Edukira joan

Fruitu oskoldun

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Fruitu oskoldun
indehiscent fruit (en) Itzuli
AntzekoakQ5998600 Itzuli

Fruitu oskoldunak, eskuarki, hazi oleaginoso jangarri bakarra duten fruituak dira, eta heldu ahala, gogortuz doan azal janezin baten barruan daude. Hazi gehienak, oskoletik berez askatzen diren fruituetatik datozen arren, ez da gauza bera gertatzen hur, gaztaina eta ezkurrekin, adibidez.[1][2]

Ikusten denez, fruitu oskoldun ez da kontzeptu teorikoa, hedaduraz definitutako terminoa baizik, elikaduran, nutrizioan eta alergologian bereziki erabiltzen dena. Horrelako fruituen haziek, nutrizioaren ikuspegitik, antzeko konposizioa dute (energia eta nutriente ugari) eta osasunerako mesedegarriak dira, alergia-iturri izan daitezkeen arren.[3]

Gaztainak fruitu oskoldunak dira, bai adiera botanikoan bai orokorrean.

Fruitu oskoldun batzuk fruitu lehorrak dira, ez denak, baina bigarren sailkapen hori hezetasun graduari dagokio. Horretan ere, ez da gauza bera

Terminoaren erabilera orokorra ez da oso murriztailea: fruitu oskoldun asko (fruitu lehordun, alegia), ez dira fruitu oskoldun adiera botanikoan. Terminoa, horma gogorra eta mami jangarria duten fruituak izendatzeko erabiltzen da, sensu stricto.[4]

Definizioak: fruituak, haziak, atalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorea ernaldu ondoren (angiospermetan), obulutegia heltzearen eraginez gorpuzten den landare-organoa fruitua da, botanikaren ikuspuntutik. Obulutegiaren hormak perikarpoa osatzen du (oskola), eta obulutegiaren barruko obuluek haziak ematen dituzte. Kanpoaldetik barrurantz, perikarpoak parte hauek ditu:

Fruitu oskoldunen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira gure artean ezagunenak: anakardoa (Anacardium occidentale), arbendola (Prunus dulcis), Brasilgo intxaurra (Bertholletia excelsa), ezkurrak: haritz (Quercus robur), arte (Quercus ilex), ametz (Quercus pyrenaica), erkametz (Quercus faginea) eta antzekoenak, gaztaina (Castanea sativa), hurra (Corylus avellana), intxaurra: intxaurrondoarena (Juglans regia), makadamiarena (Macadamia integrifolia), pagazi edo pagatza (Fagus sylvatica), pekan intxaurra (Carya illinoinensis), pinazia (Pinus pinea), pistatxoa (Pistacea vera) eta beste hainbat.

Sailkapen honetan kakahuetea ere sartua izan den arren, ez da fruitu, lekale baizik.

Ekoizpena, estatuka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu oskoldunen ekoizle behinenak Txina eta AEB dira. Kontinenteka adierazteko,

Ekoizpen handiena anakardoena da: Asian (Vietnam eta India), guztiaren % 56 ekoitzi da, batez beste, 1980-2017 epean; ondotik, Afrikan (ekoizpen osoaren % 37,6, Boli Kostan eta Benin, bereziki).

Intxaurra dator ondotik: Txina eta AEB, nagusi. Txinaren aurrerapen azkarrari esker, intxaur-ekoizpenen gorakada nabarmena izan da: 2000tik 2016ra bere ekoizpena sei aldiz biderkatu zuen.

Bigarren hazkunde nagusia pistatxoarena da: 2007-2016 hamarkadan, fruitu honen produkzioa % 55 hazi zen. Eta1980-2017 tartean, munduko ekoizpena 15ez biderkatu da, egun Iran delarik munduan lehena.

Oraindik ere, basoko arbolatik biltzen den Brasilgo intxaurrak urtaroen gorabehera latzak nozitzen dituen arren, fenomeno nagusia Amazonian Brasilgo intxaur ekoizpenaren amiltzea izan zen, 1970 eta 2003 urteen artean eskualde hartako oihana arras soiltzearen ondorioz. Boliviako eta Peruko Amazonas aldeko eskualdeak babestu ziren, fruitu lehorren uzta arautuz, auzoko Brasil handiaren ekoizpena gainditu zelarik.

Analisi nutrizionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko tauletan, Europan maiz kontsumitzen diren fruitu oskoldunen eta pinazien oinarrizko datuak bildu ditugu. Datu horiek guztiak eskuragarri eta komentatuta daude elikagai hauek jorratzen dituzten Wikipediako artikuluetan.

Fruitu oskoldunak lipido iturri oparo dira, hara: pistatxoaren 47,4 g 100 gramoko, pekaneko intxaurraren 72,6 g, eta makadamia intxaurraren 72,9 g. Gantz-azidoen osaera aldatzen da, fruituen genotipoaren (kultibarraren), hazkuntza-baldintzen eta lehortze- eta erretze (xigortze) tratamenduen arabera.

Fruitu lehor guztiek gantz-azido aseen tasa nahiko apala dute, Brasilgo intxaurrak izan ezik (16,2 g/100 g). Kate luzeko gantz-azido aseek, larregi kontsumituta, kolesterol tasa altxa dezakete eta efektu tronbogeniko aterogenoak (tronbosia eragiten dutenak) eragin; beraz, gaixotasun kardiobaskularra nozitzeko arriskua areagotzen dute. Bestetik, ordea, gantz-azido horiexek garuneko nerbio-sistemako mielinazko zorroaren osagai nagusiak dira. Hortaz, ez dira deabrutzat jo behar, nutrizioan oreka-erregulatzaileak direlako. Begiratu behar den bakarra, gantz-azido aseen ingesta eguneroko energia-ingesta osoaren %12 ez gainditzea da.

Hona hemen fruitu oskoldunen osaerak, jarduera antioxidatzaileen arabera:

Fruitu oskoldunen makronutrienteak (g/100g)

AL: azido linoleikoa, AAL: azido alfa-linolenikoa

GAA: gantz azido asea, GAMA: gantz azido monoasegabea,

GAPA: gantz azido poliasegabea

Lipidoak GAA GAMA Oleiko

ω-9

AL

ω-6

AAL

ω-3

GAPA Prot. Gluk. Zuntza
Intxaurra 67,3 6,45 14,1 13,4 36,1 7,5 43,6 13,3 6,88 6,7
Pekan intx. 72,6 6,62 40,6 40,6 22,1 1,01 23,1 9,57 5,27 8,33
Pistatxoa 47,4 5,52 23,8 23,1 13,3 0,26 13,5 18,4 18,6 10,1
Anakardoa 49,5 10,5 26,7 26,7 8,71 0,1 9,05 15,2 26,7 3,85
Arbendola 53,4 4,19 31,8 31,5 11,6 0,052 13,5 21,1 7,85 10,2
Brasilgo intx. 66,7 16,2 21,8 19,5 25,2 0,059 25,6 14,8 5,28 6,4
Pinazia 65 5,53 19,9 18,3 30,4 0,15 33 13,7 6,31 10
Makadamia 72,9 11,6 57,2 1,65 7,14 8,35 8,6
Hurra 63 4,46 45,7 45,7 5,25 0,057 7,92 13,9 6,99 9,7

Fruitu oskoldunek gantz azido asegabeetan (GAA) eduki handia dutelarik, bi eratakoak bereizten dira:

  • gantz azido monoasegabeak (GAMA): makadamia intxaur lehorrak dira gehien dauzkatenak (57,7 g/100g), hurren (45,7 g/100g) eta pakanen aurretik. Fruitu oskoldunetan (makadamiez gain), GAMA azido oleikoa dago, ia bakarrik. Honen ezaugarria, gaitz kardiobaskularrak prebenitzea da.
  • gantz azido poliasegabeak (GAPA), bi multzotan sailkatzen dira:
    • omega-6 (ω6 edo n-6 adierazita): azido linoleikoa, ezinbestekoa dugun omega-6 (gorputzak ez baitaki sintetizatzen), intxaurrak (36,1 g/100g) eta pinaziak asko daukatena. Omega-6 azidoak odoleko kolesterola murrizten du, baina hantura-eragile da eta plaketa-agregazioan lagungarri.
    • omega-3 (ω3 edo n-3 adierazita): azido alfa-linolenikoa ezinbesteko omega-3 bat da, ohikoagoa landare-jatorriko elikagaietan animalia-jatorrikoetan baino. Intxaur-alea da azido alfa-linoleniko gehien daukan elikagaietako bat (7,5 g/100g). Pecan intxaurrak, berriz, 7 aldiz gutxiago dauka. Omega-3 asko daukaten arrain koipetsuek DHA (azido dokosaenoikoa) eta EPA (azido eikosapentanoikoa) dituzte, batez ere. Omega-3ak hanturaren aurkakoak dira eta plaketen agregazioa (koagulazioa) eragozten dute; beraz, odolaren jariakortasuna errazten dute, HDL kolesterola (kolesterol ona) areagotzen dute, gaixotasun neuroendekapenezkoen prebentzioa laguntzen dute (Alzheimer, Parkinson), tumoreen hazkuntza moteltzen dute (bereziki kolorrektala eta prostatakoa).

GAPA (poliasegabeak) gehien duten fruitu oskoldunak intxaurrak dira (43,6 g/100g); ondoren, pinaziak (33 g/100g) eta Brasilgo intxaurrak datoz. Poliasegabeen onurak aprobetxatzeari dagokionez, fruituen eduki erlatiboa kontuan hartu behar da. Izan ere, azido linoleikoa (ω6) eta azido alfa-linolenikoa (ω3) gure gorputzak EPA edo azido eikosapentaenoikoa (C20:5 ω-3) sintetizatzeko erabiltzen ditu. Gantz-azidoak lehian dihardute lasterketa metaboliko honetan, eta ω3/ω6 ratioa erabakigarria da lehiaketan: 4 – 5 ingurukoa izan behar du. Omega-6k ez du 4 - 5 aldiz omega-3 baino handiago izan behar; kontuan har dezagun gure dietan, oro har, omega6 askotxo dagoela.

Intxaur mamiak gantz-azido poliasegabe gehien daukana ez ezik, ω6/ω3 ratioa < 5 duen oskoldun bakarra da. Egungo dietak omega-6ren alde egin ohi du, larregi, agian. Nekazaritza intentsiboaren garapenaren ondorez, animaliak sojaz, ekilorez eta artoz elikatzen dira, hirurek ere omega-6 asko daukatenak. Gaur egun ω6tik gehiegi kontsumitzen dugu eta ω3tik, aldiz, eskas.

Hitz gutxitan: ω3 familiako eikosanoideak antiinflamatorioak direla, plaketen agregazioa eta basokonstrikzioa mugatzen dutela; ω6 familiako eikosanoideak, aitzitik, proinflamatorioak direla, eta koagulazio eta basokonstrikzioaren mesedetan dihardutela.

Fruitu oskoldunek B multzoko bitaminetako batzuk (E bitamina, batik bat) ugari dauzkate.

Fruitu oskoldunen bitaminak (µg/100g)
proA B1 B2 B3 B6 B9 C D E K
GKE 800 1 100 1 400 16 000 1 400 200 80 000 5 12 000 75
GKEren %20 160 220 280 3 200 280 40 16 000 1 2 400 15
Intxaurra 20,7 300 50 400 190 120 770 <0,25 1 670 2,4
Pekan intx. 29 590 120 1170 200 19,8 970 0 1 400 3,5
Pistatxoa 156 670 170 1 200 1 410 94,2 <500 0 1090 13,2
Anakardoa 0 360 150 1 140 380 51,4 <500 0 750 34,7
Arbendola 1 180 910 3 400 110 93,1 <500 0 14 600 0
Brasilgo intx. 0 870 35 250 100 13 700 0 5 330 0
Pinazia 17 570 110 3 290 140 80,2 <500 0 8 470 53,9
Hurra 11 380 110 1 100 340 121 <500 0 5 650 14,2

GKE: gomendatutako kopurua eguneko


"Gomendatutako kopurua eguneko" (GKE) izenekoak, elikagai-produktuak etiketatzeko erreferentzia gisa bakarrik erabiltzen diren balioak dira, beharrezkoak diren eguneko kopuruen oso gutxi gorabeherako adierazpidea baino ez dute ematen, ez baitute adina edo sexua aintzat hartzen, adibidez. Ciqual-etik hartutako taulan, GKEren %20tik gorako balioak letra lodian jarri ditugu.

Gogoan izan, emandako batez besteko balioak gutxieneko eta gehienezko baliotzat jo behar direla, tamaina horiek batzuetan landarearen eta uztaren ondoren prestatzeko metodoen (lehortzea, erretzea, gazitzea) arabera asko alda daitezkeelako.

Bitamina lipodisolbagarrietan (A, D, E, K1 bitaminak), A bitamina gutxi dute fruitu oskoldunek, pistatxoak izan ezik. E bitamina, aitzitik, ugari dute arbendolek, pinaziek, hurrek eta Brasilgo intxaurrek, fruitu-oliotan.

Bitamina hidrodisolbagarrietatik (B eta C), B1 (tiamina) eta B9 (folatoa) bitaminak eduki handia dute fruitu oskoldun gehienek. Hala ere, Fruituko oskoldunek C bitaminatik oso gutxi dute. Uretan disolbagarriak diren bitamina hauek ez dautza fruitu oskoldunetatik erauzitako olioetan.

Fruitu oskoldunen oligoelementuak (mg/100g)
Ca Cl Fe Mg Mn P K Zn
GKE 800 800 14 375 2 700 2 000 10
GKEren %20 160 160 2,8 75 0,4 140 400 2
Intxaurra 75 35,1 2,2 140 2,9 360 430 2,7
Pekan intx. 69,8 2,57 123 4,27 277 409 4,61
Pistatxoa 98,5 728 2,4 105 0,65 437 655 2,3
Anakardoa 40,3 364 3,9 223 1,1 452 546 5,4
Arbendola 248 <61 3 232 1,39 416 668 2,85
Brasilgo intx. 150 2,47 367 2 658 591 4,13
Hurra 116 2,8 138 3,9 263 551 2,25

GKE: gomendatutako kopurua eguneko


Fruitu oskoldunek magnesio (Mg), manganeso (Mn), fosforo (P), potasio (K) eta zink (Zn) asko daukate: GKEren % 20 gainditzen dute denek. Brasilgo intxaurra eta arbendola dira magnesio gehien daukatenak. Pekan intxaurra manganeso asko du, eta Brasilgo intxaurrak selenio ugari dauka (0,103 mg/100g).

Aldeko eta kontrako eraginak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitz kardiobaskularren aurkako babesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu epidemiologikoek frogatzen dutenez, fruitu oskoldunak aldizka kontsumitzeak efektu kardiobabeslea dauka, kolesterol guztia eta LDL kolesterola, bereziki, jaisten laguntzen duelako. Gaitz kardiobaskularren arrisku-faktore horien hobekuntza, fruitu oskoldunek duten gantz-azido asegabeen eta zuntz dietetikoen eduki handiak eragiten du.

Populazio handietan eginiko behaketek ondorioztatu dute fruitu lehorrak eskuarki kontsumitzeak bihotza babesten duela eta, hortaz, gaitz koronario eta kardiobaskular, diabetes edo gehiegizko pisua izateko arriskua arintzen dutela eta asetasun indize handikoak direla. Efektu hori onuragarria da, jakina, non eta gehiegizko kontsumoa egiten ez den; bestela, kaltegarria izan daiteke.

Gogoan izan dezagun, nolanahi ere: horrelako fruituei oskola kendu behar izateak, normalean, ale asko kontsumitzea galarazten du; egun, ordea, jatekoak oskolgabeturik (azal barik) merkaturatzen direnez, arriskua da horietatik gehiegi hartzea.

Hamalau urtez, 86.016 erizainen populazioan eginiko ikerketa prospektibo batean (Nurses’ Health Study, Erizainen Osasun Azterketa), ikusi zen astean gutxienez bostetan fruitu oskoldunak kontsumitzen zituztenek gaixotasun koronario hilgarria nozitzeko arriskua % 39an murrizten zutela eta miokardioko infartu hilgarria nozitzeko arriskua, %32an.

Antzeko lau ikerketa prospektibo konbinatuz, Kelly eta Sabaté zientzialariek  (2006) ikusi zuten, astean lau aldiz gutxienez fruitu oskoldunak kontsumitzen zituzten subjektuek, gutxitan edo inoiz jaten ez zutenen aldean, gaixotasun koronarioa izateko arriskua % 37an murriztua zutela.

Aune eta bestek (2016) 20 ikerketa prospektiboz osaturiko metaanalisi batean, egunean 28 g fruitu oskoldun kontsumitzen zutenen arrisku erlatiboa arintzen zela frogatu zen; gaixotasun koronarioen kasuan, % 29; gaixotasun kardiobaskularretan, % 21; era guztietako minbiziak nozitzeko arriskua % 15ean urritu zen, eta heriotza-kausa guztietan, %22. Horrez gain, arnas gaixotasunak pairatzeko arrisku erlatiboa % 52 murriztu zen, diabetes kasuetan % 39; eta gaixotasun infekziosoengatiko hilkortasun tasa, % 75 jaitsi zen.

Gorputz-masaren kontrola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inongo azterketa epidemiologikok ez du frogatu fruitu oskoldunak kontsumitzea pisua hartzeko motiboa denik. Aitzitik, kohorte handietan eginiko ikerketek frogatu zutenez, fruitu oskoldunak maiz kontsumitzearen ondorioz, arrisku kardiobaskularrak arindu egiten ziren eta gorputz-masaren indizea altxatzearekin loturarik ez zuten.

Goien aipatutako zientzialariek (2005) ikertu zuten ea sei hilabetez egunero intxaurrak (energiaren %12a eguneko) kontsumitzeak gorputzaren pisua aldaraziko ote zuen. 90 lagunekin eginiko ausazko saiakuntza kontrolatu horretan, subjektuei bi dieta betearazi zitzaien: "Intxaurra" izeneko dieta egin zutenek, fruitu oskoldunen kopuru zehatz bat jan behar izan zuten (28 - 56 g bitarte, norberaren energia-kontsumoaren arabera), intxaur osagarriren bat barne; "Kontrol" izeneko dieta egiten zutenei, aldiz, intxaurrrik ez jateko agindu zitzaien. Parte-hartzaileek ez zekiten azterketa pisu-kontrolari buruzkoa zenik. Era berean, subjektuei eskatu zitzaien ikerketan zehar jarduera fisikoa ez aldatzeko eta pisua galtzen ez saiatzeko.

"Intxaurra" dietan, subjektuek "Kontrol" dietan baino energia-ingesta handiagoa egin zuten (1.952 kcal vs 1.819 kgcal, hau da, 133 kcal gehiago). Osagarri energetikoa (133 kgcal) intxaurren ekarpen energetikoa (231 kcal) baino txikiagoa zen, eta horrek iradokitzen du beste elikagai batzuekin ordezka zitekeela. Nolanahi ere, beste 133 kgcal-eko energia-ingestak, "Intxaurra" dietan ari zirenei 3,1 kg-ko pisua igotzea ekarriko zien sei hilabetetan. Parte-hartzaile guztiei, intxaurrak hartzeak 0,4 kg-ko pisua (eta gorputz-masaren indizea) handitzea ondorioztatu zien. Baina, "Kontrol" eta "Intxaurra" dieten arteko energia-desberdintasunei egokitu ondoren, ez zen desberdintasunik ikusi gorputz-pisuan. Espero baino txikiagoa izan zen pisu-igoera hura azaltzeko orduan hainbat mekanismo aipa daitezke, hala nola, asetasun-mailaren igoera, energia-gastua atsedenaldian (dietak eragindako termogenesia), melatonina eta fenolen obesitatearen aurkako efektuak eta hesteetako mikrobiomaren aldaketak.

Fruitu oskoldunek eraginiko alergiak larri-larriak izan daitezke, erreakzio anafilaktiko latzen eragileak Europan alergia gehien eragin dezakeen fruitu lehorra hurra da. Fruitu oskoldunen alergiaren sintoma batzuk hauek izan daitezke: azalean azkura, arnasteko zailtasuna, buruko mina, sabeleko karranpak, azaleko erupzioak eta hantura.

Aldizkari sistematiko batzuetan ageri denez, fruitu lehorren alergiaren diagnostiko-probak % 95eko aurreikuspen-balio positiboa izan arren, "eremu grisean" eroriko diren pertsonen proportzioa handia da; finean, elikagaien test bat egin behar zaiela, banan-banan, alergia-egoera zehazteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tree nuts : composition, phytochemicals, and health effects. 2009 ISBN 9780849337352. PMC 234213740. (Noiz kontsultatua: 2019-06-27).
  2. Agirre, Edorta. «Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa 141003» calameo.com: 176-180. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  3. (Ingelesez) «Nuts» Linus Pauling Institute 2014-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-06-27).
  4. The encyclopedia of seeds : science, technology and uses. CABI 2006, 228 or. ISBN 9780851997230. PMC 61478115. (Noiz kontsultatua: 2019-06-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy