Formula 1 (laburtuta F1), auto-lasterketa munduko txapelketa bat da, FIAk arautzen duena. Txapelketa honetan 10 talde parte hartzen dute, eta bakoitzak 2 auto erabiltzen dituzte lasterketetan. Mundu osoko zirkuituetan zehar lehiatzen dute taldeek, irabazteko helburuarekin. 22 lasterketa daude txapelketan zehar gaur egun, eta bakoitzak 25 puntu ematen dizkio irabazleari, eta hortik behera puntu gutxiago irabazten dira. Puntu gehiago daukan gidariak txapelketaren amaieran txapelduna bihurtzen da, eta talde baten bi autoen puntuak taldeen txapelketarako kontatzen dira.
Nolakoak dira autoak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formula 1eko autoak ezaugarri bereizgarri nagusi batzuk dituzte. Munduko autorik azkarrenak dira, eserleku bakarrekoak, aerodinamika beraien mugetara bultzatzen duten gailuak dituzte, kurbak azkarrago hartzeko. 6 zilindroko motor hibridoak dituzte, gasolina eta elektrizitatea erabiltzen dute, eta 1000 zaldiko potentzia eskaintzen dutenak.
Auto hauek erabiltzen dituzten motorrak, munduan dagoen teknologia aurrerakoiena erabiltzen dute, gero kaleko kotxeetan erabiltzen dena.
Nolakoak dira lasterketak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketak asteburuetan izaten dira, ostiraletan entrenamendu saioak dituzte autoak zirkuituan frogatzeko. Larunbatean 3 sailkapen saio daude, Q1, Q2 eta Q3, lasterketaren hasieraren ordena ezartzeko. Igandeetan lasterketa egiten da, bakoitza 40-80 bira inguru ditu, eta lehenengoa bira kopurua ematen amaitzen duena lasterketaren irabazlea izendatzen da. Lasterketako lehenengo hirurak podiora igotzen dira eta lasterketaren trofeoak jasotzen dituzte.
2011 urtetik aurrera, txapelketan erabiltzen den gurpil marka bakarra Pirelli izan da. Derrigorrezkoa da gurpil aldaketa bat gutxienez lasterketan zehar egitea. Geldiketetan 20 segundu inguru galtzen dira, eta 2-3 segunduetan aldatzen dituzte 4 gurpilak. Baitaere derrigorrezkoa da bi gurpil mota desberdinak erabiltzea lasterketa batean.
Nola funtzionatzen du F1 talde bat?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru kantitate oso handia izateak beharrezkoa da F1 talde bat funtzionamenduan mantentzeko, urtero 150 milioi euro inguru. Diru muga hori duela 2 urte ezarri izan da, talde handienak gehiago gastatu ez dezaten, lehiaketa hurbilagoa izan daitezen. Talde bakoitzak 500 pertsona inguru osatzen dute, ingeniari, mekanikari, gidari, eta beste guztiak kontutan hartuta. Ez dira taldekide guztiak lasterketara joaten, asko taldearen fabrikan geratzen dira, hortik hurrengo urteko autoan lan egiteko edo atal berriak diseinatzen eta sortzen, aurtengo autoa hobetzeko asmoz.
Zein da txapelketaren historia? Zeintzuk izan dira gidari eta talde arrakastasuenak historian zehar?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formula 1 1950ko urtean izan zuen bere lehenengo denboraldia, eta gaur egun arte jarraitu izan du, 73 denboraldi izanez. Historian zehar ezagunak izango dira, Michael Schumacher alemanierrak (7 txapelketa), Juan Manuel Fangio argentinarrak (5 txapelketa), Ayrton Senna braziliarrak (3 txapelketa), Fernando Alonso espainiarrak (2 txapelketa), Sebastian Vettel alemanierrak (4 txapelketa) edo Lewis Hamilton ingelesak (7 txapelketa). Talde ospetsuak ere bai, egon dira historian zehar, adibidez, Ferrari, McLaren, Williams, Mercedes, Red Bull Racing, Lotus, beste batzuen artean.
Zergatik autoak hain desberdinak dira urteak pasa eta gero?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar, autoak eta normatiba asko aldatu izan dira. Hasieran gailu aerodinamiko gabeko autoak ziren, baina denborarekin, aerodinamikaren laguntzaz autoak kurbak azkarrago hartu ahal zituztela konturatu ziren. Aurkikuntza hau eta gero, autoei aleroiak jartzen hasi ziren eta txasis-ei forma desberdinak ematen airearen flujoa beraien abantailerako erabiltzeko. Etengabeko eboluzio honek gaur egunera arte jarraitu du, normatiba berriak ezartzen duten arabera, gaur eguneko forma eta aleroi garatuak sortuz.
Nor izan da azken txapelduna?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formula 1eko txapelketa 2 titulu saritzen ditu urtean zehar, lehenik, gidariena, eta gero, taldeena, taldeko bi autoen puntuak batzen lortzen dena. Urte honetako (2022) gidarien txapelduna Max Verstappen herbeheretarra izan da, bere bigarren txapelketa jarraiean irabazi duena, urtean zehar egon diren 22 lasterketatik 15 irabaziz, errekor berria ezarriz denboraldi batean. Bere taldeak, Red Bull Racing, taldeen txapelketa irabazi du ere, guztira 5 txapelketa lortuz azkenengo hamarkadan.