Edukira joan

Olga Korbut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Korbut

Bizitza
JaiotzaHrodna1955eko maiatzaren 16a (69 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaYanka Kupala State University of Grodno (en) Itzuli
Hizkuntzakbielorrusiera
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa eta aktorea
Pisua44 kilogramo
Altuera152 zentimetro
Jasotako sariak

olgakorbut.com
IMDB: nm1189948 Twitter: OlgaKorbut1 Olympic.org: olga-korbut Edit the value on Wikidata

Olga Valentinovna Korbut (errusieraz: Ольга Корбут; bielorrusieraz: Вольга Корбут; Grodno, Bielorrusia, 1955eko maiatzaren 16a -) bielorrusiar gimnasta ohia da.

Bederatzi urte zituela hasi zen gimnastika artistiko egiten, jaioterriko klub batean. Handik, kirol-eskola batera bidali zuten, eta elastikotasuna, dantza eta akrobaziazko elementuak nahasten ikasi zuen. Hala, gimnastika egiteko modu berri eta ausart bat sortu zuen, gerora mundu osoko gimnastek antzeratu nahi izan zutena.

1972an, 15 urte zituela, hirugarren geratu zen txapelketa nazionalean eta Sobiet Batasuneko Kopan. Urte hartan, Municheko Olinpiar Jokoetan, aho bete hortz utzi zituen ikusleak: zilarrezko domina irabazi zuen barra asimetrikoetan, eta urrezkoa, oreka barran, lurreko ariketetan eta taldeka.[1]Korbut barretan jauzi mortala egiten zuen lehenengo gimnasta izan zen, eta horrezgain egun debekatuta dagoen jauzi bat asmatu ere, Korbut Flip izenekoa.[2]

Lau urte geroago, 1976ko Montrealeko Jokoetan, Nadia Comăneci errumaniarra izan zen gimnastikako izar berria, hala ere Korbutek urrezko eta zilarrezko domina bana irabaztea lortu zuen. [3]

1999an, Renald Knishen, bere entrenatzailea, partetik indarkeria sexuala jaso zuela salatu zuen, eta eskola sobietikoaren beste hainbat gimnasta ere behartuta zeudela entrenatzaileekin sexua izatera. Horrez gain, egunean 6 dolar baino ez zituela irabazten salatu zuen, baita Estatuko Kirol Komiteak bere urrezko dominetako bat eskatu ziola museo batean erakusteko eta berau desagertu zela.[1][4] [5]

Lehiaketa utzi, eta Bielorrusiako zenbait talde entrenatzen hasi zen. Aurrerago, Estatu Batuetara joan zen bizitzera.[6]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «El salto prohibido de Olga Korbut, una de las primeras deportistas en denunciar abusos de su entrenador» El Correo 2021-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Una leyenda de la gimnasia soviética subasta sus medallas olímpicas para salir de la miseria» La Vanguardia 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  3. (Gaztelaniaz) Villodres, María López. (2019-11-05). De Simone Biles a Nadia Comaneci: las 10 gimnastas que más nos han emocionado a lo largo de la historia. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  4. (Gaztelaniaz) EFE. (1999-06-21). «Olga Korbut denuncia que fue una "esclava sexual" de su entrenador» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  5. (Gaztelaniaz) Trujillo, I.. (2021-10-01). «El horror de los abusos sexuales en el deporte: violados, humillados y silenciados» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  6. (Gaztelaniaz) País, El. (2017-02-28). «Una exgimnasta soviética subasta sus medallas olímpicas por apuros económicos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy