Edukira joan

Berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau koloreari buruzkoa da, izen bereko alderdietarako, ikus Berdeak
Berdea
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #008000
RGB (r, g, b) (0, 128, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (100, 0, 100, 50)
HSV (h, s, v) (120°, 100%, 50%)

Berdea edo orlegia[neol. 1] urdinaren eta horiaren arteko kolorea da espektro ikusgarrian. 495-570 nm inguruko uhin luzera duen argiaren izena izaten da. Pinturan eta kolore-inprimaketan erabiltzen diren kolore kenkarien sistemetan, horia eta urdina edo horia eta ziana konbinatuz sortzen da; RGB kolorearen ereduan, telebista eta ordenagailuko pantailetan erabiltzen dena, kolore gehigarri primarioetako bat da, gorria eta urdinarekin batera, konbinazio ezberdinetan nahasten direnak beste kolore guztiak sortzeko. Naturan, kolore berdearen eragilerik handiena klorofila da, landareek fotosintetizatu eta eguzki-argia energia kimiko bihurtzeko erabiltzen duten substantzia kimikoa. Izaki asko beren ingurune berdeetara egokitu dira, kamuflaje gisa tonu berdea hartuz. Zenbait mineralek kolore berdea dute, esmeralda barne, kromo edukiagatik berdez tindatzen dena.

Erdi Aroko eta Aro Modernoko Europan, berdea aberastasunarekin, merkatariekin eta bankariekin eta lotutako kolorea zen, gorria nobleziarentzat gordeta zegoen bitartean. Arrazoi horrengatik, Leonardo da Vinciren Mona Lisaren jantzia eta britainiar Komunen Ganberako bankuak berdeak dira, Lorden Ganberakoak gorriak diren bitartean[1]. Halaber, tradizio historiko luzea du, Irlandaren eta kultura gaelikoaren kolorea bezala; Euskal Herrian ere abertzaleek erabilitako kolorea da. Islamaren kolore historikoa da, Paradisuko landaredi oparoa irudikatzen duena. Mahomaren estandartearen kolorea zen, eta ia herrialde islamiar guztietako banderetan dago[1].

Amerikako, Europako eta Islama nagusi den herrialdeetan egindako inkestetan, berdea naturarekin, bizitzarekin, osasunarekin, gaztetasunarekin, udaberriarekin, itxaropenarekin eta inbidiarekin gehien lotzen den kolorea da. Europar Batasunean eta Ameriketako Estatu Batuetan ere, berdea batzuetan toxikotasunarekin eta osasun txarrarekin lotzen da, baina Txinan eta Asiako zatirik handienean, bere konnotazioak oso positiboak dira, emankortasunaren eta zoriontasunaren sinbolo bezala. Ingurumenaren babesaren eta justizia sozialaren aldeko talde politikoek mugimendu berdearen zati gisa deskribatzen dute beren burua, eta batzuek alderdi berde deitzen diote beren buruari. Horren ondorioz, publizitatean antzeko kanpainak egin dira, enpresek produktu berdeak edo ingurumena errespetatzen dutenak saldu baitituzte. Berdea segurtasunaren eta baimenaren kolore tradizionala ere bada; argi berde batek aurrera jarraitzea esan nahi du, txartel berde batek Estatu Batuetan behin betiko bizitzea ahalbidetzen du.

Etimologia eta hizkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berde hitzaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko «berde» hitza erromantzezko verde hitzaren egokitzapena da, hots, mailegu linguistiko bat. Beraz, hitzaren jatorria eta etimologia azaltzeko, inguruko erromantzeetara joan behar da. Euskaraz historikoki ez da egon ondare zaharreko hitzik «berde» kontzeptua adierazteko[2]. Erromantzezko hitza latinezko virĭdis-en (indoeuropar *weys- erroa du, «handitu» esan nahi duena) ondorengoa da, latinez «bizia, gaztea, kementsua, indartsua…» adierazten zuena.  

Lehen idatzietatik ageri da hitzaren erabilera (lehen aldiz XIV. mendeko otoitz berezi batean ageri da: menda berde esapidean). Hego Euskal Herriko eta Zuberoako idatzietan berde aldaera baizik ez da, eta Lapurdikoetan ferde ere bai; Nafarroa Beherean (eta Joanes Leizarragaren testuan), aldiz, aurrekoekin batera, pherde ere erabili izan da.[3]

Euskarazko beste hitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdeaz gain, kolore horri erreferentzia egiten dioten modu bat baino gehiago dago euskaraz, musker eta orlegi esaterako.

Kolore berdeak euskaraz izen berezirik ez zuen garaian eta Sabin Aranak orlegi hitza asmatu baino lehen, musker hitza erabili zen.[4]

Herri kantu honetan ageri da:

«

Txuringoa, txuri
Gorringoa, gorri
Muskerra, musker
Eta gauerdia, beltz-beltz

»


XX. mendearen hasieran Sabin Aranak orlegi asmatu zuen kolore berdea izendatzeko. Hori bezalako neologismo edo sabinismo eta hitz berrien bidez, erdarek kutsatu gabeko “euzkera garbija” sortu nahi zuten Euskal Pizkundearen garaiko sabindar garbizaleek.[4] Etimologikoki: orri «hosto» eta -legi «bezalakoa», beilegi («hori bizia») hitzaren imitazioz.[5]

Beste hizkuntza batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinople hitza literatura frantsesean erabiltzen zen kolore gorriaren izendapen poetiko gisa. Hitza sinopetik eratorria da: antzinatasun klasikoan, eskuarki, gorriari buruzkoa zen, Kapadozian atera eta Sinopeko mendatetik (Anatolia) esportatzen zen okre gorri oso preziatuaren klaseari dagokionez. Heraldikak «berde»aren esanahia hartu ondoren ere, bi mende gehiagoz eutsi zion «gorri»aren literatur esanahiari.

Prási hitza grekozko Πράσνος-etik dator, eta landare, zuhaitz eta hostoen berde argi distiratsuari egiten dio erreferentzia. Demokritoren filosofoak bi eremu deskribatzen ditu kolore berdeaz hitz egiteko: klorona (χλωρω) berde argirako, eta prásinona (Πράσνω) berde ilunerako. Aristotelesen ustez, berdea beltzaren (lurra sinbolizatzen du) eta zuria (ura sinbolizatzen du) artean dago. Hala ere, ez dago pintura grekoaren lau kolore klasikoetakoen artean; gorria, horia, beltza eta zuria, eta nekez ageri da arte grekoan.[6]

Amazoniako boroboro herriak 17 berde tonalitate ezberdintzen ditu izenez[7].

Berdea eta urdina bereizten ez dituzten hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren begiak milioika kolore hauteman ditzake, baina denok ez ditugu modu berean antzematen. Haren pertzepzioak zerikusia du gure burmuinak koloreak interpretatzeko duen moduarekin: gure buruen barruan gertatzen da eta, horregatik, esperientzia pertsonalaren araberako zerbait subjektiboa da. Jaio ginenetik ikasi dugu objektuak, koloreak, emozioak eta hizkuntzaren bidez zentzua duten ia gauza guztiak kategorizatzen.

Hizkuntza batzuetan –antzinako txinera, thailandiera, antzinako japoniera eta vietnamera barne– hitz berak berdea zein urdina adierazten zuen, esate baterako, 青 sinogramak (qīng ahoskatua mandarineraz, ao japonieraz eta thanh sino-vietnameraz). Japonieraz, 青 ao urdina da, baina 青森 Aomori eta 青山 Aoyama leku-izenetan (hurrenez hurren, "Basourdin" eta "Mendiurdin" esan nahi dute), nekez ulertzen da basoa zein mendia iurdinak izatea; egun berdea 緑 midori da, baina kasu horretan ez dago egiaztatuta yamato kulturako japoniarrek duela mende batzuk ezin zutela urdina eta berdea bereizi; hala ere, baliteke berdea urdinaren ñabarduratzat hartzea.[8]

Hizkuntza gehienek oinarrizko bost kolore dituzte.[9] Hala ere, batzuek ez dute termino bat berderako eta beste bat urdinerako, baizik eta hitz bat erabiltzen dute bi koloreak deskribatzeko. Historikoki, galeserak «berdea» eta «urdina» izendatzeko, hitz bakarra zuen (glas), japonierak eta txinerak bezala.[10] Errusieraz, grekoz, turkieraz eta beste hizkuntza batzuetan, urdinerako bi termino ezberdin daude: bata, tonu ilunenetarako, eta bestea, tonu argieetarako: adibidez, errusierazko голубой goluboy ("urdin argia") eta синий siniy ("urdin iluna"). [11]

Persieraz ez dago beltz / urdin / berde bereizketarik: سبز (sabz) hitzak «berde», «beltz» edo «ilun» esanahia du. Horrela, persierazko literatura erotikoan, azal iluna duten emakumeak sabz-eh bezala izendatzen dira, adibidez, سبز گندم گون sabz-eh-gandom-gun («gari ilunaren kolorekoa») edo سبز مليح sabz-eh-malih («edertasun ilun bat»)[12]. Sudango arabieraz pertsona oso ilunak أخضر akhḍar hitzarekin izendatzen dira, arabieraz «berde» argiki esan nahi duen hitza[13].

Ezaugarriak eta zientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kono zelulak (S, M eta L)

Berdearen pertzepzioa, optikan, 495-570 nm arteko uhin-luzera duen argiak sortzen du. Iluntasunera egokitutako begiaren sentikortasuna handiagoa da 507 nm-ko argiari, berde urdinxka bat; ostera, argira egokitutako begia 555 nm inguru sentikorragoa da, berde horixka bat. Hauek dira begiaren kono eta makiltxoen argitasun funtzioen kokapen maximoak (eskotopikoa eta fotopikoa, hurrenez hurren).[14]

Giza begiek hiru motatako kolore-hargailuak dituzte, kono zelula deiturikoak. Kasu batzuetan, bat falta da edo akastasuna dago, eta horrek daltonismoa eragin dezake.

CMYK eta RGB sistemen arteko aldea. RGB koloreetan berdea oinarrizkoa da, argiaren osagaietako bat baita. CMYK kolore inprimatuetan C eta Y koloreen arteko nahasketa da.

Pintura eta koloretako inprimakietan erabiltzen den kolore sisteman (CMYK), berdea horia eta zian konbinatuz sortzen da. RGB kolore-ereduan, telebista pantailan eta ordenagailuetan erabiltzen dena, kolore gehigarri primarioetako bat da, gorria eta urdinarekin batera. Hauek, konbinazio ezberdinetan nahasten dira beste kolore guztiak sortzeko. HSV koloreko gurpilean (RGB), berdearen osagarria magenta da, hau da, gorri eta urdin argiaren nahasketa berdin bat dagokion kolorea. Koloreen ohiko gurpil batean (CMYK), berdearen kolore osagarria gorria da.[15]

Ordenagailuen eta telebisten argiztapen-iturria, normalean, berde horixka den 550 nm-ko uhin-luzeraren espektro labur bat da. RGB kolore sisteman lehen mailako berdea, lehen mailako gorri eta urdinarekin konbinatzen da bitarteko edozein kolore sortzeko. Lehen mailako berdea eta urdinaren argiak nahastean berde bakar bat sortzen da (ez berde horixka, ezta urdinxka).

Kolore-sintesiko sistema gehigarrian, non koloreak pigmentuen ordez kolore-argia nahastuz lortzen diren, berdea kolore primarioa da, gorria eta urdinarekin batera. Horrek esan nahi du kolore-argiarekin lan egiten denean, nahikoa dela hiru kolore horiek proportzio desberdinetan nahastea gainerako guztiak lortzeko, eta beraien baturak zuria ematen du. Tonalitate argiak eta ilunak sortzeko, argitasuna murriztu edo handitu egiten da. Berdea, gainera, kolore hotztzat hartzen da, urdina eta bioletarekin batera. [16]

Argi koloreko sistema gehigarri hau monitoreek eta telebistek koloreak sortzeko erabiltzen dutena da. Sistema honetan, kolore bat bere osagai bakoitzerako zenbakizko balioekin deskribatzen da (gorria, berdea eta urdina), gorria "R"-rekin, berdea "g"-rekin eta urdina "B"-rekin adieraziz. 0tik 255era bitarteko balioen eskala batean, berde gehigarri hutsa R = 0 (gorria batere ez), g = 255 (berdea balio maximoari) eta B = 0 (urdina batere ez) gisa adierazten da.(RGB).

Berde hori ordenagailu pertsonalek 1980ko hamarkadaren hasieran monokromia uztean erreproduzitu zuten lehen koloreetako bat izan zen.

Kolorearen sintesi sustraktiboan, non koloreak pigmentuak edo tinduak (pinturak, koloratzaileak, tintak) nahastuz sortzen diren, kolore primarioak ziana, magenta eta horia dira. Berdea, gorria eta urdinarekin batera, bigarren mailako kolorea da sistema honetan, hau da, edozein motatako pigmentuekin lan egiten denean, berdea lortzeko, lehen mailako bi kolore ebasle (zehazki, zian eta horia) nahastu behar dira.

Kuatrikromia bidezko inprimatze-prozedurak (adibidez, koloretako liburuak eta aldizkariak inprimatzeko erabiltzen dena) hiru kolore nagusi ebasle erabiltzen ditu, beltz-agregatuarekin. Horregatik, Laukomiarako kolore bat bere konposaketan sartzen den lau kolore horietako bakoitzaren tinta-portzentajearen bidez deskribatzen da. Berdea ziana eta horia gehituta eratzen denez, kolore berde ertainean inprimatutako eremu bat C = 100 (%100 cian), m = 0 (%0 magenta), y = 100 (%100 horia) eta k = 0 (%0 beltza) izango da (CMYK).

