Edukira joan

Samizdat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poloniar samizdata

Samizdat (errusieraz: самиздат; ukraineraz: самвидавtranslit.: samvidav; euskaraz: «auto-argipena») Sobietar Batasunean sobietar gobernuaren jokaera kritikatuz idatzi, kopiatu eta zabaltzen zen literatura debekatua, eta literatura horren kopia egitea eta banatzea. 1953. urtean hasi zen agertzen, Stalinen heriotzaren ondoren, sobietar idazle disidente nagusiei adierazpen-askatasuna mugatzeari aurka egiteko asmoz. Samizdatak gobernuak ideologian, kulturan, legeetan, ekonomian, historiografian, erlijioan eta gutxiengoen arazoetan zuen jokabideari kritika gogorra egiten zion. 1970. urtetik aurrera, KGBk eta gobernuak gogor eraso zion mugimenduari eta desagertzeko zorian egon zen. 1985. urtetik aurrera, Mikhail Gorbatxoven glasnost politikari esker, berriz ere zabaldu zen.

Hedaduraz, Europako Ekialdeko estatu komunistetako literatura debekatua adierazteko ere erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy