Edukira joan

Pablo Carreño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Carreño

(2019)
Bizitza
JaiotzaGijón1991ko uztailaren 12a (33 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
HeziketaFerrero Tennis Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Bakarka i/g276–220
Binaka i/g100–97
Rankinga10 tennis singles (en) Itzuli (2017ko irailaren 11)
16 tennis doubles (en) Itzuli (2017ko uztailaren 17a)
 
Pisua78 kilogramo
Altuera188 zentimetro

IMDB: nm6595246 Twitter: pablocarreno91 Instagram: pablo_carreno_ Edit the value on Wikidata

Pablo Carreño Busta (1991ko uztailaren 12a) Espainiako tenislari profesionala da. ATP sailkapenean 10. postua du posturik onena 2017ko irailaren 11an. Gainera, 2017ko uztailaren 17an binakako 16. postua lortu zuen. Bakarkako sei titulu eta binakako lau irabazi ditu ATP Tourrean. Espainia ordezkatuz, Carreño Bustak brontzezko domina olinpikoa irabazi zuen gizonezkoen banakako proban 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan (Novak Djokovic munduko 1. zenbakia garaituz txapelketan zehar) eta 2019ko Davis Kopa irabazi zuen Espainiako taldeko kidea izanda.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carreño Busta 6. postura iritsi zen junior mailako munduko ranking konbinatuan 2009ko otsailean.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ATP Tour txapelketa batean bere lehen agerraldia 2011ko Bartzelonako Openean izan zen, eta lehen partidan galdu zuen Benoît Paireren aurka.

Carreño Bustak 2013ko Frantziako Irekira sailkatu zenean egin zuen bere lehen Grand Slam txapelketa. Sailkapeneko hiru partidak irabazi zituen, eta txapelketa nagusiko lehen partidan Roger Federerren aurka galdu zuen.[2]

2016: Aurrerapausoa, lehen tituluak, US Open binakako finala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilean, Carreño Busta ATP Estorilen bere bigarren ATP finalera iritsi zen Benoît Paire garaitu ostean. Finalean Nicolás Almagro espainiarrak garaitu zuen. Abuztuan, bere lehen ATP bakarkako titulua irabazi zuen 2016ko Winston-Salem Openean, finalean Roberto Bautista Agut herrikidea garaituz. ATP Sailkapeneko 40 onenen artean sartu zen lehen aldiz, munduko 39.a bihurtuz.

2019: ATP laugarren titulua eta Davis Kopako txapelduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesio baten ondorioz denboraldiaren zati handi bat galdu ondoren, Carreño Bustak bere laugarren ATP titulua irabazi zuen Chengdu Open-ean Denis Shapovalov mendean hartuta finalerdian eta Alexander Bublik finalean. 2019ko Davis Kopa irabazi zuen Espainiako taldekideekin.

2020: AEBetako bigarren finalerdia, Frantziako Irekiko final laurdenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carreño Bustaren denboraldia 2020ko AEBetako Irekian berriro hasi zen eta bertan Yasutaka Uchiyama bost setetan irabazi zuen lehen itzulian, ondoren Mitchell Krueger eta Ricardas Berankis. Laugarren partidan, Novak Djokovic munduko lehen zenbakiarekin egin zuen topo, 2020ra arte irabazi gabe zegoena. Carreño Busta atsedenaldira iritsi zen, 6-5 lehen setean, Djokovicek, nahi gabe, lerro epaile bat pilotarekin eztarrian jo zuenean. Honek Djokovic txapelketatik kanpo utzi zuen, Carreño Busta final laurdenenak pasa zituen Denis Shapovalov garaitu ondoren 5 set-etan. Ondoren, 5 set-etan ere,Alexander Zverev-en aurka galdu zuen bi set aurretik egon arren partiduaren zehar.

2020ko Frantziako Irekian, Carreño Busta munduko 17. tenislari zen ATP sailkapenean eta final laurdenetara iritsi zen Roberto Bautista Agut eta Daniel Altmaier-en aurka garaipena lortu ondoren. AEBetako Irekiaren errebantxa batean Djokovic izan zuen aurrez aurre, eta lau set-etan galdu zuen.

2021: 2 ATP titulu, brontzezko olinpiar domina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carreño Bustak bere karrerako titulu handiena irabazi zuen, eta orokorrean 6. titulua Hanburgon, Filip Krajinović garaituz finalean.[3]

Olinpiar Jokoetan, Carreño Bustak Tennys Sandgren, Marin Čilić, Dominik Koepfer eta munduko 2.a zen Daniil Medvedev garaitu zituen finalerdietara iristeko. Finalerdietan Karen Khachanov 12. sailkatuaren aurka galdu zuen, baina, munduko 1.a zen Novak Djokovic garaitu zuen brontzezko domina lortzeko.[4]

Txapelketa 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 Tituluak I/G %
Grand Slam Txapelketak
AustraliaAustraliako Irekia A A A 1R 1R 1R 3R 4R 4R 3R 3R 0 / 8 12–8 60%
Frantzia Roland Garros A A 1R 1R 2R 2R QF 3R 3R QF 4R 0 / 9 17–9 59%
Erresuma Batua Wimbledon A A A 1R 1R 1R A 1R 1R NH 1R 0 / 6 0–6 0%
Ameriketako Estatu Batuak AEBetako Irekia A A A 3R 2R 3R SF 2R 3R SF 1R 0 / 7 18–7 72%
Irabaziak-Galduak 0–0 0–0 0–1 2–4 2–4 3–4 11–3 6–4 7–4 11–3 5–4 0 / 31 47–31 61%
ATP World Tour Finals
Erresuma Batua ATP Finals Ez zen sailkatu RR Ez zen sailkatu 0 / 1 0–2 0%
ATP World Tour Masters 1000
Ameriketako Estatu Batuak Indian Wells A A A 1R 1R 2R SF 4R A NH 3R 0 / 6 7–6 54%
Ameriketako Estatu Batuak Miami A A A 1R 1R 1R 2R SF A NH A 0 / 5 4–5 44%
Monako Montecarlo A A A 3R 1R 2R 3R A A NH 3R 0 / 5 7–5 58%
Espainia Madril A A A 1R A 2R 1R 1R 1R NH 1R 0 / 6 1–6 14%
Italia Erroma A A A 1R Q1 A 2R QF 1R 2R 2R 0 / 6 5–5 50%
Kanada Kanada A A A A A A 2R 2R A NH A 0 / 2 2–2 50%
Ameriketako Estatu Batuak Cincinnati A A A A A 1R 3R QF 3R 2R QF 0 / 6 10–6 62%
 CHN Shanghai A A A A A 1R 2R 1R 2R NH 0 / 4 1–4 20%
Frantzia Paris A A Q2 A 1R 2R 2R 1R A QF 0 / 5 4–5 44%
Irabaziak-Galduak 0–0 0–0 0–0 2–5 0–4 4–7 9–9 13–8 3–4 4–3 6–4 0 / 45 41–44 48%
Txapelketa 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 SR I – G %
Grand Slam txapelketak
Australian Open 3R 2R 3R SF 3R 3R 1R 1R 0/8 13-8 % 62
Frantziako Irekia A 2R 2R 1R * A 1R A A 0/4 2-3 % 40
Wimbledon A 1R 1R A 1R 2R NH A 0/4 1-4 % 20
US Open 1R 1R F 1R A 2R A A 0/5 6-5 % 55
Irabaziak – Galduak 2-2 2-4 8-4 4-2 2-2 4-4 0-1 0-1 0/21 22-20 % 52

Final esanguratsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slameko finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen Binakakoa: 1 (Txapeldunorde 1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelketa Lurzorua Bikotea Aurkariak Emaitza
Porrota 2016 US Open Gogorra Espainia Guillermo García-López Erresuma Batua Jamie Murray

Brasil Bruno Soares
2–6, 3–6

Olinpiar domina finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka: 1 (Brontzezko domina 1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Domina Urtea Txapelketa Lurzorua Aurkaria Emaitza
Brontzea 2021 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak Gogorra Serbia Novak Djokovic 6-4, 6-7 (6-8), 6-3
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio

Japonia Japonia

3. postua, brontzezko domina Banaka

Master 1000 finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binakakoa: 2 (titulu 1, bigarren postu 1)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emaitza Urtea Txapelketa Lurzorua Bikotea Aurkariak Emaitza
Porrota 2018 Italiako Irekia Lurrezko zelaia Portugal João Sousa KolonbiaJuan Sebastián Cabal
KolonbiaRobert Farah
6-3, 4-6, [4-10]
Garaipena 2020 Cincinnati Masterra Gogorra Australia Alex de Minaur Erresuma BatuaJamie Murray
Erresuma BatuaNeal Skupski
6-2, 7-5

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. www.itftennis.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  2. «Federer waltzes into second round» ESPN.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Pablo Carreno Busta Earns First ATP 500 Trophy In Hamburg | ATP Tour | Tennis» ATP Tour (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  4. «Pablo Carreno Busta Upsets Novak Djokovic To Win Bronze In Tokyo | ATP Tour | Tennis» ATP Tour (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy