Edukira joan

Nilofar Bayat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nilofar Bayat

(2022)
Bizitza
JaiotzaKabul, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Afganistan
BizilekuaBilbo
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta gurpil-aulkiko saskibaloi jokalaria
Jasotako sariak

Twitter: nilofar_bayat Edit the value on Wikidata

Nilofar Bayat (Kabul, Afganistan, 1990) afganiar abokatu eta gurpil aulki gaineko saskibaloi jokalaria da.[1]

Nilofar Bayatek bi urte zituenean, talibanek jaurtitako misil batek bere familiaren etxean jo zuen; neba hilik gertatu zen, bera eta aita berriz, zaurituta. Berak hanka bat galdu zuen eta bizkarrezurrean ere zauri larriak jasan zituen. Urtebetez egon zen ospitaleratua.

Hamid Karzairen presidentetzan, zuzenbidea ikasteko aukera izan zuen eta abokatu egin zen. Publikoki talibanen aurkako jarrera hartu zuen eta emakumeen eta, bereziki, emakume ezinduen eskubideen alde lan egin zuen. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordean ere jardun zuen.

Gurpil-aulkiko saskibaloia praktikatzen hasi zen gizonak jokatzen ikusi ostean.Ondoren, Afganistango selekzioaren sorreran lagundu zuen, kapitain bihurtuz.Talde honek 2017an bere lehen lehiaketetan parte hartu zuen. Jokalari afganiarrak Tokioko Joko Paralinpikoetarako sailkatzen ere saiatu ziren.

2021eko abuztuan, talibanek Kabul hartu ondoren, Nilofar Bayatek bazekien arriskuan zegoela:

Hil egin ahal naute, bideo askotan agertzen bainaiz talibanez, saskibaloiaz hitz egiten zein Afganistango emakumeen martxetan parte hartzen.

Arriskuaren aurrean jaoterritik alde egiten saiatu zen. Kabulgo aireportuan aterpea hartzen ari zela, talibanekin egin zuen topo eta ekipajea konfiskatu zioten. Zenbait kazetarik eta saskibaloi taldek egindako kudeaketari esker Nilofar Bayatek eta bere senarrak Kabuldik irten eta Espainian errefuxiatzea lortu zuten, Torrejón de Ardozeko aire basean lurreratuz Dubain geldialdia egin ostean, Bilbora heldu ziren[2] Bidaideak saskibalio taldeak kontratatu zuen, baita bere senarra ere, Ramesh Naik Zai, kirol bereko Afganistango gizonezkoen selekzioko kidea. Prentsaurrekoa emanez, nazioarteari eskatu zion kezkatzeko Afganistan eta bertako herriaren patuaz, eta esan zuen.[3][4]

Talibanak ez dira aldatu

  • Nilofar Bayat izan zen 2022ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioaren kartelaren protagonista. Afganistango emakumeen eskubideen alde jarduten du ‘Free Women for Afghanistan’ proiektuarekin.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. L'article de Paolo Pegoraro pour Eurosport (voir référence par ailleurs) donne son âge en 2021 : 28 ans.
  2. De KABUL a BILBAO: la baloncestista afgana NILOFAR BAYAT pone fin a su larga travesía I RTVE. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  3. Nilofar Bayat, la basquetbolista afgana que tuvo que huír de su país. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  4. «Nilofar Bayat: 'Todo el mundo está en peligro en Afganistán, no solo las mujeres'» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-11-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-14). «Nilofar Bayat da aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiaren kartelaren protagonista» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy