Luis Briñas Ikastetxea
Luis Briñas Ikastetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Santutxu eta Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′05″N 2°54′38″W / 43.25135°N 2.91068°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1933 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pedro Ispizua |
Estiloa | arrazionalismoa |
Webgune ofiziala | |
Luis Briñas Ikastetxe Publikoa (edo Luis Briñas Eskola) Bilboko Santutxu auzoan dagoen eskola publikoa da. Luis Briñas filantropoaren omenez Pedro Ispizua arkitektoak Santutxuko Iturriaga kalean eraiki zuen, Luis Briñasek berak dohaintzan emandako lursail batean.[1]
Bigarren hezkuntzako Ikastetxeak 272 ikasle inguru zituen 2024an, denek ikasten zuten D ereduan.[2]
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Santutxu auzoan dago, Iturriaga kalean Basarrateko landatik hurbil, 'Hildakoaren landa' moduan ezaguna dena, .
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930eko hamarkadan eraiki zen eskola. Ordurako Santutxu aldean gero eta jende gehiago bizi zen. Bilboko beste bazter batzuetan ere berdin antzean zebilen. Horregatik, Bilboko Udalak eskolak egiten hasi zen euskal arkitekto onenen proiektuekin. Indautxu, Berastegi, Atxuri eta beste hainbat auzotan eskola ederrak eraiki zituen. Santutxuko hau XX. mende bukaeran berriztatu zuten eta itxura modernoa
Errepublika garaian (1931-1936) proiektatutako ikastetxe hau tuberkulosiak jota zeuden gaixoen klinikatzat erabili zen gerra zibilean. Guztira, 260 ohe ezarri ziren, herri gosetu eta txirotua astintzen zuen gaixotasunari aurre egiteko. Bizkaiak bazuen orduan Santa Marinako osasun-etxea —han ere Briñas jaunak ongiletzat jardun zuen— eta Gorlizko ospitalea, eta bi erietxe horietatik borroka latza egin zuten tisiaren aurka.[2]
Briñas ez zen eskola izan 1942ra arte. Harrezkero ikastetxeak Begoñako Errepublikako belaunaldi ugari hezi ditu.[2]
« | Luis Briñas Ikastetxea asko aldatu da. 1984an, Haur Hezkuntzan bost irakasle baino ez ziren euskaldunak. Gaur egun denak dira. Geletan 30na une izatetik 23ra pasa gara. Briñas beti izan da auzoko eskola Basarraten egon delako. Pena da, Haur Eskola ez edukitzea. Udalak BBKri eman zion kontzesioa. Guk eskolara ekartzea nahi genuen, baina inbertsio handia eskatzen du. | » |
—Mikel Baroja (2009)[3] |
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon hainbat eraikinen egilea izan zen Pedro Ispizua arkitektoak (Erriberako Merkatua, Areatzako kioskoa, Tigrearen eraikina eta Atxuriko eskolak, besteak beste) Luis Briñas eskola eraikitzeko arrazionalismo arkitektura-estiloa erabili zuen, Euskal Herrian gutxitan erabili den estiloa da hori.[3][4]
Eraikina berezia da, ez du teilaturik, eta teilatuen ordez terrazak ditu umeek jolaserako erabil ditzaten. 100% aprobetxatuta dago. Leiho ugari duenez, argi-izpi guztiak sartzen dira. Izendapen bat du estatuko lehenengo eskola modernista izateagatik. Hainbat zaharberritze lan egin dira geroago. Handiena eta azkena 1997an. Orduan, desagertu ziren frontoia eta auzoko bileretarako erabiltzen zen antzokia.[5][1]
-
Pedro Ispizua arkitektoa
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da 2009 75. urteurrenean ikastetxearen ibilbidea laburtzeko bildu zuten gertaera zerrenda:
- 1933-04-10: Luis Briñas eraikitzeko proiektua
- 1937-10-13: Tuberkulosiaren kontrako behin behineko ospitalea izateko egokitzapena 260 oherekin
- 1939-05-17: Gela handiak izateko eskamena, Begoña inguruko matrikulazioaren aurreikuspenaren oinarrituta
- 1941-09-18: Eskola taldearen obren amaiera
- 1942-02-06: Eskolaren inaugurazio ofiziala
- 1942-10-27: Begoña inguruko hezkuntzaren berrantolaketa
- 1944-04-03: Briñas eskola amaitzeko obra-aurrekontuak aurkezten dira
- 1946-09-18: Lapurketa batzuen salaketa. Atezainaren bizilekua atondu zuten, eskolatik urrun bizi ez zedin
- 1954-02-22: Egoitza oso egoera penagarrian dago. Bertan bizi izango den atezaina eskatzen da
- 1955-12-03: Bilboko apezpikuak eskolako areto nagusia eskatzen du bertan mezak ospatzeko. Udalak ezetza ematen du “aretoa eta kokatuta dagoen eskolako alderdia guztiz hondakor baita” (709 zkia. duen txostena Joaquín Zuazagoitia alkateari zuzendua 1956ko otsailaren 20an)
- 1961-03-04: Joaquín Gorriak, mutilen zuzendaria, eta M. Luisa Estévezek, neskena, egindako eskaera eskolako areto nagusian eszenakotiko ohiala eta jesarlekuak ipintzeko.
- 1963-05-18: Zuzendari hauek ere, irteera hain arriskutsua zenez, istripu bat baino gehiago egon zen eta, ateratzeko ate berria eta hesiekin eskola ixtea eskatu zuten.
- 1964-04-25: Kultura Sailak eginiko txostena, Derioko kanpusantutik ekarritako hesiekin eskola ixteko.
- 1964-07-28: Bilboko apezpikuak eskolako areto nagusia kapera izateko baimena eskatzen du Maria Reina eliza obretan dagoen bitartean.
- 1967-03-10: Dagoen igerilekua martxan jartzeko eskamena eta udalaren ezetza , hasierako aurrekontua baligarria ez izateagatik.
- 1980-04-28: Jolastokiak handitzeko eskaera eta Mandoia mendia kaleko lurrak norenak diren kontsultatzeko.
- 1983-1984 ikasturtea: Bilboko udalak ikastetxea zaharberritzen du: elektrizitate instalakuntzak, komunak, sukaldea, atezainaren etxebizitza, tutoriak…
- 1995-1996 ikasturtea: Ikastetxeko berrikuntza orokorra eta ikaslegoa garraiatzea Mesedetako Eskolara eta Kotxeritora. Berriztapena aurrera eramateko ardura Eduardo Eskauriaza eta Rafael Olabarri arkitektoena izan zen.
- 1996-1997 ikasturtea: Ikaslegoa Bolueta eta Kotxeritora joan zen, eta Santutxu eskolaurrea integratu zen, bi egoitza ezberdinetan.
- 1998-1999 ikasturtea: Obren amaiera eta Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikastetxea hasten da
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Luis Briñas ikastetxearen 75. urteurrena. Berton aldizkaria. 120. zenbakia. 13-14, 2009-04-01
- ↑ a b c Briñas-Santutxu BHI - Aurkezpena eta historia. .
- ↑ a b Berton. (2002). «Luis Briñas Eskola» Berton: 2..
- ↑ «PEDRO ISPIZUA SUSUNAGA» LUIS BRIÑAS - 75. URTEURRENA (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
- ↑ «BERTON ALDIZKARIA» LUIS BRIÑAS - 75. URTEURRENA (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Briñas ikastetxea Facebook