Douglas Hyde
Douglas Hyde (irlanderaz Dubhghlas de hÍde; halere bere ezizena An Craoibhín Aoibhinn' izan zen) (Castlerea, Roscommoneko konderria, 1860ko urtarrilaren 17a – Dublin, 1949ko uztailaren 12a) irlandar hikuntzalari eta politikaria izan zen. 1938ko ekainaren 25etik 1945ko ekainaren 24era Irlandako Presidentea ere izan zelarik.
1938an Irlandako presidente gisa burutu zuen sarrera hitzaldiaren grabaketa ordurarte galtzorian zegoen Roscommon konderriko irlanderaren ahoskeraren azken testigantza izan zen, gaur egun irlanderaren dialekto hori desagertua baitago.
Arthur Hyde, Jr. erreberendoa eta Elizabeth Oldfielden hirugarren seme izan zen. Irlanderaren ikerketa eta indarberritzearen aldeko etengabeko borroka mantendu zuen, Elkarte Gaelikoaren sortzaileetako bat izan zen, izakera apolitikodun elkartea, nahiz eta irlandar izpiritu nazionalaren berpizkundearen eragin zuzena izan.
Lan literarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1889an irlandar literatura herrikoiaren bilduma bat argitaratu zuen, "Beside the fire" ("Sutondoan"). Gero 1893an "Love Songs of Connacht" ("Connachteko Maitasun Abestiak") idazlana argitaratu zuen, irlanderazko olerkien bilduma, bere ingelerarako itzulpenekin batera eta 1906an "Religious Songs of Connacht ("Connachteko Abesti Erlijiosoak") kaleratu zuen. Bestalde 1899an "A Literary History of Ireland" ("Irlandako Literaturaren Historia") eta irlanderaz idatziriko ekitaldi bakarreko antzezlan bat ere argitaratu zituen.
Conradh na Gaeilge
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta hasiera batean Conradh na Gaeilge (Elkarte Gaelikoa) eraginik gabeko intelektual bitxi eta exzentrikoen kultur mugimendu bat iruditu, berehala irlandar herriaren adostasun eta begikotasunak irabazi zituen. Hydek The Necessity for De-Anglicising Ireland (Irlandaren Desanglikazioaren Beharra) izenburupeko agiria idatzi zuen, honetan irlandar herriaren heziketaren bidez bere ohitura linguistiko eta literarioaren berreskurapena proposatu zuen.
Senataria eta Presidentea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Hyde Sinn Féin alderdiko kide ez izan, mugimendu independentista eman zen unean zehar Oireachtas legebiltzarreko Seanad Éireann goi ganberako hautagai izatea onartu zuen, betiere bere lagun zen Aginte Kontseiluko W. T. Cosgraven iradokizunez, Irlandar Estatu berriaren sorreraren ondoren. Halere bere legebiltzarreko egonaldia nahiko laburra izan zen 1925ko azaroan hauteskundeetara aurkeztean Catholic Truth Society of Ireland CTS elkarteak Irish Independent egunkariko zutabe batean protestantea izan eta dibortzioa defendatzeaz salatu baitzuen, ondorio bezala bere eserlekua galdu zuen.
Irakasketara itzuli zen, Dublingo University College Dublinen irakasle jarri zen, han bere ikasleetako bat etorkizunean Fiskal Nagusia eta Irlandako Presidente izango zen Cearbhall Ó Dálaigh izan zelarik.
Fine Gael alderdiaren iradokizunez, orduan oposaketan zegoena, orduan Taoiseach (Lehen Ministroa) Éamon de Valeraren Fianna Fáilekin izandako alderdi politikoen arteko negoziaketen bidez 1938an bi alderdiok lehen presidente gisa hautatu zuten, 1945an kargu hau laga zuen osasun arazoak zirela eta, Irlandako Teniente Jaunaren aintzineko etxean bizitzeko, gaur egun Ratta Etxea ezagutzen dena, han Douglas Hyde 1949an zendu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Douglas Hyde |