Sakontzeko, irakurri: «ostadar»
Ostadarra ur-jauzi baten ondoan.

Ostadarrak, jarraikako kolore zerrenda bat erakusten duen arren, ohi, osatzen duten koloreak sei direla onartzen da: gorria, laranja, hori, berdea, urdina eta morea, argiaren maiztasunen deskonposaketen ondorio, eta hiru oinarrizko koloreek, eta hauek, euren arteko nahasketetan emandako beste hirurek emandakoek osatua, tradizionalki, 7 kolore aipatzen diren arren, urdina eta morearen artean anila jarriz[17]. Kolore zerrenda honi argiaren deskonposizioa deitzen zaio, baina berez lehen aipatutako fenomenoaren jarraipena da: oinarrizko koloreen eta kolore horien arteko nahasketaren ondorio bat da. Gizaki batek bereizi ditzakeen koloreak sekuentzia honetan 100 inguru izan daitezke[18], eta txuri-beltzezko argazki batean ez da kolore bandarik ikusten.

Azurita eta malakitaren elkarketa

Kolore berdea lortzea ez da erraza. Gizakiaren lehen margoetan beltza, gorria eta zuria agertzen dira, baina berdea ez da inondik ere lortu. Naturan kolore hau oso ohikoa den arren, pigmentuak lortzea ez da hain erraza, lehen aipatu dugun klorofila fotosentikorra delako eta, beraz, degradatzen delako. Gizakiak lortu zuen lehenengo pigmentu berdeari landare izena ipini zion: malakita. Grekoek ipini zioten izena, eta malben hostoen kolorekoa esan nahi du. Bitxia da, ziur aski malba morearekin lotuko genukeelako hasiera batean, baina malba kolorekoak landarearen loreak dira, ez hostoak. Malakita mineral bat da, (); askotan, azurita () izeneko beste mineral batekin batera agertzen da, konbinazio oso baliotsuak sortuz. Mineral biek kobrea dute, betiere urdinaren eta berdearen kimikarekin erlazionatuta dagoen elementua. Azurita malakita bihur daiteke, eta horrelako transformazioek artelanen itxura alda dezakete[7].

XIX. mendean zehar heriotzaren pigmentua izan zen berdea, kolore berdea lortzeko erabili ohi zen elementu kimikoaren ondorioz: artsenikoa. XVIII. mendearen amaieran Carl Wilhelm Scheelek lehenengo pigmentu artsenikoduna lortu zuen (). Scheelen berdea deritzonak kobrea ere badu. Pigmentuak izugarrizko arrakasta izan zuen, batez ere, mende-aldaketarekin batera bertsio egonkorragoa agertu zenean. Verones berdea, esmeralda berdea edo Paris berdea deitu zioten. Margolari inpresionistak eta prerrafaelistak ez ezik, gizarte viktoriarra ere pigmentu honekin maitemindu zen. Etxeko pareta-papera berdez koloreztatu zuten, eta modan jarri zen emakumeen soinekoa berdez tindatzea. Ondorioz, askok pairatu zuten artsenikoaren efektua, kontaktu zuzenean egoteagatik zein hormetatik askatzen zen lurrinak arnasteagatik. Napoleonek berak pairatu zuen Santa Helenako etxea berdez pintatuta izateagatik[7], eta baliteke horren ondorioz hil izana[19].

Kupritsa Pragako metroan

Askatasunaren estatua, Rodinen Pentsalaria eta hiri askotan dauden brontzezko estatuen gainean kolore berdeko geruza bat existitzen da. Patina hori kobrearen etengabeko degradazioaren ondorioa da. Denborak aurrera egin ahala, kobrea oxidatu egiten da, eta gatzak sortzen ditu kloruroekin eta sulfatoekin, besteak beste. Hala, behinola distira metalikoa zuten estatuei kolore deigarriko bigarren azala agertzen zaie. Orain dela mende asko, norbaiti bururatu zitzaion patina hori pintura egiteko erabilgarria izan zitekeela: jaioa zen kuprits pigmentua.

Hala ere, gizakiok ezin gara pigmentu bat noiz agertuko zain egon; hortaz, prozesua bizkortu beharra zegoen. Gutxienez, K.a. IV. mendetik kuprits sintetikoa lortzeko gai gara, nola eta prozesu kimiko baten bidez. Horretarako, kobre-xaflak ozpinaren lurrinekin kontaktuan ipini behar dira. Apurka-apurka azido azetikoak zarakar urdin-berdexka () sortuko du xaflaren gainean. Grekoen eta erromatarren garaian, ozpinaz gain, mahats-patsak erabiltzen ziren, biak ala biak mahasgintzaren hondakinak. Hori dela eta, ardoa ekoizten zen lekuetan kupritsa ere ekoizten zen sarritan[7][20].

Pigmentu hau oso erabilia zen arren, konposatu egonkorragoak lortzen saiatu ziren; izan ere, pigmentuak erreaktibotasun handia du. Hala, kobre erretxinatua () lortu zuten kupritsa erreakzionaraziz zuhaitzen erretxina destilatuz lortzen zen trementina edo kolofonia bezalako konposatu organikoekin. Berriro ere, kobrea tartean[7][21].

Lur berdea Antzinako Erroman jada erabiltzen zen pigmentu bat zen. Burdin oxido, magnesio, aluminio silikatoa edo potasioa duen buztin bat ian ohi da. Nizatik gertu, Veronan, Zipren eta Bohemian aurki zitezkeen buztin hauek. Hauts bilakatuta, margotzeko erabil zitekeen[22]. Oxidatutako kobaltoa edo zinka ere erabili izan da XVIII. mendea arte margoak egiteko[23]. Kobalto berdea Sven Rinmanek aurkitutako konposatu bat da, 1780an. 1835an kromo oxido berdea sortu zen modu sintetikoan Parisen[24].

Biologian eta geologian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotura zuzena du kolore berdeak biologia eta geologiarekin. Bistakoa da, naturaren kolore nagusia dela berdea eta gainera, ez kasualitatez, ingurumenak baldintzatutako historiaren eboluzio luze baten emaitza da. Horrez gain, lur planetako landareak forma, tamaina eta kolore askotarikoak dira, nahiz eta nabaria den hazi landare espezie gehienak berdeak direla eta aipatzekoa da horren eraginez ikusmena lasaitzen omen zaigula gizakioi, baita emozioak arindu ere[25]. Beraz, esan genezake berdeak naturarekin lotura zuzena duela eta beraz, biologia eta geologian sarri erabiltzen den eta erabilera anitzak ematen zaizkion kolorea dela; animalietan, landareetan, fruitu eta barazkietan eta mineraletan batik bat.

Kloroplastoak, Plagiomnium affine landarearen zelulen barruan.
Fotosintesia egiteko landareek kloroplastoetan klorofila dute, pigmentu berdea.

Klorofila fotosintesian funtsezko zeregina betetzen duen pigmentu berdea da, landareen dagoena. Pigmentu honi esker landareek Eguzkitik jasotzen duten argi-energia energia kimiko bihurtzen dute. Landareek ez ezik, algek eta zianobakterioek ere klorofila dute (nahiz eta azken hauetan kloroplastorik ez egon).

Egitura eta propietate desberdinetako klorofilak daude; a, b, c eta d dira garrantzitsuenak, eta hainbat bakteriok ere bakterioklorofilak dituzte. Klorofilarik arruntenak landareetan eta alga berdeetan dauden a eta b klorofilak dira. Alga arreetan c klorofila dago, eta alga gorrietan d motakoa. Klorofila horietako bakoitzak uhin-luzera desberdineko argia xurgatzen du. A klorofilak, esaterako, argi gorria eta urdina xurgatzen ditu, eta berdea islatu (horregatik da kolore berdekoa). B klorofilak ere argi urdina xurgatzen du (460 nm-koa) gehienbat.

Fotosintesia (antzinako grezieratik φῶς, fos, argia + σύνθεσις, sinthesis, eraketa) gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu hau burutzeko gai diren organismoei fototrofo deitzen zaie. Fotosintesia prozesu anabolikoa da. Horrek esan nahi du prozesu horretan landareek molekula organiko konplexuak (glukosa, batez ere) sortzen dituztela molekula inorganiko sinpleagoetatik (ura, karbono dioxidoa) abiatuta. Prozesu anaboliko guztiek energia behar dutenez, sintesi organikoa ahalbidetuko duen prozesuaren aurretik landareek energia kimikoa (ATP) fabrikatu behar dute: hori eguzki-energiaren laguntzarekin lortzen dute. Fotosintesiaren ekuazio orokorra hau da:

hau da, karbono dioxidoa + ura + argi energia → triosa fosfatoa + oxigenoa + ura

Batzuetan, ekuazioa sinplifikatua agertzen da atariko kimikan:

Ohikoa da kolore berdea janari osasuntsuekin erlazionatzea. Barazki berdeek, hala nola ziazerbek, brokoliak, eta ilarrek edo kiwiek klorofilari zor diete kolore berdea; begien osasunarekin lotutako antioxidatzaile bati. Betakarotenoa eta zeaxantina ere proportzionatzen dizkio giza gorputzari. Orokorrean, fruta eta barazki berdeek balio nutritibo handia dute, magnesioa bezalako osasunerako ezinbestekoak diren bitamin eta mineraletan. Gainera, garbitzaile bikainak dira, klorofila maila altuei esker.[26]

Espinakak bezalako barazki berdeek azido foliko kopuru handia dute, haurdunaldirako gakoa dena, adibidez. Barazki berdeek, gainera, potasio eta K bitamina maila altuak dituzte, bihotza babesten dutenak eta odola koagulatzeko prozesuan laguntzen dutenak. Bestalde, begi, hezur eta hortz osasuntsuak mantentzen ere laguntzen dute. Eta azkenik, barazki-hosto berde ilunek (brokolia) antioxidatzaile eta zuntzen kontzentrazio oso handia dute.[27]

Animalien arten gehien bat narrastiak izaten dira kolore berdekoak, salbuespenak salbuespen; sugea, iguana, sugandila, igela, etab kolore berdea izan ohi dute. Baina horrez gain itsas animalia eta hegazti batzuk ere kolore berdekoak dira, adibide esanguratsuenak itsas dortoka eta loroa. Aipatutako animalietako askok kolore berdeko azala dute, ezkutatu edo kamuflatu ahal izateko eta horrela seguru egoteko. Aipatzekoa da bestalde, ugaztun asko eta asko ez direla kolore berdekoak, eta hipotesi batzuen arabera, ugaztunek soilik bi fotorezeptore dituztelako erretinetan eta beraz, ez dutelako gorria eta berdea bereizten gertatzen da hori. Horregatik, beraientzat ez da beharrezkoa kolore berdeko azala edukitzea kamuflatzeko, hau da, azeri batentzat adibidez ehizatu nahi duen kolore marroieko untxia, ezkutuan egongo den landarearen berdearen oso antzerakoa izango da[28].

Narrasti batzuek kolore berdeko odola dute, biliberdinaren eraginez. Konposatu toxiko hau hemoglobinaren (giza odolaren konposatua eta oxigenoa garraiatzeaz arduratzen den proteina) degradaziotik sortzen da. Esaterako, Ginea Berrian biliberdina maila oso altuetan jasateko gaitasuna zituzten muskerrak aurkitu zituzten[29].

Kolore berdea oso ohikoa da harribitxietan[30]. Ezagunena esmeralda da. Esmeraldarik famatuenak Kolonbiako Muso meategiko esmeraldak dira: ez dute kolore horiaren isladarik eta mineral honen kristalizazio onaren eraginez, urrutitik ere esmeralda bat dela antzeman daiteke. Munduko beste hainbat tokitan ere esmeraldak ekoizten dira.

Peridotita esmeraldarekin nahastu izan da, baina peridotitak, urre eta hori koloreko isladak ditu. Harribitxien historian tradizio luzea duen mineral bat da. Kaxmirreko peridotita bereziki preziatua da eta baita Mantxuriakoak ere. Arizonan (Estatu Batuak) eta Zabargad-en (Egipto) ere kalitate oneko peridotitak ekoizten dira. Dipsidoa kolore berde iluneko harri kristalinoa da. Kolore bizia dauka, oliba-berdearen antzekoa. Ez du distira urdinik eta kolore berdea kromoari esker dauka. Ezagunena Jakutiakoa (Errusia) da. Turmalina kolore berdeko hainbat tonutan aurkitu daiteke. Kromozko turmalinak berde garbi eta sakona dute. Afrikan, Brasilen, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Tanzanian eta Namibian ekoizten da, besteak beste.

Jadea esmeraldarekin batera, harribitxi preziatuenetako bat da. Kalitate handikoa da eta kolore berdea dauka. Betidanik, Txinako kulturan oso ezaguna izan da mineral hau; garai batean bertako damek soilik zuten mineral hau erabiltzeko baimena. Alexandrita, bere aldetik, dagoen argiaren arabera, kolore batekoa edo bestekoa izan daiteke. Argi naturalarekin kolore berde-urdina dauka, argi artifizialarekin, berriz, kolore gorri-morea.

Arroka ultramafiko askotan mineral berdeak egon ohi dira, baita eskisto-berdeak bezalako arroka metamorfikoetan. Azken honetan klorita, aktinolita edo epidota bezalako mineralak aurki daitezke.

Begi berdea

Begien kolorea irisaren melaninaren kopurua eta hedapenaren araberako genetika ezaugarri bat da. Azken emaitza ondorioztatuko duen hainbat genenprozesu konplexu bat da. Era berean, begiari kolorea ematen dioten irisaren hiru elementuak hiru dira: irisaren epitelioko melanina, irisaren atzealdeko zatiko melanina eta irisaren estroma dentsitatea. Melaninaz gain, prozesuan parte hartzen duen beste elementu bat lipokromoa da[31]. Halaber, prozesuan parte hartzen duten melanina motak bi dira: marroi ilun itxurako eumelanina, eta hori-gorrixka ilun itxurako feomelanina delakoa. Kasu guztietan, baldintza anormalak ez beste, iriseko epitelioaren pigmentua beti eumelanina izaten da, hau kopuru handitan topatu ohi delarik. Modu honetan, begiko koloreen bariazioa irisaren atzealdeko zatiko pigmentua eta estromak bere dentsitatearen arabera zenbat argi bereganatzen duenaren araberakoa da.

Begi berdeak, ziurrenik, OCA2 eta beste gene batzuen arteko interakzioaren ondorioa da. Siberian jada bazeuden Brontze Aroan[32]. Gaur egun ohikoagoak dira Europako iparralde, erdialde eta mendebaldean[33][34]. Irlanda eta Eskoziako biztanleen %14ak begi marroiak ditu eta %86 inguruk urdin edo berdea[35]. Islandian emakumeen %89k eta gizonezkoen %87k begi berde edo urdinak dituzte[36]. Europar jatorriko estatubatuarren artean begi berdea ohikoagoa da jatorri zelta edo germaniarra dutenen artean. Veronan eta Eslovenian ere oso kolore ohikoa da[37][38].

Laser berdea Orion konstelazioko izarrak erakusten

Laser izpi baten ageriko distira, laserraren potentzia optikoaren eta gainazalaren islapenaren mende ez ezik, giza begiaren erantzun kromatikoaren mende ere badago. Potentzia optiko beragatik, laser berdeak beste kolore batzuk baino distiratsuagoa dirudi, giza begia sentikorragoa delako espektroaren eremu berdeko argi maila baxuekin. Hori dela eta, astronomia moduko zientziek kolore berdeko laserrak erabiltzen dituzte.[39] Laser berdeek  beste hainbat aplikazio dituzte: punteria, argiztapena, kirurgia, laser-argien ikuskizunak, espektroskopia, interferometria, fluoreszentzia, holografia, arma ez-hilgarriak eta hegaztien kontrola.[40] Kolore berdeko laserrek begiei beste kolore batzuetako laserrek baino kalte gutxiago eragiten die.

1960. hamarkadatik 1980. hamarkadara arte, koloretako pantailek ospea lortu aurretik, ordenagailu monokromoek garrantzi handia izan zuten. Ordenagailu hauek kolore bakarra erakutsi zezaketen. Ohikoena kolore berdea izatea zen, zuri edo anbar kolorekoa ere izan zitekeen arren. Pantailaren kolore berdea lortzeko P1 fosforoa erabiltzen zen.[41] Pantaila berde hauek nolabaiteko lekua dute herri-kulturan, Matrix bezalako hainbat filmetan ikus daitekeenez.

Ordenagailuen barruan ere kolore berdeak garrantzia handia dauka. Txartel nagusia, txartel grafikoa, soinu-txartela eta ordenagailuko beste hainbat osagai kolore berdeagatik nabarmentzen dira. Izatez, zirkuitu inprimatu horiek kolore marroi-horixka daukate sortzen direnean. 1950eko hamarkadan, zirkuitu inprimatu hauek fabrikatzeko soldadura-maskara bezala ezagutzen dena erabiltzen hasi zen, kobrezko eremuen korrosioa saihesteko eta zirkuituko beste leku batzuetan beharrezkoa den soldadura ez aplikatzeko lakatu geruza bat. Soldadura-maskara hau kolore askotan aurki daiteke, baina tradizionalki berdea izan da. Koloreak, zirkuitu hauek bi aurpegikoak baino ez zirenean (gaur egun, bere barnean geruza gehiago dituzte) eta bisualki berrikusten zirenean zegoen beharrizan bati erantzuten dio: berdea da kobrezko konexioak eta zirkuituaren gainerako osagai elektronikoak hobekien ikustea ahalbidetzen duen kolorea. [42]

Berde arrunta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore berdea, orokorrean, inprimaketen ereduan horiaren eta zianaren bitarteko bezala estandarizatzen da (CMYK 100, 0, 100, 0 kodea) eta web guneetako HTML #008000 kodearekin (berde puru gehigarria baino ilunagoa).

Berde CMYK Berde web

(Green HTML)

HTML #009846 #008000
RGB (0, 152, 70) (0, 128, 0)
HSV (148°, 100 %, 70 %) (120°, 100 %, 50 %)
Protokoloa [43] HTML / CSS

Berde urdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdearen eta urdin berdearen arteko pigmentuak eta koloreak:

Urdin berde piktorikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Veronako berdea[44] #009B7D 0 155 125 168° 100% 61%
Esmeralda[45] #009975 0 153 117 166° 100% 60%
Errauts berdea[45] #009872 0 152 114 165° 100% 60%
Biridianoa[45] #128385 18 131 133 181° 86% 52%
Berde ftaloa[46] #0F4F41 15 79 65 167° 81% 31%

Beste berde urdinxkak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Esmeralda harria
Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Zian[47] #00FF99 0 255 153 156° 100% 100%
Esmeralda argia[48] #3FD8AA 63 216 170 162° 66% 55%
Menta[49] #81C2AE 129 194 174 162° 34% 76%
Turkesa[45] #5DC1B9 93 193 185 175° 52% 76%
Gardinga[43] #43B3AE 67 179 174 177° 46% 48%
Berde irlandarra[50] #40C575 64 197 117 144° 68% 77%
Berde turkesa (autoak)[51] #49B675 73 182 117 144° 60% 71%
Jade[52] #00A86B 0 168 107 159° 100% 66%
Berde persiarra[53] #00A693 0 166 147 135° 75% 60%
Urdin berdea[45] #009C8C 0 156 140 174° 100% 61%
Berde urdinxka[45] #009A79 0 154 121 167° 100% 60%
Hirusta berdea[54] #009E60 0 158 96 156° 100% 62%
Itsaso berdea[55] #2E8B57 46 139 87 146° 67% 55%
Zertzeta[55] #317874 49 120 116 177° 59% 47%
Pinu berdea #1B7677 27 118 119 181° 77% 47%
Botila berdea #1B4D3E 27 77 62 162° 65% 30%
Petrolio berdea[56] #173F35 23 63 53 165° 63% 25%
Te berdea
Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Te berdea[57] #CFFDAF 207 253 175 95° 31% 99%
Lima #BFFF00 191 255 0 80° 76% 80%
Hori berdea[43] #C6CE00 198 206 0 62° 100% 81%
Chartreusea #BEB72D 190 183 45 57° 76% 75%
Sagar berdea #8DB600 141 182 0 74° 100% 71%
Berde horixka #75B313 117 179 19 83° 89% 70%
Oliba berdea[58] #6B8E23 107 142 35 80° 75% 56%
Ahuakatea[59] #568203 86 130 3 81° 98% 51%
Espinaka[60] #4A5D23 74 93 35 80° 62% 36%
Goroldioa
Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Pistatxo #93C572 147 197 114 96° 42% 77%
Berde iratzea #71BC78 113 188 120 126° 44% 74%
Berde goroldioa[61] #8A9A5B 138 154 91 75° 41% 60%
Errusiar berdea[54] #679267 103 146 103 120° 30% 57%
Errauts berdea (espezifikoa)[44] #5F7F7A 95 127 122 171° 25% 50%
Iratzea[44] #51794B 81 121 75 112° 38% 47%
Belar berdea[62] #35682D 53 104 45 112° 57% 41%
Berde-beltza[62] #245338 34 83 56 146° 57% 33%
Sakontzeko, irakurri: «Daltonismo»
Daltoniko mota bakoitzak eta ikusmen normala duen pertsona baten kolore espektroa.
Deuteranopia duen pertsona batek bistaratzen duen espektroa.

Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Izen zientifikoa diskromatopsia da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Izan ere, John Dalton zientzialariak deskribatu zuen akats hau berari gertatzen zitzaiona aztertzen hasi zenean. 1794ean argitaratu zuen Extraordinary facts relating to the vision of colours[63] lanean daltonismoari buruz hitz egiten zuen.[64] Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea; haatik morearen ñabardurak atzemateko gai dira, ikusmen normaleko pertsonak ez bezala. Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo azpirakor baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak.[65]

Lau daltonismo mota daude: akromatikoa, monokromatikoa, dikromatikoa eta trikomatiko anomaloa. Dikromatikoek bi kono mota dituzte. Batzuek ez dute gorria ikusten, besteek urdina, besteek berdea. Ondorioz, koloreak nahasi egiten dituzte. Hauen barruan hiru mota sailkatzen ditugu: protanopia, tritanopia eta deuteranopia. Azken hau kolore berdea ikusteko gai ez direnak sufritzen dute. Pertsona hauen ikusmenean dauden gabeziak daltonismoaren formarik ohikoenak dira. Daltonismo gorri-berdearen azpimota hori gizonezkoen populazioaren %6 inguruan dago, batez ere deuteranomia arinean. Pertsona deuteranopiko baten kolore espektroari begirada bat botatzen zaionean, kolore batzuk kolore espektro arrunt batetatik ezberdinak direla ikus daiteke. Gorria eta berdea dira kolore arazotsu nagusiak, baina badira, adibidez, gris batzuk, purpurak eta urdin berdexka bat, oso ondo bereizi ezin direnak[66]. Pertsona deuteranopikoek, ez dituzte uhin ertaineko luzera duten kono sentikorrak (berdea). Deuteranotopo batek 2 edo 3 tonu ezberdin bakarrik bereiz ditzake, ikusmen normala duen batek 7 tonu ezberdin ikusten dituen bitartean.

Argi berde batek baimena ematen du pasatzeko.

Mendebaldeko kulturetan, berdea baikortasun ikur gisa erabiltzen da, eta ondorioz, baimena adierazten duen kolorea ere bada. Kolore berdearen esanahi gehienak positiboak diren bezala, hura bera ere baikortasunaren sinbolotzat jotzen da, hori dela eta orokorrean mundu mailan berdea baiezko erantzunaren ordezkari gisa erabiltzen da.[67] Argi berdeak pasatzeko baimena ematen digu.[68] Bandera berdeak hondartzetan, ura bainatzeko egoera seguruan dagoela adierazten du. Mendebaldeko balore-burtsetan berdeak akzioen prezioen igoera adierazten du, hala ere, ekialdeko Asian berdea burtsaren beherakada adierazteko erabiltzen da.

Gainera, maiz positibotasuna irudikatzen duten sinbolo edo karaktere bereziek kolore berdea hartzen dute baikortasun hori bere egiteko, esanahiak bateratuz. Ingelesezko "tick (check)" (✅) edo "plus" (+) sinboloak esate baterako.[69]

Izadia eta bizia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdea da Europan eta Estatu Batuetan naturarekin, bizitasunarekin eta bizitzarekin gehien lotzen den kolorea. Ingurumen-erakunde askoren kolorea da, hala nola Greenpeace eta Europako Alderdi Berdeak. Hiri askok lorategi edo parke berde bat izendatu dute, eta edukiontzi eta zaborrontzi berdeak erabiltzen dituzte. Gurutze berde bat erabiltzen da Europan farmaziak izendatzeko.

Txinan, berdea ekialdearekin, egunsentiarekin, bizitzarekin eta hazkundearekin lotzen da[70]. Thailandian, kolore berdea babesgarritzat jotzen da asteazken batean jaiotakoentzat (berde argia gauez jaiotakoentzat)[71].

Udaberria eta itxaropena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore berdeak duen harremana udaberri eta itxaropenarekin bereziki ezaguna da mendebaldeko kulturan. Aldi berean, udaberriaren eta itxaropenaren arteko harremana oso estua da. Berdea naturaren kolore nagusia da, eta, beraz, sarriago erabiltzen da natura, landaretza, sendaketa edo ugalkortasuna irudikatzeko. Ondorioz, logikoa da udaberriarekin lotu izana, udaberrian ematen diren landareen agerraldi berriek paisaia berdez tindatzen baitute[72].

Berdearen eta itxaropenaren arteko harremana Erdi Aroko dokumentuetan aipatzen da, nekazaritzari erreferentzia eginez. Udaberrian, uzta berriek markatzen dute itxaropena, uzta horien ondorengo hilabeteetarako janaria eta aberastasuna ematen baitute. Antzinako Egipton Osiris berdez agertzen zen, berriro jaiotzen zela adierazteko[73]. Hau da, pertsonak udaberria iristeaz pozten gara, eta ondorioz, honi itxaroten diogu neguko hilabete gogorretan zehar. Gainera, udaberriak gabealdi baten ondoren berritzea ere esan nahi du, eta itxaropena ere gabealdi baten ondoren eskuarki onartzen den sentimendu bat da.

Udaberriaren eta hazi daitekeen guztiaren kolorea da, horregatik; aurrerapenarekin eta garapenarekin lotuta dago. Gainera, freskotasunaren kolorea da. Munduko leku askotan berdea gaztaroarekin lotzen da, baita esperientzia ezarekin ere (fruta bezala, berde dagoenean ezin dela oraindik jan). Esamolde gisa horrela ere erabiltzen da, "oso berde dago" esaten denean[74].

Kolore berdea tolerantzia balorea adierazteko erabiltzen da. Tolerantzia beste pertsona edo taldeen ideiekin egon ez arren, errespetatzen duen jokaera da[75]. Tolerantzian, bertutea eta errespetua baloreak azpimarratzen ditu eta kolore berdea sinbolikoki bertutea eta errespetua, adierazten du [76]. Gehienetan, tolerantzia adieraztean, urdin eta kolore berdeak erabiltzen dira, oreka eta harmonia adierazten dutelako.

Maitasuna eta sexua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hinduismoan bihotzaren kolorea da, eta, beraz, maitasunarena, ulermenarena eta errukiarena.[77] Bestaldetik, Persiar eta sudandar poesian, azal iluneko emakumeak, emakume "berde" deituak, erotikotzat hartzen ziren. Adardunentzako txinaterazko hitza "kapela berde bat erabiltzea" da.[78] Hori gertatu zen antzinako Txinan prostitutek "linterna berdearen familia" deitzen zutelako eta prostituta baten familiak zapi berde bat erabili zuelako.

Gaur egungo Europa eta Estatu Batuei dagokionez, ez da normalean maitasunarekin eta sexualitatearekin lotzen, baina Erdi Aroko istorio batzuetan maitasuna eta gizakiaren desira naturalak irudikatzen zituen[79]. Edeneko Lorategian sugearen kolorea zen, Adan eta Evaren erorketa eragin zuena. Hala ere, trobadoreentzat, berdea maitasunaren kolorea zen, eta kolore berde argiko arropa oraindik ezkonduta ez zeuden emakume gazteentzat gordeta zegoen.

Ingalaterra viktoriarrean kolore berdea homosexualitatearekin lotuta zegoen.

Dragoiak, munstroak eta deabrua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairetan, herri-ipuinetan eta filmetan, maitagarriak, dragoiak, munstroak eta deabruak, askotan, berde gisa agertzen dira. Erdi Aroan, deabrua gorria, beltza edo berdea zen. Dragoiak, oro har, berdeak ziren, buruak, atzaparrak eta narrasti-ilarak baitzituzten.

Txinatar dragoi modernoak ere berdeak izaten dira maiz, baina, Europako dragoiak ez bezala, onak dira; txinatar dragoiak, tradizioz, ahalmen indartsuak eta ausartak sinbolizatzen dituzte, batez ere uraren, prezipitazioen, urakanaren eta uholdeen kontrola. Herensugea ere boterearen, indarraren eta zorte onaren sinboloa da. Txinako enperadoreak herensugea erabiltzen zuen bere botere inperialaren eta indarraren sinbolo gisa. Herensugearen dantza Txinako jaialdien ezaugarri ezaguna da.

Folklore irlandarrean eta folklore ingelesean, kolorea batzuetan sorginkeriarekin, maitagarriekin eta espirituekin lotu zen. Leprechaun izeneko maitagarri irlandarra jantzi berde batekin erretratatzen da, nahiz eta hogeigarren mendea baino lehen jantzi gorri bat eramanda deskribatzen zitzaion.

Antzerkian eta zineman, berdea, askotan, munstroekin lotuta egoten da. Frankensteinen lehen filmak zuri-beltzean zeuden, baina 1935 Frankensteinen neska-laguna bertsiorako kartelean, munstroak aurpegi berdea zuen. Belá Lugosi aktoreak makillaje berdea erabiltzen zuen Drakulak Broadwayko 1927928 etapako produkzioan duen zereginerako[80][81]. Dragoi Bolan ere dragoiak ez ezik Satan Txiki ere berdea da.

Beste kolore arrunt batzuk bezala, berdeak guztiz kontrajarriak diren hainbat lotura ditu. Europar eta estatubatuarrek osasunarekin lotzen duten arren, toxikotasunarekin eta pozoiarekin lotzen den kolorea ere bada. Lotura honentzat oinarri sendo bat zegoen; XIX. mendean, zenbait pintura eta pigmentu herrikoiek, bereziki kupritsa, Scheelen berdea eta Parisko berdea, oso toxikoak zirelako. Pigmentu hauek kobrea edo artsenikoa zuten.[82] Absenta edari mozkorgarria "maitagarri berdea" bezala ezagutzen zen.

Larruazaleko tindu berdea, batzuetan, goragale eta gaixotasunekin lotzen da.[83] "Zakatz berdeak" esamoldeak gaixoa dirudiela esan nahi du. Kolorea, urrearekin konbinatzen denean, gaztetasunaren desegitea irudikatzen duela esaten da. Ekialde Urruneko kultura batzuetan, kolore berdea gaixotasunaren edo goragalearen sinbolo gisa erabiltzen da. Adibide gisa, gaur egun erabiltzen diren emojiak: 🤮 eta 🤢.

Dolarra, dirua eta oparotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatu batuetako dollar bat

Europan eta Estatu Batuetan, batzuetan, berdea kolorearekin, eta oparotasunarekin lotzen da. Erdi Arotik, XIX.mendera arte bankariek, merkatariek, landa zaldunek eta nobleziako kide ez zirenek lotzen zuten aberastasunarekin gehien bat. Erresuma Batuko Komunen Ganberako bankuak, lur-jabe nobleak esertzen zirenak, kolore berdekoak dira.[84]

Estatu Batuetan, berdea, dolar billetearekin konektatuta zegoen. Hori horrela, 1850etik, Tracy R. Edsonek ordurako ezagutzen ziren disolbatzaile guztiekiko erresistentea zen tinta berde bat aurkitu zuen, eta, beraz, faltsutzea zailagoa zena. 1861etik aurrera, dolarraren atzealdea berdea izan da. Gainera, billeteak meheak zirenez, atzealdeko berdea ez zen ikusten eta billetearen aurrealdeko irudiak nahasten zituen. Berdea erabiltzen jarraitzen da, publikoak, orduz geroztik, txanpon indartsu eta egonkor batekin lotzen duelako. 1929an tamaina txikiagoko billeteak sartu zirenean, berdea erabiltzen jarraitu zen. Berdea psikologikoki gobernuaren kreditu indartsu eta egonkorrarekin identifikatu baitzegoen[85].

Esanahi honen erabilerarik nabarmenetako bat, The Wizard of Oz filman (Oz-eko aztia, euskaraz)[86] dago. Esmeralda Hiria, istorio honetan, denek koloretako betaurrekoak erabiltzen dituzten toki bat da, dena berdea dela pentsarazten dutenak. Historiaren interpretazio populistaren arabera, hiriaren kolorea, L. Frank Baum autoreak erabiltzen du, bere garaian Amerikak zuen finantza sistema irudikatzeko, Amerika, urrearen aurrean paper txanponaren erabilera eztabaidatzen ari zen garai batean bizi izan baitzen.

Artearen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, gizakiak egiazko pigmentu berdea aurkitu nahi izan du. Nahiz eta naturan berde mota ezberdin asko egon, hosto eta landareetatik lortzen den tintea segituan marroia bihurtzen denez, pigmentu hau lortzea ez da lan erraza izan gizakiarentzat. Mineral ezberdinak ere erabili izan dira horretarako, malakita adibidez, baina mineral garestia izateaz gain beltza bihurtzeko joera du mineral honek. Haitzuloetako pinturak monokromatikoak ziren, eta metaletatik edo lurretik eratorritako pigmentuak erabiltzen zituzten kolore marroixka eta horixkak lortuz. Pintura horietako asko, historian zehar manipulatuak izan dira, garai hartan erabiltzen ziren pigmentu horiek denboraren eraginez gastatzen joaten baitziren. Arrazoi horiengatik, historiaurreko labar-artean ez da pigmentu berderik agertu. Hala ere, arropetarako tinte berdeak egin izan ziren Ipar-Europako Neolitoko hainbat zibilizaziotan. Urki hostoz egiten ziren tinte horiek, baina antza denez, marroixkak bihurtzen ziren oso azkar[87]. Antzinako Mesopotamiako buztin lanetan ere kolore berde biziko soinekoekin ageri da jendea, baina ez dago garbi nondik eratortzen zuten kolore berdeko emaitza hori.

Antzinako Egipton

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Osiris, Nefertaririn hilobian.

Antzinako Egipton, berdea, birsorkuntza eta berpizkundearen ikurra zen, baita Niloren urteroko uholdeen ondorioz posible egiten ziren uztena ere. Hilobietako hormetan edo papiroetan margotzeko, egiptoar artistek, oso xehe ehotutako malakita erabiltzen zuten, Sinai mendebaldean eta ekialdeko basamortuan ateratakoa; malakitazko pigmentuzko pintura kaxa bat aurkitu zen Tutankamon erregearen hilobiaren barnean. Lur berde merkeagoko pigmentu bat ere erabili zuten, edo hori okre eta urdin azuritazko nahasketa bat. Oihalak berdez tindatzeko, lehenik horiz tindatzen zituzten azafraiaz egindako tindaz, eta gero urdinbelar landarearen sustraien tindu urdin batez bustitzen zituzten[88].

Antzinako egiptoarrentzat, berdeak oso elkarte positiboak zituen. Berdearentzako hieroglifoa, hazten ari zen papiro agerraldi bat zen, berdearen, landaretzaren, indarraren eta hazkundearen arteko lotura estua erakutsiz. Hormetako margoetan, behe munduko gobernaria zen Osiris, ohi, aurpegi berde batekin irudikatzen zen, berdea, osasun onaren eta berpizkundearen ikurra baitzen. Hilobietan, aurpegiko makillaje berdeko paletak aurkitu ziren, malakitarekin eginak. Biziek eta hildakoek eramaten zuten, batez ere begien inguruan, gaitzetik babesteko. Hilobiek, sarri, malakitazko kakalardo itxurako kutun berde txikiak ere izaten zituzten, hildakoa babestu eta indartzen zutenak. Itsasoa ere sinbolizatzen zuen, "Oso Berdea" deitzen zena[88].

Antzinako Grezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako greziarrek kolore pertzepzio desberdina zuten, artean gutxienez. Pinturan, haien lau kolore funtsezkoak gorria, horia, zuria eta beltza ziren. Berdea gutxi erabiltzen den kolorea zen. Urdina eta berdea kolore bera zela pentsatzen zuten; izan ere, askotan hitz berdina erabiltzen zuten itsasoa eta zuhaitzaren kolorea deskribatzeko. Demokrito filosofoa bi berde mota deskribatu zituen: kloron, berde zurbila, eta prasinon, barazki berdea. Aristotelesek uste zuen berdea zuria eta beltzaren erdian kokatzen zela. Greziarrentzat zuriak ura esan nahi zuen eta beltzak, berriz, lurra. Beraz, berdea ura eta lurraren arteko konbinazioa zela uste zen. Berdea pintura grekoan aurkitzeko zaila den kolorea da, ez baitzen funtsezko lau koloreetako bat. [89][90]

Antzinako Erroma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek greziarrek baino gehiago erabiltzen zuten kolore berdea. Venus-en, lorategi, barazki eta mahastien jainkosaren, kolorea zen. Erromatarrek pigmentu berde on bat egin zuten, hainbat hiritan erabili zena, Ponpeian, Herkulanon eta Lyonen adibidez. Erabiltzen zuten beste pigmentu berde bat kupritsa zen. Pigmentua lortzeko, kobrezko platerak beratzen jartzen ziren irakiten zegoen ardoan. K.a. II. menderako, erromatarrek berdea erabiltzen zuten, pinturan, mosaikoetan, beiran... eta latinak hamar hitz desberdin zituen berde motak izendatzeko. Berdea izendatzeko hitz nagusia "viridis" zen[90].

Erdi Aroaren ondotik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuri, beltz, gorri, urdin, bioleta, hori eta laranjarekin batera, berdea, Aro Modernoko (XV-XIX) kolore esanguratsuenetako bat da. Berdea, literatura eta artearen mugimendu erromantikorekin dago erlazionatuta, non naturaren bertuteak ospatzen ziren. [91]Ondoren, emozioak sortzeko erabili izan zen eta ezegonkorra, gaiztoa eta pozoitsuak ziren gauzekin erlazionatzen zen[92], baita aberastasun, merkatari, bankari eta aristokratekin ere. Hori dela eta, Leonardo Da Vinciren Mona Lisaren jantzia berdea da.[93] Horrez gain, kristau fedea sinbolizatzeko erabiltzen zen eta askotan, naturaren sinbolo moduan erabili izan da.

Aro Garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII eta XIX mendeetan, pigmentu eta koloratzaile berde sintetikoak aurkitu eta ekoiztu ziren, eta hauek, aurreko landare-pigmentu eta koloratzaile mineralak ordezkatu zituzten. Koloratzaile berri hauek, landare tinduak baino egonkorragoak eta distiratsuagoak ziren, baina denborarekin, debekatuak izan ziren artseniko maila altua zutelako.[94]

Kolore hauek, pigmentu merkeagoekin lortzen ziren, gehienak, pintura merkeak eta munduko edozein lekutan erraz aurki daitezkeen lur-hauts soilak ziren. Horregatik, kolore hauek, kolore arrunt bezala ezagutzen ziren. Honekin batera, tonalitate berdez osatutako paleta itxurosoa zabaldu zen, non kolore gehienek, tonu urdinerako joera zuten.[94]

Arte adierazpenetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arte bisualetan erabilera ezberdinak eman zaio kolore berdeari. Hala ere, gehienetan naturari lotuta egoten da.

Eskulturan historian zehar hainbat material ezberdin erabiliak izan dira. Horietako bar kobrea izan da. Material hau erraztasunez nabaritu ahal da bere kolore berde urdinagatik. Kolore hau oxidazioagatik lortzen da, ez da berez duen kolorea. Material hau daukan lanik ezagunena Askatasunaren Estatua da.

Azken hamarkadetan baita ere asko nabarmendu da eskultura vegetalen korrontea. Lan honetan landareekin formak egitea deritzo.[95] Ameriketako estatu batuetan arte korronte honetaz beteta dagoen lorategi botaniko bat dago Atlantan, Imaginary Worlds kolekzioan.[95][96] Euskadin bertan bi eredu nabarmendu ahal dira: Vitoria-Gazteiz eskultura (Gazteizen) eta Puppy (Bilbon).

Kolore berdea aldatzen joan da denboraren bidez pinturetan. Hilobietako hormetan edo papiroetan margotzeko, egiptoar artistek, malakita erabiltzen zuten. Malakita, kobrezko mineral bat da, eta bere izena, malaqh grezieratik datorrena, malbaesan nahi du, bere kolore berdeari erreferentzia eginez. [97] Antzinaroan, mineral hau, koloratzaile bezala erabiltzen zen (Tutankamon erregearen hilobian malakitazko pigmentuz egindako pintura kaxa bat aurkitu zen). Egiptoarrek, lur berdeko pigmentu merkeagoak ere erabiltzen zituzten, edo sufre urdin eta hori nahastua.

Kristo ondoren II. mendean, erromatarrek berdea margoetan, mosaikoetan eta beiran erabiltzen zuten, eta latinez hamar hitz ezberdin zeuden berde barietateentzat.

Europa postklasikoan eta Europa modernoan, berdea aberastasunarekin, merkatariekin, bankariekin eta aristokraziarekinlotu ohi zen, arrazoi honengatik, Leonardo da Vinciren Mona Lisaren jantzia berdea da. Zoritxarrez, berdea erabili nahi zutenentzat edo erabiltzeko eskatzen zitzaienentzat, ez zegoen garbiketari eta eguzki argiari eusteko koloragarri berde begetalik. Tinta berdeak garoz, bananaz, elorri horizko baiakin, ortiga eta porru zukuz, landare digitalez, erretama landareekin, fraxinus edo lizarraren hostoakin, eta haltzaren azalarekin eginak zeuden, baina azkar desegin edo kolorez aldatzen ziren. [94]

Pintura barrokoan, 1670eko hamarkadan, Samuel van Hoogstraten herbeheretar margolaria kexu zen: "Gorria edo horia bezain kalitate handiko pigmentu berdea izatea nahi nuke. Lur berdea ahulegia da, Espainiako berdea [kardenillo] zakarregia da eta errautsak [berde malakita] gutxiegi irauten du". [98]

Argazkilaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Begi berdeak ikuslea erakartzen du.

Berdea, urdina eta zian koloreekin batera kolore hotzen multzoa osatzen dute.

Argazkietan kolore bat indartsuagoa eta asetasun maila handiagoa izateko, kolore osagarri batekin batera jartzean lortzen da, kontraste maximoa lortuz. Bestalde, helburua argazkiaren naturaltasuna erakustea izaten bada, gertuko kolore familiekin erabili behar da.[99]

Berdea, lasaitasuna eta esperantza adierazten duen kolorea da eta gehienetan naturarekin lotzen da. Bestalde, berdea baita, pozoiaren kolorearekin lotzen da. Beraz, argazkilaritzan garrantzitsua da argazkiaren testuingurua, benetan adierazi nahi dena, adierazi ahal izateko.[100]

Txuri beltzeko argazkilaritzan, iragazki berdeak erabili ohi dira, landareen argazkiak ateratzeko. Paisaien argazkilaritzan aldiz, iragazki berdeek, kolore berde organikoak argitzen ditu, argazkiari naturaltasuna emanez.

Erretratuetan, kolore berdeak ikuslea asko erakartzen du. Namia Greenek pertsona beltzaranak, paisai berdeen artean argazkiak ateratzean, paisaiak indar gehiago lortzen du eta pertsoneei garrantzia kentzen zaie. Bestalde, Steve McCurry argazkilariak begi berdeei ateratako argazkiak ikuslearen begirada errazago erakartzen du.

Paisai eta arkitektura argazkietan Andreas Gursky argazkilariak, berdea asko erabiltzen du lasaitasuna eta atsedena transmititzeko, bere lanetan.

Moda argazkilaritzan aldiz, Miles Aldridgek pintzel surrealista gisa erabiltzen du.[101]

Arkitektura berdean

Arkitekturan koloreak eragina du eraikinaren hainbat faktoretan. Adibidez, barrualdeak hozteko edo berotzeko, eguzki-izpien xurgapen-maila handiagoaren edo txikiagoaren arabera, are psikologikoei lotutako funtzio sinbolikoaren arabera, edo existitzen ez den lekuan forma emateko, espazioak bereizteko, argiztatzeko, etab. Azken batean, kolore bat edo bestea hautatzeak gure eraikuntzaren izaera baldintzatuko du neurri batean. Arkitekturak eta koloreak harmonian bizi behar dute, ikuskizun bisual bat osatu ahal izateko.

Gure arkitekturan erabiltzen dugun kolore motak eragin sendoa izango du eraikina ulertzeko eta sentitzeko moduan. Berdea bezalako kolore hotzez apaindutako giroak gure tenperatura jaitsi dezakeela frogatu da, eta, beraz, arkitekturako argiak eta koloreak konbinazio perfektua izan behar dute.

Berdea arkitekturan ohikoa ez den kolore bat da, bereziki berde esmeralda edo pastel berdea, oso lasaigarria eta osasungarriak dira. Neoi berdeak ere, distiratsuagoa izan arren, beste neon kolore batzuk baino lasaiagoa dirudi. Hala ere, hori berdexka, behar bezala erabiltzen ez bada, oso 'klinikoa' dela eman dezake, bereziki zuriaren ondoan.  

Hauek dira kolore berderen ezaugarriak arkitekturan:

  • Eraikin orekatuak eta freskoak
  • Kanpotik, horma berdeek eta sabai berdeek iraunkortasuna iradokitzen dute, eta berotasun atsegina dute.
  • Kolore hotza denez, erlaxazio sentsazioa sortzen dute eta lasaitasuna ematen dute, logela bat edo kontzentrazio giroa sortu behar dugun espazioak margotzeko aproposak izanik.
  • Sabaian: babeslea, larruazalaren gaineko islapena ez da oso erakargarria.
  • Hormetan: freskoa, segurua, lasaia, fidagarria, pasiboa, narritagarria itsutzen bada (berde elektrikoa)
  • Pisuan: naturala (gehiegi asea ez bada), leuna, lasaigarria, hotza (urdina bada)

Kolore berdea, gizarteetan hainbat alorretara eratxekita dago. Adibidez, islamiar erlijiora, politikara, kirolera, marka komertzialetara, demokraziara...

Saudi Arabiako bandera.

Berdea oso erabilia da Islamean (arabieraz: أخضر‎), eta askorentzat Islamaren kolorea bera da. Koranean paradisuarekin lotuta dago[102][103]. XII. mendean Fatimatar Kalifa-herriaren dinastiaren koloretzat hartu zen, eta xiiten kolorea da. Abbastar Kalifa-herriak, kontrara, beltza hartu zuen kolore gisa. Fatimatar dinastiaren ostean berdea xiismoaren ikonografian nabarmendu zen, baina sunni batzuek ere erabiltzen dute, nabarmen Saudi Arabiako banderan.

Erromatar Katolikoek eta protestanterik tradizionalenek berdea eramaten dute Denbora Ordinarioan egiten diren ospakizun liturgikoetan[104]. Ekialdeko Eliza Katolikoan pentekostearen kolorea da[105]. Berdea ere Gabonekin lotuta dago, baliteke garai aurrekristauak baino lehenagotik[106]. Irlandan eta Eskozian, bereziki, berdea katolikoak identifikatzeko erabiltzen da, laranja protestanteen kolorea den bitartean. Irlandako bandera honen erakusgarri da. (Batzuek bandera irlandarra interpretatzen dute katoliko berde eta protestante laranja horien artean zuria, bakea egon behar duela adierazteko asmoa).

2022tik aurrera, Europako Parlamentuak erabakita, energia nuklearra energia berdetzat jotzen da Europako hainbat estatutan.
Gasteiz izan zen Europako Hiriburu Berdea 2012an

Alderdi politiko ekologistek edo "alderdi berdeek" kolore berdea asko erabiltzen dute haien adierazle gisa, naturan maiz agertzen den kolorea baita. Hori dela eta, kolore hau mugimendu ekologistarekin lotzen da. Plataforma ekologista eta bakezale garrantzitsuena Greenpeace (Bake berdea) deitzen da. Hainbat alderdi ekologista daude munduan, eta aho batez erabiltzen dute kolore hori. Mundu osoko nekazal elkarte eta mugimenduek ere erabiltzen dute berdea. Espainian, UPA eta Nekazari Gazteen Elkartea daude.

Ekologisten ikurra izanik, berdearen erabilera hedatu egin da. Esaterako, energia berdea esaten zaio energia berriztagarriari, eta (Ingelesez) "Greenwashing", garbiketa berdea[107], edo (Ingelesez) "green capitalim"[108], kapitalismo berdea, terminoak maiz erabili izan dira. Batzuek hazkundea zein norabidetan bideratu behar den adierazteko eta besteek termino horietan antzematen dituzten kontraesanak nabarmentzeko.[109] 2022. urtean, talde ekologisten kritikei bizkarra emanez, Europako Parlamentuak onetsi zuen energia nuklearra eta gas naturala energia berdetzat jotzea. Horrela energia berriztagarriak sustatzeko prest zeuden diru funtsak energia, hemendik aurrera ofizialki berde hauek ere sustatzeko erabiliko zen.[110]

Espainian berdea monarkiarekin lotzen da, Espainiako bi errepubliketan karlistek eta beste monarkiko batzuek "VERDE!" (euskaraz: berde) oihukatzen baitzuten (Viva El Rey De España!). Ordutik, kolore berdea Espainiako monarkiarekin lotu izan da. Gainera, frankismoan espainiar monarkikoek euren artean identifikatzeko lokarri berde bat zeramaten hegalean. Argentinan abortatzeko eskubidea

Eskuin muturreko alderdi batzuk ere erabiltzen dute. Gaur egun, VOX alderdi politikoak ere kolore berdea erabiltzen du.

Euskal Herriko mugimendu abertzaleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal abertzaletasunaren ikur da kolore berdea, eta ideologia honetako alderdi politikoetan nabarmena da honen erabilera.

Ezker politikoaren esparruaren ordezkari nagusiak Euskal Herria Bildu koalizioa (Hego Euskal Herrian) eta Euskal Herria Bai (Ipar Euskal Herrian) dira. Bi logoetan agertzen da berdea; lehenengoaren kolore nagusia da, eta bigarrenean ikurrinaren barne aurkitzen da.

Eskuin politikoaren esparruan, Euzko Alderdi Jeltzalea dago Hego zein Ipar Euskal Herrian, eta alderdi politiko hegemonikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Honek ere, ikurrinaren koloreak erabiltzen ditu, baina berdea haren kolore nabarmenena da.

Martxa berdea izenpean ezagutu ohi da kolore berdearekin lotzen den mobilizazioa. Abenduaren 6an, Durangon egin zen[90], “Bagoaz. Euskal Herriak independentzia’ lelopean.

Eskozian independentziaren bidean eman ziren urratsek eta Kataluniako Diadako mobilizazio erraldoiak bultzatutako mugimendua da. Horri, egoera ekonomiko larria gehituta, independentziaren aukera gero eta indar handiagoa hartzen ari dela diote, alternatiba erreal moduan.[90]

Euskal selekzio batzuek berdea erabiltzen dute ekipamenduan.

Kirolean asko erabiltzen da kolore berdea, baina ez urdina eta gorria baino gehiago.

Euskal pilotan, hasteko, berdeak izan ohi dira ezker pareta duten pilotalekuetako horma tzarrak, ezkerrekoa batez ere, baina frontisa ere bai, pilota zuriaren ikusgarritasuna ziurtatzearren, nahiz eta azken urteetan, telebista dela eta, bestelako koloreak emanez saiakerak egin izan diren (urdina eta beste). Pilotak beltzak ziren denboran hormak zuriak izaten ziren. Ohikoa da, gainera, pilota berdean sartzea esapidea, frontisera ekartzea adierazteko.

Berde esaten zaio, bestalde, eskuzko pilotariek eskuetan jartzen dituzten babesak eransteko itsaskiari.

Arte martzialetan, normalean esperantza transmititzeko erabiltzen da kolore hau. Gerriko berdeak, ikaslea, ikaskuntza-prozesuaren tarteko etapa batean dagoela esan nahi du, eta, beraz, itxaropen-egoeran dagoela uste da, etorkizuneko gerrikoak lortzeko.[111] Taekwondoan berriz, landare baten berpizkundea irudikatzen du, handitu eta sendotasunez egokitzen dena. Praktikantearen kontzientzia pizten da, bere barnean sortzen diren sustraiak sendotzen.[112]

Automobilismoan, britainiar taldeek British racing green erabiltzen zuten 1960ko hamarkadara arte, eta Aston Martin, Bentley, Jaguar eta Lotus-ek erabiltzen jarraitu dute, besteak beste.

1901eko lasterketa batean Parisen, Selwyn Francis Edge pilotoak, lasterketa egiteko erabili zuen autoa 13 zenbakiarekin egitea tokatzen zitzaiola ikusi zuen, horregatik, zorte txarrari aurre egiteko, autoa kolore berdez margotuko zutela erabaki zuten.[113]

Golfean, jaka berdea da esklusiboena. 70 urte baino gehiago daramatza jaka berdeak Augustako Masterseko txapeldunari ematen, garaikur gisa. Augustako Mastersa 1934tik jokatzen den arren, txapeldunari jaka berdea emateko ohitura 1949an hasi zen. Augusta National Golf Club 1932an ireki zen. Bost urte geroago, klubeko bazkideak kolore horretako jakak erabiltzen hasi ziren, berdintasunaren ikur gisa. Eta denborarekin, bazkide berak ziren Masterseko ikuskatzaile izateko lana betetzen zutenak, eta, beraz, jakak erabiltzea erabaki zuten, Augusta Nationalen logoa dutenak bularrean, erraz identifikatzeko. Jantziaren kolorea, "Green Masters" bezala dago patentatua.[114]

Saskibaloiari dagokionez, Boston Celtics[115], Milwaukee Bucks[116] eta Utah Jazz[117] dira berdea gehien erabiltzen duten taldeak. Esan beharra dago, halaber, kolore berdea zapatila marka batzuetan ere aurki dezakegun kolore bat dela, hala nola Nike Zoom Freak 1 Antetokounmpo "What The"[118] edo Nike LeBron Witness IV[119], baita baloietan ere. Eta Euskal taldeei dagokionez, esanguratsuena Kirolbet Baskonia[120]ren 2016ko kamiseta da.

Txirrindularitzan lortzen den Maillotetako bat berdea izan ohi da. Frantziako Tourrean, erregulartasuna adierazten du. Euskadi Basque Country-Murias taldeak kolore berdea erabili zuen.

Futbolean adibide batzuk Betis[121] edo munduko hainbat talde eta selekzio elastikoetan, praketan edo galtzerdietan erabiltzen dute[122]. Aipatu beharra dago ere Alaves taldea kamiseta berdea erabiltzen duela hirugarren aukera bezala.

Igeriketan kolore berdea uretan deigarri izateko erabiltzen da. Kolore berdea bainujantzian eta txanoan aurkitu dezakegu.

Marka komertzialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marka bat errealitate material (izena, tipografia, kolorea...) zein errealitate psikologiko baten jabe da, marka identitatea eta marka-irudia deritzanak. [123]Maiz, logotipo baten bitartez identifikatzen da. Beraz, marka komertziala definitzerakoan, kolorea ondo aukeratzea, produktu edo zerbitzua bezain garrantzitsua da, eta kolore berdea hainbat marka komertzialen kolore identifikatzailea da.[124]

Heinekenen logotipoa

Heineken garagardoak botila, lata eta paketatze berdea du beti. Produktuetan, letrak zuriz koloreztatuta agertzen dira inguruko berdearekin kontrastatzeko, baina marka soilik agertzen denean, markaren indentifikatzailea letra berdeak dira. Haien izena (aldi berean logoa dena) beti hizki txikiz eta izkina biribilduz agertzen da, betiere lagunkoi eta ez erasokorrak izateko asmoz (horrexegatik "e" hizkiak gorantz makurtzen dira). Hizki handiz idatziriko izenak irudi latz edo gogorragoa ematen du, saihestu nahi izan zuen irudia. [125]

Carlsberg-en logotipoa

Carlsberg Danimarkako garagardo lantegi garrantzitsuena da eta munduko konpainia handienetakoa. Kopenhagetik gertuko Valby muinoan sortu zuen 1847an J.C. Jacobsen enpresa gizonak. Izena semearen omenez jarri zion, "Carlen muinoa" esan nahi baitu danieraz. 1875ean Carlsberg Laborategia sortu zuen halaber, kalitate oneneko garagardoa metodo zientifikoak erabiliz lortzeko asmotan.[126] Carlsberg garagardoak botila, lata eta paketatze berdea du beti. Produktuetan, letrak zuriz koloreztatuta agertzen dira inguruko berdearekin kontrastatzeko, baina marka soilik agertzen denean, letra berdeak dira marka horren indentifikatzailea.[127]

Sprite botilen bilakaera

Sprite The Coca-Cola Company korporazio multinazionalak sortutako kolore eta kafeina gabea eta limoi-lima zaporea duen freskagarri bat da. 1959an Mendebaldeko Alemanian Fanta Klare Zitrone (Fanta Limoi Argia) izenez garatu zen eta 1961ean AEBetan merkaturatu zen. Hain zuzen ere, garai hartan AEBetan ospetsua zen 7 Up freskagarriari aurre egiteko The Coca-Cola Company korporazioaren erantzuna izan zen.[128]

Sprite freskagarriak botila, lata eta paketatze berdea du beti. Produktuetan, letrak zuriz koloreztatuta agertzen dira inguruko berdearekin kontrastatzeko. Logotipoari dagokionez ere, letra zuriak eta atzealde berdea dira marka honen indentifikatzailea.

Fitxategi:Logo of Land Rover, a British marque.svg
Land Rover logotipoa

Hainbat kotxe enpresek kolore berdea erabiltzen duten euren markan. Adibidez Land Rover, Škoda edo Lotus Carsek (letraren kolorea).

Logoa asmatzeko proiektuaren diseinatzailea Irina Blok zen. Hark Androiden logoan erabilitako kolore berdeak PMS 376C balio estandarra duela dio, eta hondo ilunaren gainean nabarmentzen den nostalgiaren kolorea gogorarazten zuelako aukeratua izan zela ere azpimarratzen du. [129]

Starbucks-en kasuan, logotipoetan kolore berdea erabiltzen dute, haren gorputz-irudia oparotasun, adimen eta ingurumen-orekaren balioekin lotu nahi dutelako.[130]

Lacoste aitzindaria izan zen logotipoa arroparen kanpoaldean sartzen. Logoaren aukeraketa sortzaileak, Rene Lacostek, tenis partida bat irabazi zuenean hasi zen, eta ospakizun bezala, krokodilo larruz egindako produktu bat oparitu zioten. Horrela sortu zen markaren logo bereizlea krokodilo bat izatearen ideia, gaur egun arte iraun duena, baina aldaketa batzuekin. [131]

Iberdrolaren logoa

Izena berdez idatzita dago, eta horrek esan nahi du egiten duten lana energia eolikoko eta eguzki-energiako plantak erabiltzea dela, energia jasangarria izatea ahalbidetuz eta, aldi berean, planeta zaintzen lagunduz. Letren alboan, hiru irudi daude eta irudi bakoitzak zerbait esanguratsua adierazten du. Hosto berde bat, tanta urdin bat eta tanta laranja bat dira. Hiru elementuek esanahi bat dute: orri berdeak energia garbia esan nahi du, eta ingurumenarekiko, naturarekiko eta iraunkortasunarekiko konpromisoan islatzen da. Tanta urdinak energia berriztagarria adierazten du eta eguzki energiari eta gas naturalari egiten die erreferentzia. Tanta laranja energia berriztagarria da eta eguzki energia eta gas naturala irudikatzen ditu.[132]

Produktu ekologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekologian, berdea da normalean erabiltzen den kolorea; kolore lasaia da, ez alferrik, osasunarekin lotutako gaietan ere erabiltzen da; freskotasuna ere inspiratzen du, erakunde ekologikoen logotipo eta ikurretan dago kokatuta, baita giroarekin lotutako gobernu-bulego ofizialetan ere.

Kolore freskoa da, bizitza osasuntsuari lotua, ondo jatean, batez ere barazkiak eta lekaleak, modu batera edo bestera bizitza osasungarriarekin lotuta daudenak, ekologiarekin bat etorriz. Berde distiratsuek udaberria eta emankortasuna adierazten dute.[133]

Antzinako kolore berdea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Mesopotamian jada erabiltzen ziren jantzi berdeak, baina ez dago jakiterik nola sortu ziren tindu berdeak eta zein izan den arropa berde bizi horien esanahi sinbolikoa.[134]

Berdea birsortzearen eta berpizkundearen sinboloa zen, baita naturaren bizia ere. Antzinako Egipton, hilobietan, aurpegiko makillaje berdeko paletak aurkitu ziren, malakitarekin eginak. Makillajean kolore berdea biziek zein hildakoek erabili zuten. Bereziki begien inguruan erabili zen, gaitzetik babesteko. Antzinako Grezian berdea eta urdina batzuetan kolore berekotzat hartu zituzten. Hitz bakar batek deskribatzen zituen batzuetan itsasoaren kolorea eta zuhaitzen kolorea.[135]

Neron enperadore erromatarraren garaian, bitxiak egiteko esmeralda berdeen erabilera modako joera egon zen.  Honen arrazoia bitxigileek nabaritu zuten esmeraldaren propietateak izan zirela. Harria harribitxiak lasaitasuna transmititzen zuen begientzat.[135]

Erdi Aroko berdea eta errenazentista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan eta Errenazimentuan, arroparen koloreak pertsona baten gizarte-maila eta lanbidea ere erakusten zituen. Gorria nobleziak bakarrik erabil zezakeen, marroia eta grisa nekazariek, eta berdea merkatariek. Jan van Eycken Arnolfiniren erretratuko neska-lagunak (ikus artikulu honen hasierako lehen irudia) houppelande berdea janzten du. Leonardo da Vinci artista errenazentistak margotutako Mona Lisak berdez jantzi du bere erretratua. Une hartan, kolore berde adierazkorra garestia zen eta arropa hori estatusaren seinale zen. Berdea erabili nahi edo behar zutenentzat, ez zegoen pigmentu berderik garbiketari eta eguzki-argiari eusteko. Tinta berdeak garotik kanpo eginak izan ziren, elorri garagardozko baiak, ortiga eta porruen zukua, eta beste landare eta zuhaitz askorena, baina kolore-pigmentuak azkar desagertu ziren edo kolorea aldatu zitzaien.

16. mendea berrikuntzarekin iritsi zen. Lehen aldiz, tindu berde bat egin zen oihala oihal urdin batekin tindatzean, eta, ondoren, pigmentu hori batekin. Erreseda luteolatik lortu zen, belar horia bezala ere ezagutzen dena.

XVIII. eta XIX. mendeetako berde arriskutsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdea esanahi sinboliko askorekin lotu zen XIX. mendean. Errebeldeen eta kanpotarren kolorea zen. Naturaren kolorea zen, eta, jakina, arte-adierazpenaren kolorea.[136]

Ingalaterra viktoriarrean, kolore berdea homosexualitatearekin ere lotu zen.

Artsenikoz jantzita: pigmentu berde pozoitsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matilda Scheurer, 19 urteko lore artifizialen egilea, ustekabean"pozoituta hil zen. Lehen osasuntsua zen neskak hosto artifizialak "belakitu" zituen, hauts berde erakargarri batekin astinduz, arnasketa bakoitzarekin arnastu eta otordu bakoitzean eskuak jan zituelarik.

Pigmentu berde honen tonu distiratsua, ilerako jantzi eta apaingarriak koloreztatzeko erabiltzen zena, kobrea eta artseniko trioxido oso toxikoa edo "artseniko zuria" nahastuz lortu zen, ezagutzen zen bezala. Prentsak xehetasun beldurgarriz deskribatu zuen bere heriotza, eta, txosten guztien arabera, Scheurerren azken gaixotasuna izugarria izan zen.

British Medical Journalek, berdez jantzitako emakumeak, "Hiltzaile" femmes nekagarri bezala izendatu zituen. Izan ere, bere magalean dozena erdi dantzalekutan aurki ditzakeen miresle guztiak hiltzeko adina pozoi daramala uste da. Emakume ekintzaileek britainiarrak ohartarazteko eskatu zieten kimikariei. Berdez jantzitako emakume aberatsak hiltzaile bezala izendatuak izan ziren arren, klase sozial berdinetako emakume pribilegiatuak izan ziren artsenikoko soineko berdearen arriskuak salatu zituztenak eta kimikariei euren baieztapenak babesteko eskatu zietenak.[137]

Elikagai bakoitzak bere kolore naturala du, baina ez du irauten eraldatze-prozesu osoan.

Elikagaietako koloreak hainbat arrazoirengatik ager daitezke: substantziak modu naturalean agertzeagatik (erreakzio kimiko edo entzimatikoen bidez), elikagaian kolore gehiago agertzea eragiten duten konposatu berriak sintetizatzen direlako, adibidez, Maillarden erreakzioa, edo, azkenik, gehigarri gisa erantsitako koloratzaileak daudelako.

Klorofila goiko solairuetan dagoen pigmentu porfiriko fotosintetikoa da[138]. Landareei kolore berdea ematen die eta landareetan fotosintesia egiteko behar den argia xurgatzen du. Prozesu horrek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen du. Klorofilak batez ere argi gorria, morea eta urdina xurgatzen ditu, eta berdea islatzen du. Molekula konplexua da. Bere egituran lau eraztun pirroliko daude, beste batzuekin metil multzoen bidez lotuak, eta erdian magnesio atomo bat agertzen da, bi posiziotan nitrogeno bidez lotua.

Elikagaien kolore berde naturala aldatu egin daiteke feofitina agertzearekin; batez ere, kozinatzeko edo ontziratzeko prozesuetan gertatzen da.

Zenbait klorofila mota daude, egitura molekularraren arabera eta uhin-luzera desberdinak xurgatzen dituztelako bereizten dira. Mota arruntena A klorofila da, landare berdeen klorofila osoaren % 75 gutxi gorabehera, eta kolore berde-urdinxka du. B klorofila ere badago, landareetan eta beste zelula fotosintetiko konplexu batzuetan dagoen pigmentua. Uhin-luzera desberdineko argia xurgatzen du eta kolore berde-horixka du. B klorofila a klorofila baino egonkorragoa da.

Klorofilak hainbat alterazio izan ditzake. Landare-elikagaien kolorerako ohikoena eta kaltegarriena magnesio atomoa galtzea da, feofitina izenekoa osatuz. Feofitinak tonu marroiko oliba-kolore berdea emango du, elikagaietako klorofilaren berde distiratsuaren ordez. Kolore-galera hori ohiko fenomenoa izan ohi da janaria prestatzeko, ontziratzeko eta galdarraztatzeko prozesuetan, elikagaiak gamma erradiazioen eraginpean jartzen direnean mikrobio-flora erauzteko edo ingurune azidoetan. Kontuan hartu behar da landareak azidoak direla beti, eta tratamendu termikoan substantzia horiek askatzen direla.

