Edukira joan

Nemes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tutankamon faraoiaren hil-mozorroa, nemesarekin
Tutankamonen hil mozorroaren atzealdea, nemesaren motots erako korapiloa ikus daitekeelarik
Erdian, nemesa ikus daiteke

Nemes faraoien ilejantzia zen, oihalezko buru estalki antzeko bat (ez koroa bat). Antzinako Egiptoko faraoiek erabiltzen zuten, koroa astun eta handien ordez, atal arin eta erosoa baitzen, koroa baino sarriago erabiltzen zutena.

Nemesak, buru osoa estaltzen zuen, belarrien atzetik bertikalean eroriz, eta lepondotik gertu korapilo batekin lotuz, motots eran. Testuen arabera, kolore zurikoa eta marrekin zen, batzuk, lapis lazuli urdinez eta urrez tindatuak izango ziren arren, eskultura eta freskoetan dauden adibideren batzuk adierazten duten bezala. Burura tinkatzen zen, gainera, aurrealdean, bi kobra edo sai zituen diadema batekin, uraeus izenekoa, faraoien ikur babeslea, erregetzaren ezaugarri bezala eraman zezaketen bakarrak zirenak.

Jantzi hau, faraoiek eramaten zuten bizi zirelarik, jainkoren batekin identifikatzeko, eta, gainera, baita hil ondoren ere, agintariak izan ez ziren pertsona nobleen lurperaketetan ere aurkitu diren arren, beste munduan eramango zutena, kuttun babesle bezala balio ziezaien.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy