Interlingua
Interlingua | |
---|---|
Interlingua — interlingua | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mundu Osoan |
Hiztunak | bigarren hizkuntza: 1.500 (2000) |
Ofizialtasuna | Ez da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuk ofizialtzat dute |
Araugilea | International Auxiliary Language Association (en) |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza eraikia | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Interlingua alphabet (en) eta latindar alfabetoa |
Sortzailea | Alexander Gode |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ia |
ISO 639-2 | ina |
ISO 639-3 | ina |
Glottolog | inte1239 |
Wikipedia | ia |
IETF | ia |
Interlingua nazioarteko hizkuntza laguntzailea da, mendebaldeko hizkuntza gehienen lexikoan eta gramatika angloerromaniko erraztu baten oinarrituta. 1951ean kaleratu zuen International Auxiliary Language Association-ek. Horren ondorioz, batzuetan "IALAren interlingua" esaten zaio, hitzaren beste esanahietatik bereizteko.
Giuseppe Peanoren "Latino sine Flexioneri" hasieran "intrerlingua" esan arren, erabilera hori galduz joan zen IALAren interlingua argitaratutakoan. Inerlingua nazioarteko hizkuntza laguntzaileren sinonimoa ere bada.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa eta Amerikako hizkuntza-oinordekotza grekolatinoa da. Gaurko hizkuntzetan bizirik iraun duen latina IALA zientzia elkarteak argitaratutako liburu batean bildu zuten hizkuntzalari eta filologo profesionalek, 1924 eta 1951 arteko lanaren ondorioz.
Emaitza interlingua da. Gramatika mugaraino erraztuta dago, eta europar edo amerikar ikasi batek interlinguaz idatzitako testu tekniko edo zientifiko bat uler dezake berehala, eta erabiltzen has daiteke epe laburrean.
Erabilera praktikoa argitalpen zientifikoen laburpenetan frogatu da, batez ere medizinaren esparruan eta, halaber, nazioarteko mintzaldietan erabilitako hizkuntza izan da.
Afrika eta Asiako herrientzat, interlingua mendebaldeko hizkuntzetarako giltza da, euren "topagunea" baita.
Hizkuntzen irakaskuntzan, bide arina da nazioarteko lexikorako, eta prestaketa ona hizkuntza erromantzeak eta ingelesa ikasteko.
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interlinguak Europan eta Amerikan zabaldutako lexiko grekolatinoaren bilketa egiten du: europar jatorriko hizkuntza guztietan "erdikoa" izatea nahi da. Haren hiztegia sistematikoki "hiruko erregela" eta "biko erregelaren" bidez lortua da, batez ere ingeles eta hizkuntza erromantzeetatik eta, bigarren maila batean, aleman eta errusieratik.
Hiruko eta biko erregelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz bat interlinguako hiztegian onartzen da hurrengo lau hizkuntzetatik hirutan aurkituz gero, dagozkion aldaera fonetikoekin baina esanahia mantenduz gero:
- ingelesa
- "iberiarra" (gaztelania edota portugesa)
- frantsesa
- italiera
edo aurreko lauretatik bitan egonda eta gutxienez hurrengo bietako batean:
Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interlinguaren gramatika angloerromaniko sinpletua da[1]. Hizkuntza koherente baten lexikoaren erabilpena ahalbidetzen duen errazena izan behar du. Horrek erabiltzen diren hizkuntzen berezitasun eta berezko formak baztertzen ditu: generoa, deklinazioa, aditz-joko irregularrak...
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gramatika eta hiztegia lehen aldiz argitaratu ziren 1951ean. Alexander Gode izan zen eragile nagusia. Gramatikaren aurkibidea, interlingua-ingelesa hiztegia eta eta Interlingua a Prime Vista liburua argitaratu zituen.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nostre Patre, qui es in le celos,
que tu nomine sia sanctificate;
que tu regno veni;
que tu voluntate sia facite
super le terra como etiam in le celo.
Da nos hodie nostre pan quotidian,
e pardona a nos nostre debitas
como nos pardona a nostre debitores,
e non duce nos in tentation,
sed libera nos del mal.
Tote le esseres human nasce libere e equal in dignitate e in derectos. Illes son dotate de ration e de conscientia, e debe comportar se fraternalmente le unes con le alteres.
Hizkuntzari berari buruzko poema bat:
Lingua natural e musical
de parolas international
e un grammatica minimal.
Comprensibile facilemente
per personas intelligente.
Le medio de communication
adequate pro le solution
del confusion de Babylon.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Interlingua 3» ZUZEU 2021-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |