Edukira joan

Otsailaren 30

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bisurtearen gaineko zortzi datu, horietako bat otsailaren 30aren gainekoa.

Otsailaren 30a ez dagoen eguna da, baina historian behin erabili izan da.

1712ko Suediako egutegi bat.

Suediak 1712ko otsailean egun hori eduki zuen. 1700tik egutegi gregoriotarra hartzea erabaki zuen eta horretarako urtero egun bat kendu behar zen, 1710 arte.

Hala ere, 1700ean bakarrik egin zuten eta, horregatik, egutegi juliarra egun bat aurreratu zen eta anabasa handitu. Horregatik, 1712ak bi egun bisistu eduki zituen. 1753an berriro ekin zioten egutegi gregoriotarrari[1].

Sobietar erabileraren mitoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitoak dio 1929an, Sobiet Batasunak 30 eguneko hilabeteak zituen egutegia onartu zuela: azken bost egunak ez ziren inongo hilabetekoak eta, beraz, jai-egunak ziren. Mito horren arabera 1930 eta 1931n bakarrik erabili ziren, baina urte horietako egutegiek ez dute halakorik jasotzen.

Egutegi artifizialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egutegi artifizialek 30 egun ere izan ditzakete otsailean. Adibidez, klima-eredu batean, estatistikak sinplifikatu egin daitezke, 30 eguneko 12 hilabeterekin. Hadley zentroaren zirkulazio-eredu orokorra adibide bat da.[2]

Data gabeko zehaztapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otsailaren 31 data ageri den hilobia.
  • Ikus-entzunezko eta antzekoetan, data bat jarri nahi denean, otsailaren 31a jartzen da. Kasu batzuetan otsailaren 30a agertu izan ohi da, baina historian behin erabilitako data denez, ohikoagoa da otsailaren 31a erabiltzea horretarako.
  • Otsailaren 31a, salbuespen gisa, hilobietan erabiltzen da data ezezaguna denean, gutxienez, ustezko superstiziotik kanpo dagoelako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bauer, R. W.. (1993). Calender for Aarene fra 601 til 2200 efter Christi Fødsel. (Fotografisk optryk. argitaraldia) Dansk Historisk Fællesforening ISBN 87-7423-083-2. PMC 894209063. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  2. «Hadley Centre: GDT netCDF conventions» web.archive.org 2005-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy