbolari ohia.
- 1944 – Ramon Saizarbitoria, euskal idazlea, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat joa.
- 1948 – Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat (h. 2005).
- 1958 –
- Kepa Altonaga, bizkaitar biologoa, idazlea eta EHUko irakaslea.
- Javier Obregón, Tarzi, bizkaitar eszenografoa.
- 1965 – Itziar Okariz, New Yorken bizi den euskal artista.
- 1966 – Gema Gonzalez de Txabarri, gipuzkoar politikaria.
- 1970 – Jokin Etxaniz, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1971 –
- Ainhoa Domaica, arabar abokatu, familia bitartekari eta politikaria.
- Oskar Tabuenka, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 – Iñigo Alli, nafar politikaria.
- 1975 – Imanol Pradales, bizkaitar politikaria.
- 1981 – Natxo Garro, arabar futbolaria.
- 1982 – Iker Gereñu, arabar futbolari ohia.
- 1987 – Beatriz Recari, nafar golfaria.
- 1989 – Saioa Jaurena, nafar errugbilaria.
- 1997 – Mikel Oiarzabal, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 – Xabier Naveira, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Eneko Aguilar, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1397 – Paolo dal Pozzo Toscanelli, italiar geografoa eta sendagilea (h. 1482).
- 1555 – Ludovico Carracci, italiar Barrokoko margolari, akuafortegile eta grabatzailea (h. 1619).
- 1594 – Joan Sala i Ferrer, kataluniar bidelapurra (h. 1634).
- 1619 – Jan van Riebeeck, herbeheretar nabigatzaile eta administratzaile koloniala (h. 1677).
- 1661 – Georg Joseph Kamel, austriar botikaria eta botanikoa (h. 1706).
- 1673 – Amalia Gilemina Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (h. 1742).
- 1767 – Étienne-Denis Pasquier, frantziar politikaria (h. 1862).
- 1774 – Jean-Baptiste Biot, frantziar astronomo, fisikari eta matematikaria (h. 1862).
- 1782 – Friedrich Fröbel, alemaniar pedagogoa (h. 1852).
- 1790 – Manuel Blanco Encalada, Txileko presidentea (h. 1876).
- 1814 – Angela Burdett-Coutts, britainiar filantropoa eta pintura-bildumagilea (h. 1906).
- 1816 – Charlotte Brontë, ingeles eleberrigilea (h. 1855).
- 1828 – Hyppolyte-Adolphe Taine, frantziar historialaria (h. 1893).
- 1837 – Fredrik Bajer, danimarkar idazle, irakasle eta politikari bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (h. 1922).
- 1838 –
- Jevgenia Konradi, errusiar idazle, itzultzaile, kazetari eta feminista (h. 1898).
- John Muir, eskoziar-estatubatuar naturzale eta idazlea (h. 1914).
- 1840 – Cora L. V. Scott, estatubatuar espiritista eta mediuma (h. 1923).
- 1841 – Anselmo Lorenzo, espainiar anarkosindikalista eta idazlea (h. 1914).
- 1848 – Carl Stumpf, alemaniar filosofo, psikologo eta musikologoa (h. 1936).
- 1848 – Johanne Cathrine Kreebs, daniar margolaria (h. 1924)
- 1850 – Pasquale Cinquegrana, napolierazko poeta eta abesti-idazle napolitarra (h. 1939).
- 1864 – Max Weber, alemaniar ekonomilari eta soziologoa (h. 1920).
- 1870 – Edwin Stanton Porter, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1941).
- 1879 – Maurice Walsh, irlandar idazlea (h. 1964).
- 1882 – Percy Williams Bridgman, estatubatuar fisikaria, 1946ko Fisikako Nobel Saria (h. 1961).
- 1889 –
- Paul Karrer, suitzar kimikaria, 1937ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
- Manuel Prado Ugarteche, Peruko presidentea (h. 1967).
- 1900 –
- Dumarsais Estimé, Haitiko presidentea (h. 1953).
- Hans Fritzsche, alemaniar kazetari eta politikaria nazia (h. 1953).
- 1903 –
- Hans Hedtoft, Danimarkako lehen ministroa (h. 1955).
- Pilar Madariaga Rojo, espainiar kimikaria (h. 1995).
- 1904 –
- Odilo Globocnik, austriar gerra-kriminala, holokausto Juduaren egile exekutibo garrantzitsuenetako bat (h. 1945).
- Anna Murià, kataluniar idazlea (h. 2002).
- 1907 – Enrique Líster, galiziar militar eta politikari komunista (h. 1994).
- 1915 – Anthony Quinn, mexikar-estatubatuar aktore, idazle eta margolaria (h. 2001).
- 1919 – Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (h. 2008).
- 1920 – Bruno Maderna, italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1973).
- 1922 – Alistair MacLean, eskoziar eleberrigilea (h. 1987).
- 1924 – Claude Lefort, frantziar filosofoa (h. 2010).
- 1925 –
- Rita Macedo, mexikar aktorea, gidoilaria, ekoizlea eta jostuna (h. 1993).
- Sibghatullah Mojaddedi, Afganistango presidentea (h. 2019).
- 1926 – Elisabet II.a Ingalaterrakoa, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko erresumetako erregina (h. 2022).
- 1930 –
- Hilda Hilst, brasildar poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 2004).
- Silvana Mangano, italiar aktorea (h. 1989).
- 1931 – Gabriel de Broglie, frantziar historialaria.
- 1934 –
- Kenzo Ohashi, japoniar futbolaria (h. 2015).
- Masao Uchino, japoniar futbolaria (h. 2013).
- 1937 – Philippe Madrelle, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (h. 2019).
- 1939 –
- Ian Gibson, irlandar idazlea, historialaria eta hispanista.
- Helen Prejean, estatubatuar moja katolikoa eta heriotza zigorraren aurkako ekintzaile nabarmena.
- 1940 –
- Francesc Buscató, kataluniar saskibaloi jokalaria, inoizko jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa.
- Maria Angelica Motta-Maués, brasildar antropologo eta irakaslea.
- 1942 –
- Vitus Huonder, suitzar elizgizona (h. 2024).
- Geoffrey Palmer, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- 1943 – Philippe Séguin, frantziar politikaria, Nazio Biltzarreko presidentea (h. 2010).
- 1946 – Patrick Rambaud, frantziar eleberrigile eta antzerkigilea.
- 1947 – Iggy Pop, estatubatuar abeslaria, punk rock munduko ikonoa.
- 1951 – Michael Freedman, estatubatuar matematikaria.
- 1955 –
- Toninho Cerezo, brasildar futbolari ohia.
- Erick Mombaerts, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Tūheitia Paki, maori erregea (h. 2024).
- 1956 – Soledad Murillo, espainiar soziologo feminista, ikertzailea eta politikaria.
- 1957 – Faustin-Archange Touadéra, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea.
- 1958 –
- Greer Lankton, estatubatuar artista, panpina artistikoak sortzeagatik ezaguna (h. 1996).
- Andie MacDowell, estatubatuar modelo eta aktorea.
- Yoshito Usui, japoniar marrazkilaria.
- 1965 – Dora García, espainiar-belgikar artista.
- 1969 – Andrei Babkin, errusiar ingeniari eta kosmonauta.
- 1970 – Nicole Sullivan, estatubatuar aktorea.
- 1972 – Narges Mohammadi, giza eskubideen arloko irandar ekintzailea, 2023ko Bakearen Nobel Saria.
- 1973 – Yoshiharu Ueno, japoniar futbolari ohia.
- 1978 –
- Diana Navarro, espainiar abeslaria.
- Julius Nevalainen, Nightwish metal sinfoniko eta Sethian progressive metal finlandiar banden bateria-jolea.
- Julia Petxonkina, errusiar atleta, 4x400 metroko hesi-lasterketan eta 4x400 metroko erreleboetan aditua.
- 1979 – James McAvoy, eskoziar aktorea.
- 1989 – Víctor Ibáñez, kataluniar futbolaria.
- 1990 -
- Camila Kater, brasildar film-zuzendaria, gidoilaria eta animatzailea.
- Lalachus, espainiar aktore eta komediantea.
- 1995 –
- Josh Adams, galestar errugbilaria.
- Ruahei Demant, zeelandaberritar errugbilaria.
- 1996 – Luisa Neubauer, klima aldaketaren aurkako alemaniar ekintzailea.
- 2004 - Félix Garreta, kataluniar futbolaria.
- 2007 - Isabella Danimarkakoa, Danimarkako printzesa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1696 – Andrés de Sola, nafar musikagilea, Zaragozan (j. 1634).
- 1716 – Louis-Armand de Lom d'Arce, Lahontango baroia, lapurtar antropologo eta esploratzailea (j. 1666).
- 1873 – François Eugène Garai de Monglave, lapurtar idazlea (j. 1796).
- 1891 – Juan Nepomuceno Orbe Mariaka, bizkaitar jeneral eta politikari karlista (j. 1817).
- 1968 – Benita Asas Manterola, donostiar irakasle eta sufragista, Madrilen (j. 1873).
- 2002 – Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria (j. 1935).
- 2006 – Joxe Mari Urbieta, Egañazpi, gipuzkoar panderojotzailea eta abeslaria (j. 1920).
- 2011 – Martin Mancisidor, euskal txirrindularia (j. 1924).
- 2015 – Javier Gorosabel Urkia, eibartar astrofisikaria (j. 1969).
- 2023 – Patxi Izko, nafar enpresaburua, Osasunako presidentea (j. 1946).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1073 – Alexandro II.a, Aita santua.
- 1109 – Anselmo Canterburykoa, italiar teologo eta beneditar fraidea (j. 1033/34).
- 1142 – Petri Abelardo, frantziar filosofo eta teologoa (j. 1079).
- 1509 – Henrike VII.a, Ingalaterrako erregea (j. 1457).
- 1552 – Petrus Apianus, alemaniar humanista, matematikari, kartografo, astronomo eta kosmografoa (j. 1495).
- 1561 – Lukrezia Medici, Florentziako II. Dukea (j. 1545).
- 1574 – Cosimo I.a Medici, Toskanako Duke Handia (j. 1519).
- 1699 – Jean Racine, frantziar poeta eta dramagilea (j. 1639).
- 1736 – Eugenio Savoiakoa, austriar militar eta politikaria, historiako gerra gizonik handienetakoa (j. 1663).
- 1793 – John Michell, ingeles naturaren filosofo eta geologoa (j. 1724).
- 1827 – Thomas Rowlandson, britainiar karikaturagilea (j. 1757).
- 1839 – Isabel Riquelme, Txileko Independentzia prozesuko protagonistetako bat (j. 1758).
- 1894 – Julia Perkins Ballard, estatubatuar idazle eta poeta (j. 1828).
- 1896 – Teodora Lamadrid, espainiar aktore eta kantaria, XIX. mendeko antzerki erromantikoan nabarmendua (j. 1820).
- 1909 – José Higinio Uriarte García del Barrio, Paraguaiko presidentea (j. 1843).
- 1910 – Mark Twain, estatubatuar idazlea (j.1835).
- 1915 – Federico Loygorri, andaluziar militar eta politikaria (j. 1849).
- 1918 – Manfred von Richthofen, Baroi Gorria, alemaniar militar eta hegazkin pilotua (j. 1892).
- 1922 – Louis Duchesne, Erromatar Eliza Katolikoko prelatua eta jakituna (j. 1843).
- 1924 – Eleonora Duse, italiar aktorea, bere garaiko aktore hoberenetakotzat hartua (j. 1858).
- 1927 – Hugo Schuchardt, alemaniar hizkuntzalaria (j. 1842).
- 1930 – Robert Bridges, ingeles olerkaria (j. 1844).
- 1938 –
- Muhammad Iqbal, pakistandar poeta, abokatu, filosofo eta politikaria (j. 1877).
- Boris Pilnyak, sobietar idazlea (j. 1894).
- 1940 – Margaret Fountaine, britainiar entomologoa (j. 1862).
- 1945 – Walter Model, Alemaniako landa mariskala izan zen Bigarren Mundu Gerran (j. 1891).
- 1946 – John Maynard Keynes, ingeles ekonomialaria, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa (j. 1883).
- 1948 – Arturo Farinelli, italiar literatura kritikaria (j. 1867).
- 1965 –
- Edward Victor Appleton, ingeles fisikaria, 1947ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
- Nina M. Davies, britainiar marrazkilaria eta egiptologoa (j. 1881).
- 1971 – François Duvalier, Papa Doc, Haitiko presidentea (j. 1907).
- 1973 –
- Merian C. Cooper, estatubatuar hegazkinlari, zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1893).
- Arthur Fadden, Australiako 13. lehen ministroa (j. 1894).
- 1977 – Gummo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1892).
- 1980 – Aleksandr Oparin, sobietar biokimikaria, biziaren jatorriari buruzko ikerketetan aitzindaria (j. 1894).
- 1984 – Manuel Mujica Láinez, argentinar idazlea (j. 1910).
- 1985 –
- Astrid Hjertenæs Andersen, norvegiar idazlea eta poeta (j. 1915).
- Tancredo Neves, brasildar politikaria (j. 1910).
- 1989 – Uichiro Hatta, japoniar futbolaria (j. 1903).
- 1991 – Willi Boskovsky, austriar musikagilea (j. 1909).
- 1992 – Väinö Linna, finlandiar idazle eta hizkuntzalaria (j. 1920).
- 1994 – Raúl Soldi, argentinar margolaria, Argentinako espresionismoaren ordezkari nagusietako bat (j. 1905).
- 1996 –
- Dzhojar Dudaiev, Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehenengo presidentea (j. 1944).
- Luigi Pistilli, italiar aktorea (j. 1929).
- 1997 –
- Diosdado Macapagal, Filipinetako 9. presidentea (j. 1910).
- Andrés Rodríguez Pedotti, Paraguaiko presidentea (j. 1923).
- 1998 – Jean François Lyotard, frantziar filosofoa (j. 1924).
- 2000 – Al Purdy, kanadar poeta (j. 1918).
- 2003 – Nina Simone, estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1933).
- 2005 –
- Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (j. 1912).
- William Kruskal, estatubatuar estatistikaria (j. 1919).
- Asunción Linares, espainiar paleontologoa, irakaskuntzan eta ikerketan nabarmendua (j. 1921).
- 2009 – Vivian Maier, estatubatuar ume zaintzaile eta argazkilaria (j. 1926).
- 2010 – Juan Antonio Samaranch, kataluniar hockey jokalari, politikari eta enpresaburua eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentea (j. 1920).
- 2011 – Harold Garfinkel, estatubatuar soziologoa, etnometodologia adarraren sortzaile nagusia (j. 1917).
- 2013 – Shakuntala Devi, Emakume konputagailua, indiar idazlea giza kalkulagailua (j. 1929).
- 2016 – Prince, estatubatuar abeslari, konposatzaile eta musikaria (j. 1958).
- 2018 –
- Nelson Pereira Dos Santos, brasildar zinemagilea (j. 1928).
- Verne Troyer, estatubatear aktorea (j. 1969).
- 2019 –
- Gaspar Castellano y de Gastón, Aragoiko Gobernuaren Presidentea (j. 1928).
- Polly Higgins, eskoziar abokatua, idazlea eta ingurumen ekintzailea (j. 1968).
- 2020 –
- José María Calleja, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1955).
- Abdurrahim El-Keib, Libiako lehen ministroa (j. 1950).
- Jacques Pellen, bretainiar jazz gitarra-jotzailea (j. 1957).
- Laisenia Qarase, Fijiko lehen ministroa (j. 1941).
- Teresa Rodrigo Anoro, espainiar fisikaria (j. 1956).
- Florian Schneider, alemaniar musikaria, Kraftwerk taldeko kide sortzailea (j. 1947).
- 2021 – Mercedes Colás, Porota, Giza Eskubideen aldeko argentinar ekintzailea, Maiatzaren Plazako Amak elkarteko lehendakariordea (j. 1925).
- 2022 –
- Mwai Kibaki, Kenyako presidentea (j. 1931).
- Jacques Perrin, frantziar aktore eta ekoizlea (j. 1941).
- 2023 – Guillermo Calabrese, argentinar sukaldari eta telebista-aurkezlea (j. 1961).
- 2024 – Ana Estrada, perutar psikologo eta aktibista (j. 1976).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Alaia/Alai/Alaine, Eunate eta Harriet.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |