Edukira joan

Luis Briñas Ikastetxea

Koordenatuak: 43°15′05″N 2°54′38″W / 43.25135°N 2.91068°W / 43.25135; -2.91068
Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Briñas Ikastetxea
Luis Briñas ikastetxea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSantutxu eta Bilbo
Koordenatuak43°15′05″N 2°54′38″W / 43.25135°N 2.91068°W / 43.25135; -2.91068
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1933
Arkitektura
ArkitektoaPedro Ispizua
Estiloaarrazionalismoa
Webgune ofiziala

Luis Briñas Ikastetxe Publikoa (edo Luis Briñas Eskola) Bilboko Santutxu auzoan dagoen eskola publikoa da. Luis Briñas filantropoaren omenez Pedro Ispizua arkitektoak Santutxuko Iturriaga kalean eraiki zuen, Luis Briñasek berak dohaintzan emandako lursail batean.[1][2]

Bigarren hezkuntzako Ikastetxeak 272 ikasle inguru zituen 2024an, denek ikasten zuten D ereduan.[3]

Bilboko Santutxu auzoan dago, Iturriaga kalean Basarrateko landatik hurbil, 'Hildakoaren landa' moduan ezaguna dena.

1930eko hamarkadan eraiki zen eskola. Ordurako Karmelo, Bolueta eta Otxarkoaga aldean gero eta jende gehiago bizi zen.[4]

Begoñako biztanleria (1800-1920)[5][6]

Bilboko beste bazter batzuetan ere berdin antzean zebilen. Horregatik, Bilboko Udalak eskolak egiten hasi zen euskal arkitekto onenen proiektuekin. Indautxu, Berastegi, Atxuri eta beste hainbat auzotan eskola ederrak eraiki zituen. Santutxuko hau XX. mende bukaeran berriztatu zuten eta itxura modernoa du oraindik.

Errepublika garaian proiektatu zen eraikina, 1933an. 1936an bukatzen ari ziren eskolako eraikinaren lanak, baina azkenean eskola ez... tuberkulosiak jota zeuden gaixoen klinikatzat erabili zen gerra zibilean. Guztira, 260 ohe ezarri ziren, herri gosetu eta txirotua astintzen zuen gaixotasunari aurre egiteko. Bizkaiak bazuen orduan Santa Marinako osasun-etxea —han ere Briñas jaunak ongiletzat jardun zuen— eta Gorlizko ospitalea, eta bi erietxe horietatik borroka latza egin zuten tisiaren aurka.[3]

Gerra Zibila amaitu ostean, Bilboko Udalak Briñas eraikina eskola-talde moduan bideratzeko helburua berreskuratu zuen. 1941eko irailaren 18rako zentruaren garbiketa agindu zen, Eskola bezala erabili ahal izateko urte bereko urriaren lehenerako. Urriaren 6an, Kultura Batzordeak publikoki eman zuen matrikularen berri. Urriaren 11n, zabaldu zen matrikulatzeko epea.

Luis Briñas eskola irekitzeko ekitaldia 1942an. Orduko giro ofizial erlijioso eta ideologikoa.[2]

Kultura Batzordeak 1941eko urriaren 25ean txosten bat igortzen die gainontzeko udalbatzako kidei, zeinetan orokorki azaltzen den hamasei gela berri egokitzen direla: haur-hezkuntzako lau, neskentzako sei eta mutilentzako beste sei. Eskola talde berriak Karmelo, Otxarkoaga eta Bolueta auzo populatuen hezkuntza beharrak asetuko zituela eta, era berean, bereak egingo zituela Boluetako antzinako graduatua eta behin-behineko Zurbarango instalazioak. Boluetako 7 sailak, oinarrizko 6 sailez osaturiko eraikin berrira eramango ziren (mutilen 3 gela eta nesken beste hiru), haur hezkuntzakoak bertan utzita haur txikien lekualdatzea ekiditzeko. Zurbarango 3 taldeak (bata haur hezkuntzakoa, bestea mutilentzakoa eta azkena neskentzakoa), Begoñako eskoletara pasako ziren eta Begoñako beste borrenbeste talde Briñasa pasako ziren. Bukatzeko, Bilboko Udal txit gorenak, oinarrizko hezkuntzako probintziako ikuskaritzak eta Begoñako Andra Mariaren Basilikako erretore jaunak elkarrekin adostu zuten Briñas Eskola taldearen inaugurazio ofiziala 1942ko otsailaren 6an ospatzea, ostiral hartarako egun osoko egitaraua antolatu zuten, orduko giro ofizial erlijioso eta ideologikoa ondo islatzen zuena.[2]

Eraikina ez zen eskola izan 1942ra arte, baina harrezkero ikastetxeak Begoñako Errepublikako belaunaldi ugari hezi ditu.[3]

« Luis Briñas Ikastetxea asko aldatu da. 1984an, Haur Hezkuntzan bost irakasle baino ez ziren euskaldunak. Gaur egun denak dira. Geletan 30na une izatetik 23ra pasa gara. Briñas beti izan da auzoko eskola Basarraten egon delako. Pena da, Haur Eskola ez edukitzea. Udalak BBKri eman zion kontzesioa. Guk eskolara ekartzea nahi genuen, baina inbertsio handia eskatzen du. »

—Mikel Baroja (2009)[7]


Map
Pedro Ispizuaren obra Bilbon

Bilbon hainbat eraikinen egilea izan zen Pedro Ispizua arkitektoak (Erriberako Merkatua, Areatzako kioskoa, Tigrearen eraikina eta Atxuriko eskolak, besteak beste) Luis Briñas eskola eraikitzeko arrazionalismo arkitektura-estiloa erabili zuen, Euskal Herrian gutxitan erabili den estiloa da hori.[7][8]

Ikastetxea egiteko proiektuaren datu harrigarriena sinatudaren data izan zen: Ispizuak 1933ko apirilaren I8an entregatu zuen proiektua. Diseinatu eta pentsatuta dagoen moduaren arabera, ematen du XX. menderako eskola-proiektu bat izan zitekeela, hots, azken uneko aurrerapenak jasotzen baitzituen: osasun-pedagogikoak, hezkuntza kalitatezkoak (formala zein osagarria) eta baita haren instalazioetan ere, jolastoki estaliak, frontoiak, igerilekua, txikientzako hondartza artifiziala... kontuan hartzen zirelarik. Zinez, II Errepublika garaiko hezkuntza kutsua antzematen da zeinetan haurrak gainontzeko faktoreak baino garrantzitsuagoak ziren. Zoritzarrez, urte batzuk geroago eta oraindik obrak guztiz amaituta egon barik, Gerra Zibila piztu zen eta Errepublikako pentsamendu zein hezkuntza teoria guztiak ahaztutzat eman ziren. Tropa frankistak Bilbora sartu eta piztutako gerraren ondorioz, eskola-instalazioen inguruko beharrak aldatu egin ziren. Tuberkulosiaren kontrako Patronatu Nazionalak eskola eraikina erabili ahal izateko eskaera egin ostean, Udalak eraikina eman zuen tuberkulosiaren kontrako erizaintzarako eta 260 oheko instalazioa erraztu zuen.


Eraikina berezia da, ez du teilaturik, eta teilatuen ordez terrazak ditu umeek jolaserako erabil ditzaten. 100% aprobetxatuta dago. Leiho ugari duenez, argi-izpi guztiak sartzen dira. Izendapen bat du estatuko lehenengo eskola modernista izateagatik. Hainbat zaharberritze lan egin dira geroago. Handiena eta azkena 1997an. Orduan, desagertu ziren frontoia eta auzoko bileretarako erabiltzen zen antzokia.[9][1]

Luis Briñas ikastetxearen 75. urteurreneko kartela (2009)

Hau da 2009 75. urteurrenean ikastetxearen ibilbidea laburtzeko bildu zuten gertaera zerrenda:

  • 1933-04-10: Luis Briñas eraikitzeko proiektua
  • 1937-10-13: Tuberkulosiaren kontrako behin behineko ospitalea izateko egokitzapena 260 oherekin
  • 1939-05-17: Gela handiak izateko eskamena, Begoña inguruko matrikulazioaren aurreikuspenaren oinarrituta
  • 1941-09-18: Eskola taldearen obren amaiera
  • 1942-02-06: Eskolaren inaugurazio ofiziala
  • 1942-10-27: Begoña inguruko hezkuntzaren berrantolaketa
  • 1944-04-03: Briñas eskola amaitzeko obra-aurrekontuak aurkezten dira
  • 1946-09-18: Lapurketa batzuen salaketa. Atezainaren bizilekua atondu zuten, eskolatik urrun bizi ez zedin
  • 1954-02-22: Egoitza oso egoera penagarrian dago. Bertan bizi izango den atezaina eskatzen da
  • 1955-12-03: Bilboko apezpikuak eskolako areto nagusia eskatzen du bertan mezak ospatzeko. Udalak ezetza ematen du “aretoa eta kokatuta dagoen eskolako alderdia guztiz hondakor baita” (709 zkia. duen txostena Joaquín Zuazagoitia alkateari zuzendua 1956ko otsailaren 20an)
  • 1961-03-04: Joaquín Gorriak, mutilen zuzendaria, eta M. Luisa Estévezek, neskena, egindako eskaera eskolako areto nagusian eszenakotiko ohiala eta jesarlekuak ipintzeko.
  • 1963-05-18: Zuzendari hauek ere, irteera hain arriskutsua zenez, istripu bat baino gehiago egon zen eta, ateratzeko ate berria eta hesiekin eskola ixtea eskatu zuten.
  • 1964-04-25: Kultura Sailak eginiko txostena, Derioko kanpusantutik ekarritako hesiekin eskola ixteko.
  • 1964-07-28: Bilboko apezpikuak eskolako areto nagusia kapera izateko baimena eskatzen du Maria Reina eliza obretan dagoen bitartean.
  • 1967-03-10: Dagoen igerilekua martxan jartzeko eskamena eta udalaren ezetza , hasierako aurrekontua baligarria ez izateagatik.
  • 1980-04-28: Jolastokiak handitzeko eskaera eta Mandoia mendia kaleko lurrak norenak diren kontsultatzeko.
  • Erlojua badabil 2023tik.
    1983-1984 ikasturtea: Bilboko udalak ikastetxea zaharberritzen du: elektrizitate instalakuntzak, komunak, sukaldea, atezainaren etxebizitza, tutoriak…
  • 1995-1996 ikasturtea: Ikastetxeko berrikuntza orokorra eta ikaslegoa garraiatzea Mesedetako Eskolara eta Kotxeritora. Berriztapena aurrera eramateko ardura Eduardo Eskauriaza eta Rafael Olabarri arkitektoena izan zen.
  • 1996-1997 ikasturtea: Ikaslegoa Bolueta eta Kotxeritora joan zen, eta Santutxu eskolaurrea integratu zen, bi egoitza ezberdinetan.
  • 1998-1999 ikasturtea: Obren amaiera eta Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikastetxea hasten da.
  • 2008-2009 ikasturtea: 75. urteurrena.
  • 2022-2023 ikasturtea: Dorreko erlojuaren instalazioa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Luis Briñas ikastetxearen 75. urteurrena. Berton aldizkaria. 120. zenbakia. 13-14, 2009-04-01
  2. a b c Luis Briñas Eskola Taldea. (2009). Luis Briñas 75 urteurrena / aniversario. Bilboko udala (D. L. BI-1321-09).
  3. a b c Briñas-Santutxu BHI - Aurkezpena eta historia. .
  4. Ermitas de Vizcaya. Begoña. .
  5. Bizkaiko udalerrien heraldika = Heráldica municipal de Bizkaia. Diputación Foral de Vizcaya 1998 ISBN 8477522502. PMC 39229027..
  6. Pérez Pérez, José Antonio. Bilbao y sus barrios : una mirada desde la historia. Vol. 3. BILDUMA: BIDEBARRIETA MONOGRAFIAK. Bilboko Udala
  7. a b Berton. (2002). «Luis Briñas Eskola» Berton: 2..
  8. «PEDRO ISPIZUA SUSUNAGA» LUIS BRIÑAS - 75. URTEURRENA (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  9. «BERTON ALDIZKARIA» LUIS BRIÑAS - 75. URTEURRENA (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy