Edukira joan

Arbendol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbendol
drupa eta fruitu lehor
Historia
Honen produktuaPrunus amygdalus

Arbendola[1], Hego Euskal Herrian almendra, arbendolondoaren fruitua da. Kanela koloreko geruza oso fin batek estaltzen du, bai eta jangarria ez zen kanpo azal gogor bat eta lehortuz doan azal orlegi bat ere. Kanpo azal horiek arbendolaren pisu gehiena osatzen dute, hortaz, arbendonalaren zati jangarria pisuaren %40ra murrizten da.

Arbendolondoaren barietateak oso ugariak dira munduan zehar. Bi multzo handitan sailkatzen dira fruituak, oskol gogorra dutenak eta oskol biguna dutenak. Iberiar penintsulan agertzen diren barietateak honako hauek dira:

  • Marcona arbendola: Penintsulako barietate ugariena da. Fruitu borobil eta potiloak ematen ditu, gozoak, mingostasun txikikoak. Azkenburukoak egiteko erabiltzen da, esate baterako turroiak egiteko.
  • Mollar arbendola: Oskola erraz hausten zaio. Askotan arbendol bikoitzak ematen ditu.
  • Arbendol mingotsa: amigndalina (glukosido zianogenikoa) asko duenez mingotsa da eta potentzialki toxikoa.

Nutrizio balioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 gramo arbendolek 580 kcal ematen ditu, 2.423 kJ hain zuzen ere.

100 gramo arbendol
Osagaia Kopurua
Karbohidratoak:
  • Almidoia
  • Azukreak
  • Zuntza
21,55 g

0,72 g

4,35 g

12,5 g

Gantzak:
  • Aseak
  • Trans
  • Monoasegabeak
  • Poliasegabeak
49,93 g

3,802 g

0,015 g

31,551 g

12,239 g

Proteinak 21,15 g
Ura 4,41 g

Mineral ugari dauzka, hala nola potasioa (733 mg), fosforoa (481 mg), magnesioa (270 mg), kaltzioa (269 mg), burdina (3,71 mg), zinka (3,12 mg) eta maila txikiagoan manganesoa, kobrea, sodioa eta selenioa.

Azkenburuko tradizionalak egiteko oso erabilia da; turroiak, mazapanak, tartak, izozkiak... Oskola kentzen zaio eta ondoren tostatu egiten da behar duen marroi kolorea hartu arte.

Arbendolaren esnea eta hortxata ere egiten da. Beganoentzako arbendol esnea proteina iturri garrantzitsua da esate baterako.

Arbendol olioa ere erabiltzen da, bai lurringintzan eta baita botikak egiteko ere.

Bost kontinentetan ekoizten da arbendola. Kopuru handienak Estatu Batuetan eta Espainian ekoizten dira.

Ekoizturiko arbendola (2018)
# Herrialdea Kopurua (tonak)
1 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak 1.872.500
2  Espainia 339.033
3  Iran 139.029
4  Maroko 117.270
5  Turkia 100.000
6  Italia 79.801
7  Australia 69.880
8  Tunisia 66.733
9  Aljeria 57.213
10  Txina 49.879

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy