Urteko Munduko Futbolariaren Saria
Urteko Munduko Futbolariaren Saria ustezko munduko futbolaririk hoberenari FIFAk ematen dion saria da. Nazioarteko selekzioetako entrenatzaileek nahiz kapitainek hautatzen dute. Bakoitzak hiru boto dauzka, bost, hiru eta puntu batekoa. Punto horien arabera erabakitzen da irabazleen ordena. 1991n hasi zen banatzen gizonezkoengan eta 2001ean emakumezkoengan eta 2009an izan zuen azken ekitaldia, izan ere France Football aldizkariak ematen zuen Urrezko Baloia sariarekin bat egin eta FIFA Urrezko Baloia ematen hasi baitziren 2010an.
Irabazlerik gazteena Ronaldo da, 1996an 20 urte zituela jaso zuen-eta. Ronaldo eta Zinedine Zidane dira hiru aldiz irabazi duten bakarrak. Bozka sistema dela eta, kritika ugari jaso behar izan duen FIFAk. Horretaz gain, Europan jokatzen ez duen futbolariari saria inoiz ez emateak ere kritikak eragin ditu, nahiz eta hiru kontinenteetako jokalariek irabazi duten.
Gizonezko irabazleen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalarika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Ronaldo | 3 | 1996, 1997, 2002 |
Zinedine Zidane | 3 | 1998, 2000, 2003 |
Ronaldinho | 2 | 2004, 2005 |
Lothar Matthäus | 1 | 1991 |
Marco van Basten | 1 | 1992 |
Roberto Baggio | 1 | 1993 |
Romário | 1 | 1994 |
George Weah | 1 | 1995 |
Rivaldo | 1 | 1999 |
Luis Figo | 1 | 2001 |
Fabio Cannavaro | 1 | 2006 |
Kaka | 1 | 2007 |
Iker Casillas | 1 | 2008 |
Lionel Messi | 1 | 2009 |
Herrialdeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Garaipenak | Jokalariak |
---|---|---|
Brasil | 8 | Ronaldo (3), Ronaldinho (2), Romário, Rivaldo, Kaká |
Frantzia | 3 | Zidane (3) |
Italia | 2 | Baggio, Cannavaro |
Alemania | 1 | Matthäus |
Herbehereak | 1 | Van Basten |
Liberia | 1 | Weah |
Portugal | 1 | Figo |
Espainia | 1 | Casillas |
Argentina | 1 | Messi |