Bikarbonatoa gehituz gero, pH-a handitu egiten da, eta kolorea mantentzen laguntzen du, baina tiaminaren suntsiketa areagotuz. Gatz arruntaren edo magnesio- edo kaltzio-konposatu disolbagarrien presentzia ere egonkortu egin dezake koloreak.

Publizitatean koloreek duten esanahiak berebiziko garrantzia du, koloreek psikologian duten esanahiaren teorian oinarrituta. Kolore berdeak marketinean duten esanahiaz hitz egiten dugunean. Kolore hau balio natural eta ekologikoak aipatzeko erabiltzen da. Berdea kolore polifazetikoa da eta atsegina da.

Hainbat janari mota bereiz ditzakegu kolore berdekoak, baina, esan beharra dago gehienak barazkiak direla. Horrez gain, janari berdeek isoflabonak, luteina eta azido folikoa dituzte, besteak beste. Organismoa garbitzen laguntzen dute, hezurren osasuna hobetzen dute eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua murrizten dute.

Janari berde gehienek potasio- eta K bitamina-maila handia dela eta, odolaren koagulazio-prozesuan laguntzen dute, adibidez, piper berdeak, espinakak, letxuga, brokolia, etab.

Koloratzailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonek kolore jakin batzuk zapore jakin batzuekin lotzen dituzte, eta janarien koloreak eragina izan dezake edozein gauzatan hautemandako zaporean, gozoetatik hasi eta ardoetaraino. Batzuetan, helburua kontsumitzaileak naturaltzat hartzen duen kolore bat simulatzea da, hala nola glaseatutako gereziei koloratzaile gorria gehitzea (bestela beix izango litzatekeena), baina, batzuetan, eraginkorra da, Heinzek 1999an jaurti zuen ketchup berdea bezala. Elikagaietan kolore-gehigarriak arrazoi askorengatik erabiltzen dira, besteak beste: janaria erakargarriagoa izan dadin, argiaren eraginpean egoteagatik galdutako kolorea konpentsatzeko, kolorearen aldaketa naturalak zuzentzeko, naturalki gertatzen diren koloreak hobetzen ditu...

Europan onartutako koloratzaileen artean, S berdea da baimenduta dagoen koloratzaile berde bakarra, triarilmetanotik eratorritako koloratzaile sintetiko bat da, elikagaien industrian erabiltzen dena (E-142 .2 kodearekin). Koloratzaile hori ez da bakarrik erabiltzen, beste koloratzaile batzuekin batera baizik, adibidez, barazki latadunen kolore berdeak berreskuratzeko. Oro har, lataratutako ilarren kolorazioan, tartrazina (horia) bezalako beste koloratzaile batzuekin batera erabiltzen da. Kolore berdeagatik, izozkiak, menda saltsa, gozogintzako elementuak eta abar koloreztatzeko erabiltzen da.

Su artifizialetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Su artifiziala

Su artifizialetan erabiltzen diren kolore gehienen arrazoia estetikoa soilik izaten da normalean. Kolore ikusgarri horiek konposatu gutxi batzuen ondorioz sortzen dira: suzirien karkasetan sartzen dira edo errekuntzan sortzen dira. Su artifizialen osagai nagusia bolbora da, eta horren gainean tratatzen dira konposatu kimikoak. Erreakzio kimikoa ez da prozesu sinplea, askotariko elementu kimikoek parte hartzen baitute.

Konposatuok hainbat gatz metalikoak izaten dira: elementu metaliko horiek pirotekniari kolorea eta ikusgarritasun bizia ematen diete. Errekuntza gertatzen denean, metalek era askotako efektuak sortzen dituzte, eta horiek bereizteko aukera ematen dute, beraz.

Kolore berdea sortzeko, barioa (Ba) erabiltzen da erreakzioan, besteak beste, bario nitratoa, bario karbonatoa, bario kloruroa edo bario kloratoa.[139]

Bandera eta armarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore berdea, gorriaren, zuriaren eta urdinaren ondoren, munduko banderetan gehien erabiltzen den kolorea da, landaretza, emankortasuna, paisaia, itxaropena, natura, islama, oparotasuna, bakea eta irudikatzen dituelako. Afrikako herrialdeetako bandera gehienetan ageri da, eta gehien erabiltzen den kolorea da. Hori dela eta, panafrikanismoa eta panarabismoaren simboloa da. [140][141]

Armarrietan kolore berdeak antzeko esanahia du, baina mistikotasunera jotzen du. Naturaren berrikuntza edo eraldaketa irudikatzen du, eta horrekin batera beraz, adimenaren hobetzea, norberaren sendatze gaitasuna, esperantza, lege unibertsalak onartuz benetako askatasuna... [142]

Bestalde, gizakiaren egunerokoan bandera berdea erabiltzen da, hainbat helburutarako. Adibidez, hondartzako bandera berdeak jendeari uretan sar daitekeela azkar jakinarazten dio.[143]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian berdeak tonalitate guztiak ditu. Berdeak irudikatzen ditu euskaldunak, eta berdea da euskaldunon ikur nagusia. Hori dela eta, kolorea hainbatetan erabiltzen da.

Ikurrina

Ikurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da.  Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatuta dago. Gurutze zeihar berdeak edo San Andresen gurutzeak lege zaharrak eta Bizkaiko independentzia irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren kolore eta itxura estilizatua baita. Batzuek, beste harreman bat ikusten dute Padurako borrokarekin, gurutze mota horrek San Andresen gurutzea izena baitu eta borroka San Andres egunez izan baitzen.

Arana anaien interpretazioaren arabera, Berdeak, Gernikako Arbola eta harekin Bizkaiko foru erakundeak irudikatzen ditu; eta San Andresen gurutzeak, kondairaren arabera San Andres egun batez Arrigorriagako gudua jazo zela. 1895eko uztailaren 28an, Bizkaitarra aldizkariaren 31. alean, Sabin Arana berak bere hitzez Feniziar bandera idazlaneko laugarren ekitaldian honela deskribatzen du:

San Andres Gurutze Berdeak bere koloreaz une berean Armarriko Haritza eta Lege Abertzaleak irudikatzen ditu... Gurutzea eta Haritza eta hitzez baturik daude, Jangoikoa eta Lege Zaharra; eta hortaz, banderaren erdigunean bi Gurutze zuri eta berdea bateginik daude. Eta Armarrian Gurutzea eta Haritza bateginik dauden modu berean, Jangoikoa eta Lege Zaharrak leloaren bategunean ere leku nagusia du: leloak leku garrantzitsuena du: Banderan ere Gurutze Zuria San Andres gurutze Berdearen gain dago.[144]

Iratiko basoa

Paisaian hautematen dugun lehen propietateetako bat kolorea da, gero, entitate geometrikoak, testurak eta azkenik, formak. Raimon abeslariak Tots els colors del vert (Berdearen kolore guztiak) erabili zuen Euskal Herria identifikatzeko.

Paisaia baliabide gisa hartzen da, erabilgarriak diren identifikazioen bidez: kolore berdea: landareen jarduera fotosintetikoaren isla, biztanleek ingurumen zerbitzu gisa hautematen dute: laguntza, hornikuntza, erregulazioa eta kultura edertasun eszenikoa, aisialdirako, informazio kultural eta artistikoa, informazio espirituala, historikoa eta azkenik zientzia eta hezkuntza.

Euskal Herriko paisaia kolore berdearekin irudikatzen da askotan, Euskal Autonomia Erkidegoak hartzen dituen 7.200 kilometro koadroen azaleran bi paisaia mota daude: batetik, kostako banda zabala, berdea, hezea eta menditsua, Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako mendia; bestetik, Arabako hegoaldeko lautada handi eta lehorrak, Gaztelako lautadaren ezaugarri orografikoak eta klimatikoak aurreratzen dituztenak.[145][146]

Zahar-etxeetako grebalarien kolorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zahar-etxeetako grebalarien kolorea berdea da. Mobilizazio horietan grebalariek beraien egoera azaltzea eta eskaerak publiko egitea izaten dute helburu, beraien lana eta lan-egoeraa gizarteari azaltzeko.[147]

Esamoldeak eta atsotitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Maiatzeko sugeak, urte guztiko berdetea. [148]
  • Antonio, demonio, tutulun berde, danbolinterua, orain farolan dela amerikanua.
  • Negar da barre, kaka berde.
  • Astoak aspaldi jan zun kontzientzia, berdia zalako.[149]
  1. Orlegi hitza aranismoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Heller, Eva, 1948- .... (DL 2009). Psychologie de la couleur : effets et symboliques. Pyramid ISBN 978-2-35017-156-2. PMC 470802996. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  2. «Zergatik berde kategoria adierazteko euskal hitz jatorrik ez? - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  3. «berde - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) Euskaldunon koloreak. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) Pagola, Ines. (2005). Neologismos en la obra de Sabino Arana Goiri. Euskaltzaindia ISBN 978-84-95438-23-2..
  6. «Thames & Hudson Publishers | Essential illustrated art books | Colour and Culture | Practice and Meaning from Antiquity to Abstraction» web.archive.org 2017-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  7. a b c d e Oskar, Gonzalez; 7Urt2020; Comentarios0. (2020-01-07). «Tots els colors del verd: berdea nonahi» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Por qué cuando el semáforo se pone en verde los japoneses lo ven azul» abc 2012-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  9. (Gaztelaniaz) ialeon. «El color del idioma» Cafébabel (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  10. (Gaztelaniaz) «El verde es “azul”: los colores en japonés» nippon.com 2017-06-25 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  11. (Gaztelaniaz) Rodrigo. (2018-09-11). «Colores en japonés: ¿Por qué el verde y azul usan el mismo caracter?» Conoce Japón (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  12. Steingass, F.. (2018-10-24). Persian-English Dictionary.  doi:10.4324/9780203168967. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  13. «Michigan Today, Fall 1997---African American anthropology students discuss the field's affect on them and vice versa» web.archive.org 2009-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  14. «Microscopy Resource Center | Olympus Life Science» www.olympus-lifescience.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  15. «Componentes del color: colorimetría» www.dimages.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  16. http://artekatu.com/plastika/kolorearen-teoria/
  17. Newton, Isaac, 1642-1727.. Optice, sive, De reflexionibus, refractionibus, inflexionibus & coloribus lucis : libri tres. PMC 1013455663. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  18. «how many different colors are there?» www.pburch.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  19. (Ingelesez) Cox, Maria. (2016-10-14). «Was Napoleon killed by wallpaper?» MMTA (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  20. St. Clair, Kassia,. The secret lives of colour. ISBN 978-1-4736-3081-9. PMC 936144129. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  21. «Artists' Pigments, volume 2» www.nga.gov (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  22. Varichon, Anne.. (DL 2005). Couleurs : pigments et teintures dans les mains des peuples. ([Nouvelle éd.]. argitaraldia) Seuil ISBN 2-02-084697-7. PMC 470306022. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  23. «Pigments through the Ages - Overview - Cobalt green» www.webexhibits.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  24. Wiberg, Egon.. Inorganic chemistry. ISBN 0-12-352651-5. PMC 1049755325. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  25. (Gaztelaniaz) Nava, Rafael Fernández. «¿POR QUÉ LA MAYORÍA DE LAS PLANTAS SON VERDES?» Revista de divulgación Saber más UMSNH (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  26. (Gaztelaniaz) Chavarrías, Marta. «¿Qué información aportan los colores de los alimentos vegetales?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  27. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-04-01). «Los colores de los alimentos: su significado y valor nutricional» AS.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  28. (Gaztelaniaz) BBC, Redacción. «¿Por qué no hay mamíferos verdes?» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  29. hipertextual.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  30. (Gaztelaniaz) «Las piedras preciosas verdes» El mundo de las piedras preciosas 2017-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  31. «OCA2» Human Gene Project (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  32. (Ingelesez) Keyser, Christine; Bouakaze, Caroline; Crubézy, Eric; Nikolaev, Valery G.; Montagnon, Daniel; Reis, Tatiana; Ludes, Bertrand. (2009-09-01). «Ancient DNA provides new insights into the history of south Siberian Kurgan people» Human Genetics 126 (3): 395–410.  doi:10.1007/s00439-009-0683-0. ISSN 1432-1203. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  33. «Eye Color - Blue Eyes Versus Brown Eyes: A Primer on Eye Color» www.eyedoctorguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  34. «Frost: Why Do Europeans Have So Many Hair and Eye Colors?» cogweb.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  35. «Why Edinburgh residents are likely to be blue-eyed - Edinburgh Evening News» web.archive.org 2015-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  36. (Ingelesez) Rafnsson, Vilhjalmur; Hrafnkelsson, Jon; Tulinius, Hrafn; Sigurgeirsson, Bardur; Olafsson, Jon H. (2004-08-01). «Risk factors for malignant melanoma in an Icelandic population sample» Preventive Medicine 39 (2): 247–252.  doi:10.1016/j.ypmed.2004.03.027. ISSN 0091-7435. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  37. Kastelic, Vanja; Pośpiech, Ewelina; Draus-Barini, Jolanta; Branicki, Wojciech; Drobnič, Katja. (2013-8). «Prediction of eye color in the Slovenian population using the IrisPlex SNPs» Croatian Medical Journal 54 (4): 381–386.  doi:10.3325/cmj.2013.54.381. ISSN 0353-9504. PMID 23986280. PMC 3760663. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  38. Walsh, Susan; Wollstein, Andreas; Liu, Fan; Chakravarthy, Usha; Rahu, Mati; Seland, Johan H.; Soubrane, Gisele; Tomazzoli, Laura et al.. (2012-05). «DNA-based eye colour prediction across Europe with the IrisPlex system» Forensic Science International: Genetics 6 (3): 330–340.  doi:10.1016/j.fsigen.2011.07.009. ISSN 1872-4973. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  39. (Gaztelaniaz) «Qué es el láser verde y para qué sirve en astonomía» OPTICA ROMA INSTRUMENTOS 2018-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  40. (Ingelesez) "Laserglow – Green lasers for Bird Control / Abatement". Laserglow.com. Retrieved September 27, 2011.
  41. "Cathode Ray Tube Phosphors"
  42. (Gaztelaniaz) Hernández, Álvaro. «Anatomía de un circuito electrónico: ¿por qué las tripas de mi ordenador son verdes?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  43. a b c Sanz, Juan Carlos.. (2001). Diccionario del color. Akal Ediciones ISBN 978-84-460-2607-5. PMC 643557980. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  44. a b c Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  45. a b c d e f Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  46. «Phthalo Green Artist Acrylic Paints - 361 - Phthalo Green Paint, Phthalo Green Color, System3 Artist Paint, 0F4F41 - Art-Paints.com» www.art-paints.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  47. (Ingelesez) «#00ff99 / #0f9 Hex Color Code» encycolorpedia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  48. (Gaztelaniaz) «#3fd8aa código de color hex» encycolorpedia.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  49. «Mint Gloss Ceramic Paints - 7516 - Mint Paint, Mint Color, Artist Gloss Porcelain, Pottery, Bisque, Greenware Ceramic Paint, 81C2AE - Art-Paints.com» www.art-paints.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  50. «PANTONE 15-6340 TPX Irish Green - Find a Pantone Color | Quick Online Color Tool» www.pantone.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  51. (Gaztelaniaz) «#49b675 código de color hex» encycolorpedia.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  52. (Ingelesez) «Jade / #00a86b hex color» ColorHexa (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  53. «NBS/ISCC P - Plochere Color System» web.archive.org 2008-10-04 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  54. a b A Dictionary of Color. McGraw-Hill.
  55. a b (Ingelesez) «Seagreen / Sea green / #2e8b57 Hex Color Code» encycolorpedia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  56. (Gaztelaniaz) «Cual es el color verde petroleo ▷【Como es el verde petroleo + Ejemplo】» Significado del Color 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  57. «HEX color #CFFDAF, Color name: Tea Green, RGB(207,253,175), Windows: 11533775. - HTML CSS Color» www.htmlcsscolor.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  58. «X11 Color Names - CSS Portal» www.cssportal.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  59. (Frantsesez) Bilik, Yan. «Dictionnaire des noms de couleurs» pourpre.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  60. «NBS/ISCC H - Horticultural Colour Charts» web.archive.org 2008-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  61. «Retsof online version of ISCC-NBS Dictionary of Colo(u)r Names - Ma through Mz» web.archive.org 2017-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  62. a b «RAL: NOMBRES COLORES CODIGOS RAL GAMA CARTA CODIFICACION RAL TABLA DE NOMBRES RALES R.A.L. CODES COLOURS NAMES» www.chatox.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  63. (Ingelesez) Dalton, John. (1794). Extraordinary Facts Relating to the Vision of Colours: With Observations. Cadell and Davies, London (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  64. Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2017-06-01). «Daltonen daltonismoa» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  65. Daltonismo. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  66. (Ingelesez) Deuteranopia – Red-Green Color Blindness – Colblindor. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  67. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «verde | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  68. (Gaztelaniaz) Molina, Alberto. (2018-07-19). «Verde 🥇 Significado y Psicología del color verde ↓↓↓» What Color (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  69. «Significado del Color Verde - Positivo y Negativo - Chakras - Feng Shui - Energia - Marketing | Significado de los Colores» Significado del Color Verde - Positivo y Negativo - Chakras - Feng Shui - Energia - Marketing | Significado de los Colores (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  70. Yoon, Hong-key.. (2006). The culture of fengshui in Korea : an exploration of East Asian geomancy. Lexington Books ISBN 978-0-7391-5385-7. PMC 607859287. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  71. «Thai-birthday» web.archive.org 2010-01-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  72. Heller, Eva, 1948- .... (DL 2009). Psychologie de la couleur : effets et symboliques. Pyramid ISBN 978-2-35017-156-2. PMC 470802996. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  73. Trakhtenbrot, B. A. (Boris Avraamovich). (1973). Finite automata; behavior and synthesis. North-Holland Pub. Co ISBN 0-444-10418-6. PMC 730570. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  74. (Ingelesez) «Definition of green | Dictionary.com» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  75. (Gaztelaniaz) «Definición de tolerancia — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  76. (Gaztelaniaz) Núñez, Juan. (2014-02-24). «Psicología de los Colores: El Color Verde» aprendizajeyvida.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  77. (Gaztelaniaz) «Significados del color verde según la psicología: así influye en tu vida» Diario Femenino (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  78. (Ingelesez) Sommer, Matthew Harvey. (2000). Sex, Law, and Society in Late Imperial China. Stanford University Press ISBN 978-0-8047-4559-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  79. Chamberlin, Vernon A.. (1968-03). «Symbolic Green: A Time-Honored Characterizing Device in Spanish Literature» Hispania 51 (1): 29.  doi:10.2307/338019. ISSN 0018-2133. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  80. Skal, David J.. (1992). Hollywood gothic : the tangled web of Dracula from novel to stage to screen.. Deutsch ISBN 0-233-98766-5. PMC 26310328. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  81. Robertson, D. W.. (1954-11). «Why the Devil Wears Green» Modern Language Notes 69 (7): 470.  doi:10.2307/3039609. ISSN 0149-6611. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  82. Heller, Eva, 1948- .... (DL 2009). Psychologie de la couleur : effets et symboliques. Pyramid ISBN 978-2-35017-156-2. PMC 470802996. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  83. Ford, Mark H.. (2003). Self improvement of relationship skills through body language : don't sweat the small things somebody might notice. Llumina Press ISBN 1-932303-79-0. PMC 70069708. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  84. (Gaztelaniaz) «La Nota Curiosa: ¿Por qué los dólares son verdes?» culturizando.com | Alimenta tu Mente 2016-06-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  85. (Gaztelaniaz) De 2019, 12 De Mayo. «El curioso motivo por el que los dólares son únicamente de color verde» Infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  86. (Ingelesez) Green. 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  87. Paupert-Bouchez, Anne. «Blanc, Rouge, or et vert : les couleurs de la merveille dans les Lais» Les couleurs au Moyen Âge (Presses universitaires de Provence): 301–328. ISBN 978-2-901104-24-7. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  88. a b Paupert-Bouchez, Anne. «Blanc, Rouge, or et vert : les couleurs de la merveille dans les Lais» Les couleurs au Moyen Âge (Presses universitaires de Provence): 301–328. ISBN 978-2-901104-24-7. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  89. (Ingelesez) Platnauer, Maurice. (1921/07). «Greek Colour-Perception» The Classical Quarterly 15 (3-4): 153–162.  doi:10.1017/S0009838800000616. ISSN 1471-6844. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  90. a b c d Gage, John. (1993). Colour and culture : practice and meaning from antiquity to abstraction. London : Thames and Hudson (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  91. Jessika Luo Bi. (2018-06-13). Significado de los Colores a través de la Historia. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  92. (Gaztelaniaz) «Los colores del Renacimiento y la Edad Media» Sobre Colores (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  93. (Gaztelaniaz) «Colores de época moderna - Color y pintura - DecoEstilo.com» www.decoestilo.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  94. a b c (Gaztelaniaz) «Color verde en historia y arte» HiSoUR Arte Cultura Historia 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  95. a b (Gaztelaniaz) «Aventura Amazonia :: Arte verde, cuando las esculturas están hechas de naturaleza» www.aventura-amazonia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  96. (Ingelesez) «Atlanta Botanical Garden | Botanical Gardens in Atlanta and Gainesville» Atlanta Botanical Garden (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  97. «Minerales» roble.pntic.mec.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  98. (Gaztelaniaz) Color en el arte. 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  99. (Gaztelaniaz) «El color en fotografía: Todo lo que debes saber para dominarlo» Revista Gadget (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  100. (Gaztelaniaz) «Psicología del color para fotógrafos» Naturpixel 2012-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  101. (Gaztelaniaz) «La Psicología del Color y su Uso en Fotografía» dzoom (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  102. «Sura 76, The Human (Al-Insaan) Quran The Final Testament, translated by Rashad Khalifa, Ph.D.» www.masjidtucson.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  103. «Sura 18, The Cave (Al-Kahf) Quran The Final Testament, translated by Rashad Khalifa, Ph.D.» www.masjidtucson.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  104. (Ingelesez) «Tips, Tricks, Guides, and Solutions» btik (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  105. «Orthodoxy's Liturgical Vestment Colors» web.archive.org 2007-12-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  106. Collins, Ace.. (2003). Stories behind the great traditions of Christmas. Zondervan ISBN 0-310-24880-9. PMC 52311813. (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  107. (Ingelesez) «Greenwashing: What is it, Why is it a Problem, and How to Avoid It» Earth.Org - Past | Present | Future 2021-07-23 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  108. «What is Green Capitalism? - Business Leader News» Business Leader 2021-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  109. Lasa, Irune. «NUKLEARRA ETA GASA... BERDEAK?» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  110. «Energia nuklearra eta gas naturala energia berde izatea o...» Enpresa Bidea (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  111. (Gaztelaniaz) Marciales, Solo Artes. «Colores de los cinturones en artes marciales judo, karate y taekwondo» Solo Artes Marciales (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  112. (Ingelesez) Sensei. Blog - Significado colores de los cinturones | Blog - Artes Marciales Pro. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  113. (Gaztelaniaz) «Historia de los colores Rosso Corsa, British Racing Green y otros» RetroRacing.es 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  114. (Gaztelaniaz) «¿Por qué una chaqueta verde y no un trofeo al campeón?» Mundo Deportivo 2018-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  115. Boston Celtics. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  116. Milwaukee Bucks. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  117. Utah Jazz. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  118. (Gaztelaniaz) «Nike Zoom Freak 1 Antetokounmpo "What The"» www.manelsanchez.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  119. (Gaztelaniaz) «NIKE LEBRON WITNESS IV - Oteros» www.oteros.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  120. Saski Baskonia. 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  121. Real Betis Balompié. 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  122. Alemaniako futbol selekzio nazionala. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  123. (Ingelesez) Brand | Common Language Marketing Dictionary. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  124. (Gaztelaniaz) «Desarrollo De Marcas: ¿Cómo Utilizar La Propiedad Intelectual Para Aportar Valor A Su Empresa?» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  125. (Ingelesez) «Newsroom | The HEINEKEN Company» www.theheinekencompany.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  126. «Carlsberg - The Carlsberg History» web.archive.org 2008-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  127. (Ingelesez) «Who we are » About the Carlsberg Group » Our Rich Heritage « Carlsberg Group» Carlsberg Group (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  128. (Ingelesez) «Sprite» Snack History (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  129. de, El origen; y; De, El Robot Verde; Dice, Roid. (2012-09-10). «El origen de Andy, el robot verde de Android» El Androide Libre (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  130. (Gaztelaniaz) La Utilización de la Psicología del Color, en los Logotipos de Grandes Empresas, como una Herramienta de Marketing. | appsmarketing.es. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  131. (Gaztelaniaz) «Lacoste y la historia de su logotipo» Página web de Cultiva Cultura 2014-04-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  132. .
  133. (Gaztelaniaz) «¿Cuáles son los colores que se relacionan con la ecología y por qué?» Infoguia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  134. (Ingelesez) Ks, Bose; Rh, Sarma. (1975-10-27). «Delineation of the Intimate Details of the Backbone Conformation of Pyridine Nucleotide Coenzymes in Aqueous Solution» Biochemical and biophysical research communications PMID 2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  135. a b (Ingelesez) Gottesman, Sarah. (2016-05-20). «A Brief History of Color in Art» Artsy (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  136. (Ingelesez) Ab, Makar; Ke, McMartin; M, Palese; Tr, Tephly. (1975 Jun). «Formate Assay in Body Fluids: Application in Methanol Poisoning» Biochemical medicine PMID 1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  137. (Ingelesez) David, Alison Matthews. «The Arsenic Dress: How Poisonous Green Pigments Terrorized Victorian Fashion» The Attic (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  138. CONSUMER (https://www.consumer.es/),+EROSKI.+Elikagaien kolore naturala. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  139. https://www.uv.es/uvweb/master-quimica/es/blog/color-fuegos-artificiales-explicado-gracias-quimica-1285949128883/GasetaRecerca.html?id=1285960925955
  140. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2016-05-24). «Lo que las banderas del mundo dicen de nosotros» Verne (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  141. (Gaztelaniaz) «Significado de los colores de las banderas» Saber es práctico 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  142. (Gaztelaniaz) «Los colores y la heráldica» Sobre Colores (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  143. (Gaztelaniaz) https://plus.google.com/+EcomatpapelBenic%C3%A0ssim. (2017-08-11). «¿Qué significa la bandera negra en la playa? Avisos y precauciones en playas.» desatascos castellon - Cubacas Extracciones (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  144. www.sabinetxea.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  145. .
  146. .
  147. Lopez-Pantoja, Zuberoa Iturburu. «Egoitzetatik plazara, baldintza hobeen eske» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  148. Ollobarren, Rober Areizaga. (2012-09-14). «Haixeder: Atsotitzak edo esaera-zaharrak» Haixeder (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  149. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Refranes - Proverbes - Proverbia» ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria  
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy