Edukira joan

Atari:Gipuzkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Gipuzkoako armarria Ongi etorri Gipuzkoako Atarira!
Gipuzkoa

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa Garaia ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2013ko erroldan, 714.360 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Herriko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Hiriburua Donostia du, han Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza dago.

Gipuzkoak iparraldean Bizkaiko golkoa du mugakide; mendebaldean, Bizkaia; hegoaldean, Araba eta Nafarroa Garaia; eta ekialdean, Nafarroa Garaia eta Lapurdi. Lehorreko mugakide guztiak Euskal Herriko beste herrialde batzuk dituen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.
...gehiago irakurri

Gai nagusiak
Nabarmendutako gipuzkoar artikulua Nabarmendutako gipuzkoarra

Lazkao Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdeko herri jendetsuenetan hirugarrena, 5.426 biztanle baititu. Aralar mendilerroaren magalean dago, eta Oria ibaira doan Agauntza errekak zeharkatzen du herria. Itsas mailatik 160 m gorago kokatua, 11,4 km² ditu.

Dokumentuetan jaso den aipu zaharrena 1053koa da, eta ingurunea populaturik zegoela adierazten du. 1950 eta 1970eko hamarkaden artean izan zuen biztanleria hazkunderik handiena, industrializazioaren eraginez. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea egonkortu da.

...gehiago irakurri

Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, Gipuzkoa, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen.

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren. 2009ko apirilean Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kidea («jakituna») izendatu zuten eta 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zen, abenduaren 4an, gaixotasun baten ondorioz, bi egun ospitalean larri eman eta gero.

...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Gipuzkoari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Gipuzkoako ArkitekturaArtea GipuzkoanGipuzkoako hondartzakGipuzkoako hilerriakGipuzkoako hiri eta herriakGipuzkoako eskualdeakGipuzkoako armarriakGipuzkoako kulturaGipuzkoako manifestazioak eta protestakGipuzkoako ekonomiaGipuzkoako jaiakGipuzkoako banderakGipuzkoa 2.0Gipuzkoako historiaGipuzkoako mapakGipuzkoako udalerriakGipuzkoako naturaGipuzkoarrakGipuzkoako politikaGipuzkoako portuak eta badiakGipuzkoako kirolaGipuzkoako farolakGipuzkoako garraioaGipuzkoako eguraldia



Arantzazuko santutegia.
Gipuzkoari buruzko artikulu interesgarriak

AntioAdarraAiako Harriaren natura parkeaAizkorriArantzazuko santutegiaArtikutzaAzkoitiko ZalduntxoakBarduliarrakBeotibarko guduaBergaraDonostiaEibar Kirol ElkarteaErloErnioErrealaGetariaGipuzkoako Foru AldundiaGipuzkoako kultura ondasunakHondarribiko Alde ZaharraIgeldoIrimoIzaskunJaizkibelJoxe AzurmendiJoxe Miel BarandiaranKoldo MitxelenaLarraitzLazkao TxikiLeitzaranLizarrateLoiolako santutegiaMurumendiMutrikuko Alde ZaharraOñatiko Alde ZaharraOrdiziako Alde ZaharraOrioPasai Donibaneko Alde ZaharraSan Inazio LoiolakoaSan Telmo baselizaSaturraranTolosako Alde ZaharraTolosako inauteriakTxillardegiTxindokiTxirritaXoxoteUsurbeUzturreZarautzZumaiako flyscha

pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy